euskal diaspora eta kultura
2023/02/23
Pozik daude Buenos Aires probintzian hiriburutik 162 kilometro hegoaldera dagoen General Belgrano herriko Gure Etxea Euskal Etxeko kideak. Eta ez da gutxiagorako, duela egun gutxi erdietsi baitute aspaldidanik amestutako euren egoitza. Bost urteko lanaren ostean, Udalak adeitasunez utzitako espazioetan jardun ondoren, elkarteak Euskal Etxearen egoitza izango den galpoi bat alokatu eta bere ekimenen egoitza ...2023/02/22
'Euskal Juárez' du izena, ia hamar urtez Buenos Aires probintziako Benito Juárez herrian euskal jatorriko herritarrak bildu dituen taldeak eta martxoan ekingo die berriro bilerei, aurrera daraman kultur dibulgazio lana bultzatzearren. Egoitza propiorik ez daukate eta herriko “J. J. Bernal Torres” Liburutegi Publikoak espazioa eskaintzen die, bertan, ...2023/02/22
Datorren asteko ostiralean, martxoaren 3an, bukatuko da epea EuskarAbentura programaren 2023ko edizioan izena emateko. Programa hau medio, Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak zazpi probintzietan barrena ibiliko dira hilabetez, bertako ondare natural eta kulturala bertatik bertara ezagutuz. Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldun bat bazara —edo inguruan ezaugarri horiek dituen ...2023/02/21
Bogotako Cinematecak Etxepare Euskal Institutuarekin batera hiriburu kolonbiarrean proposatutako 'Euskal Zinema Berria' zikloak azken hamarkadan euskaraz ekoitzitako filmak ezagutzera gonbidatzen gaitu, ekuazio sinple batean oinarrituta: ikuspegi, estilo eta gaien aniztasuna. Ziklo honetan, azken urteotako produkzio euskaldun esanguratsuetako batzuk aurkeztuko dira, filmotekako zinema aretoetan. Ez dago ...2023/02/21
'Udaleku, honela', euskaraz, du izena NABO Ipar Amerikako euskal erakundeen federazioak, 10 eta 15 urte bitartek gaztetxo euskal amerikarrei proposatzen dien udako ekimenak. Eta aurten, Idahoko hiriburu Boisen egingo da. Parte hartzeko, gurasoek NABOko kide beharko dute izan eta, hori bai, martxoaren 1ean oso adi egon. Egun horretan, online irekiko baita izena emateko ...2023/02/21
Joan den ostegunetik, Estatu Batuetako Minnesota estatuko St. Olaf Collegen dabiltza euskal dantza eskola emaile Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. St Olaf-ek unibertsitate mailako hainbat ikasketa eskaintzen ditu, tartean dantza, eta bertako irakasle Anne von Bibraren eskariz ari dira euskal dantza ikastaroak eskaintzen bi aditu ...2023/02/20
Iñigo Urkullu lehendakariak datorren abendurako iragarri du Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra, 'Eraldaroa' lelopean eta Gipuzkoako herri batean eginik. "'Eraldaroa', datozen eraldaketen eta bizitzea egokitzen ari zaigun denboraren sinbiosia uztartzen duen hitz-jokoa" delako, esan du gaur goizean Gasteizko Lehendakaritzan legealdi honetan hirugarrenez bildu den Euskal ...2023/02/17
Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 'Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko foru legea' onetsi zuen atzo. Lege honek Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafar elkarteen arteko harremanak arautzeko, bai eta, modu osoago batean, Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafarren (eta beren ezkontideen, bikotekideen eta ondorengoen) arteko harremanak ere, nafar horiek ...2023/02/17
Pasa den larunbatean, otsailaren 11n, Bolivarko Nafar Etxeak 69 urteko jarduera ospatu zuen Buenos Aires probintziako hiri honetako Venezuela kalean duen egoitzan. Ehun lagun eta bazkidetik gora bertaratu ziren nafar jatorria daukaten lagunen bilgarri den erakundearearen urtebetetze jaiaz gozatzera. Dantzak, zozketak eta menu bikaina izan ziren gaueko osagai, urteurreneko tarta handi bat eta ...2023/02/17
Caracaseko Eusko Etxeak 2023ko ekitaldien egitaraua aurkeztu du eta ikasturteko ohiko jarduerei ekin die jada. Hilabetero bere areto nagusian egiten dituen mezak otsailaren 5ean berreskuratu zituen, oraingoan María Cruz Díez de Alberro, Joseba Aranaga Brice, Gregorio 'Goyo' Burgaña Carballo eta Aita Miguel Odriozola josulaguna gogoan (irakur apez urrestillarraz Iñaki ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus