euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Biloben Legea'ri buruzko hitzaldiak 200 pertsonatik gora bildu zituen Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxean

2023/02/10

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko aretoa, Juan Manuel de la Hoz hitzaldia ematen ari zela 'Biloben Legea'z Berrehun pertsona baino gehiago bildu ditu joan den asteazkenean 'Memoria Demokratikoaren Legea'ri buruzko informazio hitzaldiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko areto nagusian. Hizlari, 'Centro de Descendientes Españoles Unidos, Ce.DEU (Espainiarren Ondorengo Batuen Zentroa) kide den Juan Manuel de Hoz, Argentinan jaiotako espainiarren ondorengoa berau, Espainiako ...

Gehiago irakurri...


Irakurle eta mintza taldeak eta podcastak: euskaraz gozatzeko Madrilgo Euskal Etxearen proposamen berriak

2023/02/09

Madrilen euskara praktikatzeko proposamen erakargarriak: irakurle eta mintza taldeak, eta podcastak Euskaraz ikasi, praktikatu edota gozatzeko proposamen berriak datozkigu otsailean Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegitik, hala nola maila desberdinetako mintza-praktika topaketak gauzatzea eta euskarazko irakurle-talde bat sortzea. Jarduerak irekiak dira, Euskal Etxeko bazkideentzat ez ezik, parte hartu nahi duten guztientzat daude zabalik. Euskara ikasten ari bazara, edota besterik gabe hizkuntza ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea gogoz eta ilusioz Euskal Herriko hiru ikasle gazteri harrera egiteko

2023/02/09

Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxeak bisita jasoko du Euskal Herritik: Usue Odriozola Nava donostiarra, Mikel Zubizarreta Aizpurua legazpiarra eta Aia Irastorza Adin hendaiarra Aberri Etxea Euskal Etxeko bazkideak gogoz eta ikusioz daude Euskal Herritik etorriko diren hiru ikasle gazteen zain. bi Gipuzkoako dira, Usue Odriozola Nava, donostiarra, eta Mikel Zubizarreta Aizpurua, legazpiarra, eta hirugarrena Iparraldetik, Lapurditik dator, Aia Irastorza Adin, hendaiarra. Heldu bezain pronto bertako eguneroko bizitzan sartuko direla espero dute, profesionalean zein euskal etxe eta ...

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diaspora gai eta pertsonak ere hautagai

2023/02/08

Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko hiriak elkarrekin deitzen dituzte Ikerkuntzarako Laguntzak 2023 Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diasporari lotutako gaiak eta Diasporako pertsonak ere hautagai. Izan ere, parte hartzaileak master diploma prestatzen duten ikasleak, doktoretza prestazen ari direnak, ikerlari independenteak edota film egile amaturrak izan daditezke, nazionalitate edo adin mugarik parte, eta euren lanaren hizkuntza euskara, frantsesa, ...

Gehiago irakurri...


Itxaropen Euskal Etxearen konpartsa koloretsu batek Euskal Herriko Inauteria aurkeztuko du Saladilloko Korsodromoan

2023/02/08

Saladillon, otsailaren 18 eta 19an ospatuko diren Euskal Herriko inauterietan parte hartzeko deiaren irudi promozionala Itxaropen Euskal Etxeko bazkide, lagun eta dantzariek osatutako konpartsa koloretsu batek parte hartuko du otsailaren 18 eta 19ko gauetan Saladilloko Udalak antolatutako inauterietan, inauteri denboraldiari amaiera emanez. Murga eta batukada klasikoen artean, Anaitasunako dantzariak eta euren txatxo-kohortea nekez pasatuko dira oharkabean Mariano Acosta etorbideko korsodromoan.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertso afari batean partaide larunbatean Mexikoko Euskal Etxean

2023/02/07

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra luxuzko protagonista izango da datorren larunbatean, Mexikoko Euskal Etxean egingo den bertso afari berezian. Izan ere, Euskal Herriko bertso txapela bereganatuta, ongi merezitako atsedenaldia hartzearren dabil Lujanbio Mexikoaldean, eta bertakoek aukera baliatu nahi izan dute bertso afariaren proposamena egin, eta bertsolaritza hurreratzeko ...

Gehiago irakurri...


Nafarroatik Ayacuchora: Illarregui-Zudaire senar-emazteen ehun bat ondorengo batuko dira martxoan Euskal Odola EEan

2023/02/07

Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaireren ondorengoen 1. topaketako irudia, martxoaren 25ean egingo den 2.a deitzeko erabilia 19. mendearen amaieran Argentinan finkatu zen Fermin Ilarreguiren ondorengoek, familia bigarrenez biltzeko deia egin dute martxoaren 25ean, larunbata, Buenos Aires probintziako Ayacuchon. Ehun bat pertsonek, zahar eta gazte, parte hartzea espero dute, asko Ayacucho bertakoak, baina Buenos Aires probintziako beste herri batzuetakoek ere partaidetza iragarri dute, eta Bartzelonara, Stockholmera eta Amsterdamera ...

Gehiago irakurri...


Agate Deuna Diasporan ere, Boisen, Madrilen, Valentzian... baita gaur Alacanten ere HEOeko euskara ikasleen eskutik

2023/02/06

Santa Agedako kantariak joan den astelehenean Boiseko Euskal Etxearen kanpoaldean kantari Atzo ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan Agate Deuna edo Santa Ageda. Eta ohiturari jarraiki koplak kantatu ziren etxez etxe edo kalez kale, makilekin lurra astinduz, "Zorion, etxe hontako denoi, oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz" kantaturik. Diasporan ere kantatu zen, esaterako Boisen, Madrilen, Valentzian, eta leku gehiagotan, eta gaur bertan ...

Gehiago irakurri...


Necochea: alaitasun handia San Sebastian danborradan, azaroaren 6-12an egingo den 2023ko Euskal Aste Nazionalaren iragarle

2023/02/06

Ezker eskuin, Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillaga, alkate ohia Leoncio “Vasco” Iriberri eta Felipe “Gogui” Muguerza, alkate berria San Sebastian jaian Urtarrilero ohi duenez Necocheako Euzko Etxeak gogoz ospatu zuen San Sebastian. Aurtengoan, hiru eguneko egitarauarekin eta Argentinako euskal etxe ugaritako ordezkariak partaide. 19an, ostegunean, hasi zuen festa, kostaldeko herriko kaleetan euskal doinu herrikoien oihartzunak harat-honat banatuz trikipoteo baten harian. Asteburuko lehen erromeria ostiralean etorri zen eta etxeko dantza taldeak aurkezpena egin ...

Gehiago irakurri...


Hilabete eskas geratzen La Platan 'Eguzkipean' kanpamendua eta 'Sagardo Eguna' ospatzeko, Euzko Etxeko gazteen eskutik

2023/02/06

La Platako Euzko Etxeko gaztediak antolatutako “Eguzkipean” kanpamendua eta 2023ko Sagardo Eguna zabaltzeko irudi promozionalak Garaiz zaude planak egiteko. Martxoa iristeak udako opor sasoiaren amaiera markatu ohi du hego konoan eta euskal etxeen itzulera ohiko jardueretara. Honi loturik, La Platako Euzko Etxeak gogoz hasiko du urtealdia, eta komunitate osoari dei egingo dio martxoaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko duen "Eguzkipean" kanpaldiaren bigarren edizioan parte hartzera, City Bellen, hiritik 10 kilometrora duen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia