euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakurgai online La Platako Euzko Etxeko Eguzkia buletinaren 28. zenbakia, EEaren 80. urteurren urteko azkena

2024/12/27

80 urte bete eta ospatu ditu 2024an La Platako Euzko Etxeak eta Eguzkia aldizkariak ederki asko islatu du (irudian 28. zenbakia) Hiruhilabatero irakurleekin daukan hitzordua betez, kalean da dagoeneko, 2024ko abenduari dagokion aurtengo bere laugarren eta azkeneko edizioan, La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' aldizkaria; egun gutxi barru lagunduko dio, gainera, abenduro atera ohi duen gehigarriak (erne oso egun gutxi barru aterako da-eta). 2024a oso urte berezia izan da aldizkariarentzat eta Euzko Etxearentzat, ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko SADEk eta Beti Aurrerak "Gernikako Arbola" lehiaketako 13. edizioko sariak banatu dituzte Euskal Etxean

2024/12/27

Ezk. esk.: Noemí Galarraga 1. sariaren irabazlea, SADE Chivilcoyko presidente Geve Martha Cleci, Beti Aurrerako Adriana Irrazabal eta SADEko lehendakariorde Ana Guastoni Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoa izan da beste urte batez Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarte Argentinarrak 2024ko ekitaldiei amaiera emateko aukeratutako tokia. Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, SADEko kideak bildu ziren topa egin eta urteroko antologia aurkeztearren eta sariak emateko "Antigoaleko autoak" argazki-lehiaketako irabazleei, eta ...

Gehiago irakurri...


Urtea amaitzeko udalekua, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen Gabonetako oparia bere haur eta gaztetxoei

2024/12/26

Gaueko jolasetako bat. Haurrek ezkutuko hitza bilatu behar izan zuten linternekin: Centro Vascol (Euskal Etxea) Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak ezin hobeki eman zion azken agurra urte zaharrari: etorkizunaren alde apustu eginez eta euskal etxeko gazteenei gogotsu eskainiz urteko azken ahaleginak. Izan ere, udaleku bat antolatu zuten Etxeko txikientzat, eta 5 eta 12 urte bitarteko 30 haur, pilotari gazte eta dantza tailerreko kide bildu zituen partaide joan den asteburuan, 'udaleku' labur ...

Gehiago irakurri...


Orion bizi den Dani Scott argentinarra kopla, 'payada', poesia eta rapen biltzaile 'Herriaren bihotza' bere azken liburuan

2024/12/26

Atera berri du Dani Scott idazle eta musikariak 'Herriaren bihotza' liburua Plazaratu berri berria du Argentinan jaiotako Dani Scott idazle eta musikari euskaldunak bere hamabigarren liburua. Bere aurreko liburuek bezala, ‘Herriaren bihotza’ izenburua daraman honek euskarazko testuak biltzen ditu gehien, duela urte batzuk euskara bihurtu baita berarentzat bizitzeko eta barruan daramana kanporatzeko hizkuntza eta tresna.

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako: abenduaren 31 da azken eguna eskabideak bidaltzeko

2024/12/26

Boiseko Ikastolako haurrak duela egun batzuk, irudimena eta gaitasunak lantzeko antolatutako  saioan. Euren irakasle izan nahi? Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako. Interesa badaukazu edo interesa izan dezakeen inor ezagutzen duzu, garaiz zabiltza(te), azken epea abenduaren 31eraino luzatu baita, bertako arratsaldeko 5etan (MST). Proposamena eskolaurreko 3 eta 5 urte arteko haurrekin jarduteko da, Euskal Herriko Nubaris kurrikuluma jarraituta, 2025eko uztailean hasi eta 2026ko abuzturaino.

Gehiago irakurri...


Zorionak! Gure agiantza onenekin Diasporako eta Diasporaren lagun guztioi 2024ko Eguberri honetan!

2024/12/24

Aurreko asteetan eta abendu osoan Olentzero eta Mari Domingiren bisiten berri gure Diaspora osoan barrena islatzen ibili eta gero, hemen da, iritsi da eta gaur azkenik Gabon gaua da eta bihar Eguberria. Lerro hauetatik, agiantza onenak bidali nahi dizkizugu, irakurle; maite dituzunekin bildu eta une gogoangarriak pasatzeko gurari zintzoa, alaitasuna, bozkarioa, senidetasuna, bake-giroa, justizia, ...

Gehiago irakurri...


2MGko beteranoek behar zaituzte. Sustengatu nahi duzu AEBn Oroitarri bat eraikitzea euren memoriaren gorazarre?

2024/12/23

Euren izen-deiturak harrian zizelkatuta bilduko dituen 'BMGko Euskal Beteranoen Oroitarria' eraikitzea dauka asmo kanpainak AEBko, Diasporako edo Euskal Herriko euskaldun edo euskaltzalea zara? Agian lerro hauek zeozer esango dizute edo baliteke ezetz. Gauza da bokazio eta profesionaltasun handiz baina diru gutxirekin euskal ikertzaile konprometitu talde batek egindako lana sustengatzea, hari bati tiraka, izen solte batzuk ziren zerbait proiektu garrantzitsua bilakatu baitute, aurretik ezaguna baitzen euskal jatorrizko ...

Gehiago irakurri...


Txalo handiak jaso ditu Tandilgo Gure Etxearen Jaiotza bizidunak; agian, 2025ean, Pampako EE batek ere egingo du

2024/12/23

Gure Etxeko bazkide eta lagunek Tandilgo Euskal Etxearen aurreko Tanke Plazan egindako Jaiotza biziduneko eszena bat Beste urte batez Tandilgo Gure Etxeak ongi etorria emango dio Eguberriari Euskal Jaiotza biziduna antzeztuz. Ikuskizuna joan den ostegunean, abenduaren 19ean egin zen eta urteroko eritualak 50 bat lagun bildu zituen, tartean dantzariak, euskara ikasleak, muslariak, zuzendaritza batzordeko kideak, senideak eta elkarteko bazkide eta lagunak. Mitologia ardatz hartuta eta jaiotzaren unean emakumeek duten funtsezko ...

Gehiago irakurri...


Gozokiak, ikatz eztia, ilusioa eta alaitasuna Olentzerok eta Mari Domingik ekarria Argentinako euskal etxeetara

2024/12/23

Olentzero eta Mari Domingi egunotan Laprida, Macachín, Chascomús eta Viedma eta Patagones-eko euskal etxeei egindako bisitetan Euskal etxe askotatik pasatu dira Olentzero eta Mari Domingi Diaspora osoan, eta gaur Argentinako batzuei dagokie aipua. Esan dezagun leku batzuetan, asteak zeramatzatela ezinegonean euren bisitaren irrikaz. Beste batzuetan, hara, ustekabean agertu ziren! Olentzero, munduko ikazkin ospetsuena, eta Mari Domingi, bere laguna, abenduaren hasieran abiatu ziren Argentinako euskal etxeetan barrena. ...

Gehiago irakurri...


'Lauburu México' Pilota Eskola, ‘Mugarik gabeko pilota’ egitasmoaren sustatzaile eta euskal kirol honen harrobia

2024/12/20

David Alvarez eta Daniela Vargas Lauburu Mexico Pilota Eskolako arduradunak 2017an sortu zuten Daniela Vargas eta David Alvarez pilotari mexikarrek 'Lauburu México' izeneko Esku Pilota Eskola, Alvarezek esku huska, 36 metroko frontoian, Munduko Txapelketa irabazi zuenean. Baina kirolari mexikarrak ez zeuden bakarrik abentura handi honetan; beraien lagun Kepa Arroitajauregi pilotari iurretarrak lagundu zien proiektuarekin. “Arroitajauregi Munduko Pilota Kontseiluko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia