euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuaren Euskal Etxeentzako 2024-2025 ikasturteko euskara eskolak emateko laguntzak atera dira

2024/12/09

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA-BOPV) buletin ofizialak joan den asteazkenean, abenduaren 4an, eman zuen argitara 2024ko azaroaren 21eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Etxeei, 2024-2025 ikasturtean euskara eskolengatik emango dizkieten dirulaguntzen eskaerak erabakitzen dituena. Orotara 319.995 euro banatu dira, eta 3 euskal etxe federaziok (Argentinako FEVA, ...

Gehiago irakurri...


Vasconia Florida EEa Federazioan sartu berria, Floridan egin du FIVUk 2024 Zuzendarien Udalekua; Txikiena, hondartzan

2024/12/09

FIVU Federazioan sartu berri den Vasconia Florida Euskal Etxea, Zuzendarien Udalekuaren anfitrioia Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak urtero antolatzen duen haurren Udalekua bere 25. ediziora iritsi da 2024an, bere kide diren euskal etxeetako hogei bat haur eta gaztetxo bildurik. Udalekua FIVUren ekitaldi nagusia dira geroari ekarpen, aurten ere arrakasta handiz burutua. Haur eta nerabeena irailaren 19tik 21era garatu zen, azken urteotan bezala Canelones departamentuko Villa Bautistan. ...

Gehiago irakurri...


Koru topaketa eta gaualdi ezberdina 2024ko Euskal Astean DOAren zuzeneko musikarekin, milesker musikariok!

2024/12/09

Bahia Blancan egindako 2024ko Euskal Aste Nazionalak musika asko eskaini zuen. DOAko musikariak, larunbat goizeko entseguan, eta Errekatarrak eta Denak Bat abesbatzak, San Luis Gonzaga Parrokian eskainitako kontzertuan Musika maite dutenek leku egokia topatu zuten Bahia Blancan ospatu berri den 2024ko Euskal Aste Nazionala, mota, estilo eta instrumentu ugariz, ahotsak tarteko, maila handiko artisten, Euskal Herritik etorriak batzuk, eta bertakoak hainbat. Abesbatzen Topaketa aipa daiteke eta Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), FEVAko musikariek osatutako taldearen emanaldiak. Azaroaren 16an, larunbata, DOAko musikariek ...

Gehiago irakurri...


Jai handi batez ospatuko ditu bihar San Nicolaseko Euzkal Etxeak komunitatearekiko bere lan eta engaiamendu 80 urteak

2024/12/06

Urtea Euskara Munduan barnetegiaren egoitza izanik hasi zuen. Ondoren, dantza asko, Euskal Asteko gaualdian dantzatzea barne, kantua, musa, euskara eta janari solidarioak lantzea, eta urte bukaeran, 80. Urteurreneko Festa handia Festa giro itzela izango da San Nicolasen asteburu honetan. Eta handia, halaber, festara bertaratuko diren gonbidatuen kopurua. Hain handia, egoitza txikia geratu zaiela; berez handia bada ere, ez du edukiera nahikoa izango San Nicolaseko Euzkal Etxearen 80 urteurrenaren ospakizunak elkarretaratuko dituen ehun eta berrogeita hamar aski pasexe bilduko dituen lagunei abegia emateko. Elkarte ...

Gehiago irakurri...


Mexiko Hirian EHtik etorritako Arantxa Urretabizkaia, Irene Larraza eta Imanol Otaegi lagun ospatu zuten ENE 2024

2024/12/05

Mexiko Hiriko Euskal Etxea, Euskal Herritik etorritako euskal ordezkaritzaren anfitrioia Euskararen Egunean Euskararen Egun ahaztezin bat izan dute aurten Mexikoko Euskal Etxeko lagunek. Izan ere, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL Guadajara) parte hartzera Euskal Herritik propio bidaiatutako Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra eta Etxepare Institutuko Irene Larraza eta Imanol Otaegi, Mexiko Hiriko Euskal Etxera bertaratu ziren Euskararen Eguna bertako ikasle, irakasle eta oro har lagunekin ...

Gehiago irakurri...


9 urte bete berriak zituela hil da Estatu Batuetan Francisco haurra, Trujilloko EEko Wilfredo Lizarzabururen biloba

2024/12/05

DIPG garuneko tumore operaezinak eraman du urte t'erdian. Gaur asteazken goizaldean, bertako orduan 2:35ak zirela (Euskal Herriko 8:35ean) zendu da Estatu Batuetan, 9 urteak beste eta zortzi egunera, Francisco Fredrickson Lizarzaburu. Bere gurasoen besoetan hil da, familia lagun. Azkenean etsi behar izan du oso garun tumore mota erasokor eta operaezina den DIPG delakoaren aurrean. 2023ko maiatzean ...

Gehiago irakurri...


Gipuzkoar Goierriko Idiazabal herrian jatorria duten 70 urteagatar lehenengoz bildu dira, Argentinako Maggiolo-n

2024/12/05

Bilduetako batzuk Urteaga familiaren lehenengo Topaketako argazki hau atera zuten Maggiolon XVIII. mende hondarrean etorri ziren Argentinara Idiazabalgo Lardizabal Haundi baserritik Jose Martin Urteaga eta Prudencia Mendizabal senar-emazteak eta orain euren ondorengoetako 70 bat lehenengoz bildu dira Santa Fe Probintziako Maggiolo herrian, familiaren zati argentinar honek egiten duen aurreneko elkarretaratzean. Pare bat urte dira bilobetako bat, Lisandro ‘Lichi’ ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeko padel jokalariak txapeldunak hiriburu venezuelarreko Tenis Klub Elkarteen Lehiaketan

2024/12/04

Eusko Etxea-ko 5. kategoria, lehiaketaren txapelduna Azaroaren erdialdera hasi zen Caracasko Tenis Klub Elkarteen Txapelketa eta joan den asteburuan jokatu ziren finalak. Caracasko Eusko Etxeak sei talderekin hartu zuen parte, guztira 65 bat kirolari, honako kategoria hauetan: 5, 6, 6. emakumezkoena, 40 urtetik gorakoak eta 50 urtetik gorakoak. Txapeldunak 5. kategoriako mutilak izan ziren. Azken partidak Cantaro Sport Klubaren kontra izan ziren eta ...

Gehiago irakurri...


Irakurri nahi EANeko Ipuin Lehiaketako testu garaileak? Sol Cicero-ren 'Eguzkilorea' eta Marta Urtasunen 'Aitona' dira

2024/12/04

Despedida bazkarian iragarri zituzten Euskarazko Ipuin Lehiaketako irabazleak 2024ko Euskal Asteko Euskarazko Ipuin Lehiaketan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari garen aste honetan zentzu berezia hartzen du 2024ko Euskal Aste Nazionaleko Ipuin Lehiaketan, Union Vascak FEVA lankide antolaturik saritutako bi testu irabazleak argitaratzeak. Ikasle kategoriako ipuin irabazlea "Eguzkilorea" lana izan zen, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko Sol Cicero Moronik idatzia. Kategoria librean, berriz, Banfield-eko (Buenos Aires ...

Gehiago irakurri...


Landaburu - Elizalde bikotea garaile Buenos Airesko Euskal Etxeen Pilota Txapelketan, Gure Etxea Klubaren kantxan

2024/12/04

Gure Echea Euskal Argentinar Clubean lehiatutako Txapelketaren txapeldunak. Ezk. esk.: Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakari Beltran Maillot, Franco Landaburu, Agustin Elizalde eta Iparraldeko Euskal Etxeko Horacio Moreno pilotaria 1929an sortua, Gure Echea Euskal Argentinar Klubak 95 urte bete zituen joan den abuztuaren 10ean, kirola eta pilotarekiko duen pasio eta engaiamendu irmoaren erakusgarri. Egunero partekatzen du bere grina pilotazalea euskal etxe zaharrenetako trinketeetan aritzen diren hainbat pilotarirekin. Aurten, bere urteurrenaren baitan, erakustaldiak egin ditu, Argentinako xare selekzioaren entrenamendugunea izan da eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia