euskal diaspora eta kultura
2023/01/03
Olga Leiciaga Elordik, Corpus Christiko Eusko Etxearen sortzailea eta alma materrak, Jose Maria Iparragirre 2022 Saria jasoko du, Gasteizko Mugarik Gabeko Musikari Solidarioak GKEaren eskutik. Sariaren bigarren edizioa da hau, 2021ean hasi baitzen ematen, eta Uruguain eta Argentinan euskal diasporan lan nabarmena egiten dutenak omentzea du helburu. Izan ere, bi herrialde horiek eman zioten babesa Urretxuko ...2023/01/02
Patagonian, urte berezia hasi berria du bertako euskal komunitateak, 100 urte beteko baititu Comodoro Rivadavian, bertan 1923an 'Asociación Vasca Euskal Echea' izenpean sortutako euskal etxeak. Izan ere, 1923ko maiatzaren 20an, hiriko Vasconia hotelean bildutako hogeita hamahiru euskal etorkinek elkarri laguntzeko elkarte bat bideratzea erabaki zuten. Geroztik bizitza ...2023/01/02
Urteko lehenengo aste osoa hasi dugu eta une egokia dela uste dugu Urte Berri On-eko gure agiantzan berriz ere adierazi eta euskal diasporan aspaldi errotutako hezkuntza arloko euskal erakunde baten aipua egiteko. Zaharragorik bada ere [nola ahaztu 1767an Mexiko Hirian euskaldunek sortuta egun ere aktibo segitzen duen Loiolako San Ignazio edo Vizcaínas eskola] baina zalantzarik ez, beti ere aipamena ...2022/12/31
2022ko azken eguna da gaur, eta milioika asko izango dira munduan barrena urte berriaren aitzakiarekin bildu eta ospatuko duten jendeak, kultura, arraza, erlijio eta molde guztietakoak. Euskal diasporaren testuinguruan, Australia izango da urtero bezala euskal komunitateak dauzkaten herrialdeetan Urte Berria lehenengo errezibituko duena. Eta beraz bertako Townsvilleko North Queensland Basque Club eta Sydneyko ...2022/12/30
Buffaloko Ospa bandak bere euskal musika errepertorioa aurkeztuko du Wyoming-en urtarrilaren 5ean hasi eta 15ean amaituko den biran, Wyoming Cultural Trust Fund and Worlds of Music erakundea laguntzaile. Biraren egitarauak musikari buruzko hitzaldi eta azalpenak eta erromeria musika entzuteko aukera emango du, baita Joxe Mari Iparragirreren abestiak ere. Izan ere, Ospako liderra den David Romtvedt-ek Iparragirre oso ...2022/12/29
Bero handia, uda petoa Argentinan, eta Denak Batek aukerak ematen ditu, pilota, squash eta mus txapelketak antolatuz. Hiriak ezaugarri du uda osoan biltzen duen jarduera turistiko bizia eta Atlantikoko kostaldean oporretan dabiltzanentzat, La Feliz ezizenaz ezaguna den hiriko Euskal Etxeak agenda interesgarria eskaintzen du: Otsailaren 11an, gauez, Euskal Etxearen egoitzan, Udako Jaialdia ...2022/12/29
'Herri txiki infernu handi' saioak izena mudatuko du datorren igandetik aurrera bost astez eta 'Herri txiki Amerika handi' bilakatuko da, izan ere, Estatu Batueko euskal komunitateetan grabatutako irudi eta elkarrizketak eskaintzeko. Zuhaitz Guttxutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak 'road movie' moduko bidaia bateko protagonista eta kontalari bilakatuko dira, Idahoko Boisen hasi eta ...2022/12/28
Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeak, Andrea Sabas lehendakari, euskal kultura zabaltzen urte osoan egindako lana ospatzen zuen festa handi batekin itxi du 2022a. Partaide ziren Goizeko Izarrako dantzariak, euskara ikasleak, danborradako kideak, muslari taldea, sukaldariena eta Olentzero ere bildu zen abenduaren 17an urteari agur esateko. “Urtea erabat positiboa izan da, hain latz eta ...2022/12/28
Plazan da, online eskuragarri dagoeneko, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 20. zenbakia, aurtengo laugarren eta azkena, lagun duela aldizkariaren gehigarria, abendukoa baita ere. Irakur artikulu honetan aurrerago bi argitalpenen aurkibideak. Gogora dezagun, eranskinak gogoeta eta iritzi artikulu sorta bat biltzen duela, Euskal Etxeen geroa hizpide, izan ere hastear dagoen 2023an ekin behar ...2022/12/27
Gonzalo, Juan Ignacio, Jose Antonio eta Jorge Maiza Melero anaiak Altsasun egon ziren ekainaren 3 eta 4an. Guztiak aurretik Altsasun egonak ziren, bat lautan. Batek Altsasura iritsi zenean gertatutakoa kontatu zuen: autoa aparkatu eta gizon bati, Martin Zelaiari, Isidoro Melero kaleagatik galdetu zion. "Honako hau da" esan zuen. Eta nondik zetorren galdetu zion, eta Txiletik zetorrela erantzutean gizonak esan zuen: "hori gizon garrantzitsua izanen zen, beragatik galdezka beste pertsona batzuk ere etorri izan baitira". Gero jakin zuen bere anaia Gonzalo eta Juan Ignacio izan zirela.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus