euskal diaspora eta kultura
2022/12/02
Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar eta testuinguru horretan, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketaren XIII. edizioa antolatu du gaur abenduaren 2a Cordoban hiriko Gerora Euskal Kultur Elkarteak, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntza Fakultatearekin batera. Aurten, “Emakumea hizkuntzaren transmisore” gaiak ekarriko die hizpidea, emakumeak zenbait kultura eta testuinguruetan ...2022/12/01
Jalgi Hadi Mundura elkarte euskaltzale birtualak “Hitzetatik haratago” liburua aurkeztu zuen Baionan pasa den asteartean, azaroaren 29an. Zortziko argitaletxeak plazaratua, liburua datorren igandean jarriko dute salgai Urruñan, lehenengo aldiz egingo den 'Loraldi berri' Liburu Azokan eta bezperan. Durangoko 57. Euskal Liburu eta Disko Azokan ere erosi ahal ...2022/11/30
Sar Euskarianan eta kuxkuxeatu, berdin dio besterik gabe irakurtzeko testu atseginen baten bila bazabiltza edo informazio jakin baten peskizak gidatzen bazaitu. Gauza da baterik edo bestetik 'euskal' zerbait daukaten edukiak eskuratzeko ataria dela Euskariana. Euskal autoreek sortu duten guztia, hemen argitaratu den guztia, munduko edozein tokitan euskal gaiei buruz egin dena, ...2022/11/30
Joan den ostegunean, azaroaren 24an, Viedma-Patagoneseko 'Aberri Etxea' Euskal Etxeak “Euskal Diaspora, euskal kulturara hurbiltzen Ipar Patagonian” izeneko ikastaroa aurkeztu zuen CURZAn (Centro Universitario Regional zona Atlántica de la Universidad Nacional del Comahue). Ikastaroa 2023ko martxoan hasiko da eta, modulu formatoarekin, euskara eta Euskal Herriko historia, ...2022/11/29
Joan den hilean bete ditu 40 urte, 1982ko urriaren 12an sortu baitzen Eusko Indarra, garai hartan Montevideon zeuden bi euskal etxeetatik, Euskal Erria eta Euskarotik, zetozen gazteek hasita. Ibilbide aberatsa etorri da geroztik, eta emanaldiak Uruguai osoan, baita Brasil eta Argentinan ere; Argentinako Euskal Aste Nazional askotan parte hartu izan dute. Jai eta emanaldi horien ...2022/11/29
Arrakastaz amaitu da “Soinez soin”, Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak azaroko lau asteburuetan emandako musika & dantza mikroikastaro bateratua. Lau saioak aurrez aurre eman dira azaroko larunbatetan elkartearen egoitzan, euskal dantza eta musika hastapenak batera jorratuz, hasiberriei zuzenduta. Aukera izan da hamar musikari eta musikazalek euren ...2022/11/29
Urtero sasoi honetan bezala, urte amaiera ekitaldiz bete samarra dator Mallorcako Artea Euskal Etxearentzat, beti ere apustu sendo batekin normaltze aldera. Honela, joan den astean Antxon Olaberen "Necesidad de una política de la Tierra, emergencia climática en tiempos de confrontación" liburua aurkeztu ondoren, datorren igandean, abenduaren 4an, Euskararen Eguna ...2022/11/28
Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bat egin zuen joan den azaroaren 25ean bertan, joan den ostiralean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin, izan ere egun horretan antolatuz bere Lehenengo Emakume Topaketa, 'Emakumeok' izenpean. Leonor Azpillaga koordinatzaile, EEko emakume talde bat bildu zen, gaur egun emakumea izateak dakarrenari ...2022/11/28
Arrakasta handiz eta giro bikainean egin zen joan den larunbatean Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa. Euskaraldiarekin bat eginez, Castellò, Alacant, eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskara ikasle eta irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxekoak bildu ziren azken honen egoitza barne eta kanpoaldean, elkar ezagutu. elkarrekin jardun eta euskara lokarri eta ...2022/11/28
1985etik hona ohi duen moduan, hiriko Nafarroako Etxea partaide izan da aurten ere, mota honetako Argentinako elkarretaratze handiena den Rosarioko Gizataldeen Jai Nazionalean. Azaroaren 11tik 20ra, Rosarioko Banderaren Parke Nazional enblematikoa munduko kulturak eta sukaldaritza erakusteko toki aparta bihurtu zen. 1.240.000 lagunetik gora, bertakoak zein turistak barne, inguratu ziren jai-esparru eta ekitaldietara ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus