2023/02/10

Antolatzaileak eta bulego-lana jori-jorian ari dira Realaren eta Athetic-en —eta baita La Ligako beste talde batzuen— inguruan, datorren uda honetan partidak joka ditzaten Ipar Amerikan (gogora dezagun Europan batzuek uste dutenaren kontra kontzeptu honek Mexiko, AEB eta Kanada biltzen dituela). Argi dirudi bi euskal talde hauek Mexiko eta Estatu Batuetan arituko direla, baina ez da oraindik baieztatu ...
Gehiago irakurri...
2023/02/10

Berrehun pertsona baino gehiago bildu ditu joan den asteazkenean 'Memoria Demokratikoaren Legea'ri buruzko informazio hitzaldiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko areto nagusian. Hizlari, 'Centro de Descendientes Españoles Unidos, Ce.DEU (Espainiarren Ondorengo Batuen Zentroa) kide den Juan Manuel de Hoz, Argentinan jaiotako espainiarren ondorengoa berau, Espainiako ...
Gehiago irakurri...
2023/02/09

Euskaraz ikasi, praktikatu edota gozatzeko proposamen berriak datozkigu otsailean Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegitik, hala nola maila desberdinetako mintza-praktika topaketak gauzatzea eta euskarazko irakurle-talde bat sortzea. Jarduerak irekiak dira, Euskal Etxeko bazkideentzat ez ezik, parte hartu nahi duten guztientzat daude zabalik. Euskara ikasten ari bazara, edota besterik gabe hizkuntza ...
Gehiago irakurri...
2023/02/09

Aberri Etxea Euskal Etxeko bazkideak gogoz eta ikusioz daude Euskal Herritik etorriko diren hiru ikasle gazteen zain. bi Gipuzkoako dira, Usue Odriozola Nava, donostiarra, eta Mikel Zubizarreta Aizpurua, legazpiarra, eta hirugarrena Iparraldetik, Lapurditik dator, Aia Irastorza Adin, hendaiarra. Heldu bezain pronto bertako eguneroko bizitzan sartuko direla espero dute, profesionalean zein euskal etxe eta ...
Gehiago irakurri...
2023/02/08

Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diasporari lotutako gaiak eta Diasporako pertsonak ere hautagai. Izan ere, parte hartzaileak master diploma prestatzen duten ikasleak, doktoretza prestazen ari direnak, ikerlari independenteak edota film egile amaturrak izan daditezke, nazionalitate edo adin mugarik parte, eta euren lanaren hizkuntza euskara, frantsesa, ...
Gehiago irakurri...
2023/02/08

Itxaropen Euskal Etxeko bazkide, lagun eta dantzariek osatutako konpartsa koloretsu batek parte hartuko du otsailaren 18 eta 19ko gauetan Saladilloko Udalak antolatutako inauterietan, inauteri denboraldiari amaiera emanez. Murga eta batukada klasikoen artean, Anaitasunako dantzariak eta euren txatxo-kohortea nekez pasatuko dira oharkabean Mariano Acosta etorbideko korsodromoan.
Gehiago irakurri...
2023/02/07

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra luxuzko protagonista izango da datorren larunbatean, Mexikoko Euskal Etxean egingo den bertso afari berezian. Izan ere, Euskal Herriko bertso txapela bereganatuta, ongi merezitako atsedenaldia hartzearren dabil Lujanbio Mexikoaldean, eta bertakoek aukera baliatu nahi izan dute bertso afariaren proposamena egin, eta bertsolaritza hurreratzeko ...
Gehiago irakurri...
2023/02/07

19. mendearen amaieran Argentinan finkatu zen Fermin Ilarreguiren ondorengoek, familia bigarrenez biltzeko deia egin dute martxoaren 25ean, larunbata, Buenos Aires probintziako Ayacuchon. Ehun bat pertsonek, zahar eta gazte, parte hartzea espero dute, asko Ayacucho bertakoak, baina Buenos Aires probintziako beste herri batzuetakoek ere partaidetza iragarri dute, eta Bartzelonara, Stockholmera eta Amsterdamera ...
Gehiago irakurri...
2023/02/06

Atzo ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan Agate Deuna edo Santa Ageda. Eta ohiturari jarraiki koplak kantatu ziren etxez etxe edo kalez kale, makilekin lurra astinduz, "Zorion, etxe hontako denoi, oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz" kantaturik. Diasporan ere kantatu zen, esaterako Boisen, Madrilen, Valentzian, eta leku gehiagotan, eta gaur bertan ...
Gehiago irakurri...
2023/02/06

Urtarrilero ohi duenez Necocheako Euzko Etxeak gogoz ospatu zuen San Sebastian. Aurtengoan, hiru eguneko egitarauarekin eta Argentinako euskal etxe ugaritako ordezkariak partaide. 19an, ostegunean, hasi zuen festa, kostaldeko herriko kaleetan euskal doinu herrikoien oihartzunak harat-honat banatuz trikipoteo baten harian. Asteburuko lehen erromeria ostiralean etorri zen eta etxeko dantza taldeak aurkezpena egin ...
Gehiago irakurri...