2023/04/17

Literaldiaren 2023ko edizioa abian da Bartzelonan. Hiriko Euskal Etxea antolatzaile, urtero eskaintzen du hiriburu katalanean euskal literaturari loturiko programa zabal bat hainbat hitzaldi, kontzertu, debate, ikuskizun eta topaketak egileekin tarteko, beti ere Sant Jordi egunaren, alegia apirilaren 23aren inguruan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian. Antolatzen lankide, Drassanesko Hizkuntza Eskola Ofiziala ...
Gehiago irakurri...
2023/04/14

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin elkarlanean, Euskal Diasporan espezializatzeko graduondoko berria eskaintzen du 2021az geroztik, Oscar Álvarez Gila koordinatzaile akademiko. Aurten aurrematrikulazioa maiatzean hasiko da, eta ikastaroa 2023ko urria eta 2024ko maiatza bitartean egingo da. Aukera interesgarria da eta erabat ...
Gehiago irakurri...
2023/04/14

Urrundik elkarteak hamabost urte baino gehiago daramatza xakearen inguruko jarduerak garatzen. Haur, gazte eta adinekoentzako tailerrak eman ditu, txapelketak, topaketak eta klase magistralak antolatu ditu, Euskal Etxearen barnean jokoa sendotu duten maisu nabarmenen eskutik. Iaz nazioarteko maila izan zuen lehiaketa garrantzitsu bat egiten du urtero, nazioarteko jokalarien presentziarekin eta Nazioarteko ...
Gehiago irakurri...
2023/04/13

Apirilaren 19tik hurbil gaude —gogora dezagun data hori Venezuelako Aberri Eguna dela, egun horretan, 1810ean, hasi baitzuten independentzia lortzeko matxinada— eta Euskal Herrian, Amaia Zenarutzabeitia buru duen 'Simon Bolivar' Elkarteak mugiarazten duen euskal-venezuelatar erkidegoa, prestatzen ari da urtero aberri egun horren ondoko larunbatean egin ohi duen urteroko ...
Gehiago irakurri...
2023/04/13

Larunbat honetan, apirilaren 15ean, Rio Coloradoko Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak bere 23. urteurrena ospatuko du, eta modu berezian gainera. Ostiral gauean 'Mus Txapeleta Handi' bat hasiko dute, eta larunbateko 0:00ak iristen direnean, kopak altxatu eta urteurrenaren eta lantzen ari diren geroaren alde egingo dute topa, zailtasunak zailtasun, euskal etxea aurrera eta lanean ari ...
Gehiago irakurri...
2023/04/12

Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak bisita berezia jaso zuen joan den hilaren 29an. UNICENgo (Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires) Adinekoen Programako ikasleak bertaratu zitzaizkion, euskaldunen biloba eta Euskal Etxeko muslari den Angeles Pagola euren historia irakaslearekin batera. Gure Etxeko lehendakari den Cecilia Lejarreta eta Beatriz Poumé euskara ...
Gehiago irakurri...
2023/04/12

Gaur asteazkena, apirilaren 12a, hasiko da Montevideon Mercomus, Mercosurreko Mus Txapelketaren XIV. edizioa. Laugarren aldia izango da hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEa txapelketaren egoitza dela, aurrekoak 1998an, 2015ean eta 2018an izan zirela. Aurten 16 bikote arituko dira, Argentina, Txile, Peru eta Uruguaikoak. Azken hauetatik, hiru Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoak dira eta beste bi Carmeloko Ibai Ondoko ...
Gehiago irakurri...
2023/04/11

Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak, euskal eta txiletar ahotsak dituen 'Selección lírica desde los confines' poema-liburuaren aurkezpenera gonbidatu du asteazken honetan Santiagon. Ekitaldian hizlari izango da liburuaren editore eta poemetako batzuen egile den Lucy Sepúlveda, sortzez txiletarra baina denbora daramana bizitzen Euskal Herrian, ...
Gehiago irakurri...
2023/04/11

Lapridako Lagunen Etxeak apirilaren 22an estreinatuko du bere “Elkarrizketa Zikloa 2023”. Hileko hirugarren larunbatero, 19: 30etan, solasaldiak antolatuko ditu aldi bakoitzean gonbidatu berezi eta esanguratsu batekin. Guztira zazpi hitzordu izango dira, eta zikloa azarora arte luzatuko da, uztaila libre utziz, neguko etenaldia dela eta ez baita hilabete horretan ...
Gehiago irakurri...
2023/04/10

Gaur hasiko da Uruguaiko Salton datorren larunbateraino luzatuko den Harriagueren Astea, apirilaren 10etik 15era, ardoa eta ardoaren kultura ardatz. Jardueren agenda interesgarria garatuko da Tannat anduiaren historia eta ekoizpena zabalduz. Pascual Harriague aitzindari hazpandarrak sartu zuen XIX. mendean Uruguain, egun andui nazionaltzat hartua den Tannata. 6.300 hektarea baino gehiago ditu ...
Gehiago irakurri...