euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bigarren edizioa kalean du XX. mendeko AEBko nafar emigrazioaren argazki albuma den 'Nafarren aztarna Far West-en' liburuak

2023/03/08

Ana Ollo kontseilaria, Pello Pellejero, Sergio Pérez, Laia Ikerketa Taldeko arduradunak eta artzain ohi batzuk “Nafarren aztarna Far Westen” liburua iazko abenduan argitaratu zuen Nafarroako Gobernuak eta astebetean agortu zen. Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bigarren edizioa aurkeztu zuen joan den ostegunean Iruñean. Ekitaldira Pello Pellejero, Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun zerbitzuko zuzendaria; Sergio ...

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka atzera arnasberrituta, Tres Arroyosen aste honetan egingo den 54. Gariaren Jai Probintzialean partaide

2023/03/07

Milagros Etcheto, Maia Jaureguibehere, Victoria Cernuda, Brenda Etcheto, Pilar Urbieta, Giana Mena Izurieta eta Ludmila Etcheto, Gariaren Jai Probintziala 2023an aurkeztuko diren Hiru Errekaren dantzariak Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxea berriro izango da datozen egunetan partaide herrian aurten 54.ez egingo den Gariaren Jai Probintzialean. Udalak luzatu dio Hiru Errekari industria, merkataritza, gastronomia eta arte erakustaldi jendetsu honetan parte hartzeko gonbitea, euskal komunitatea ordezka dezan. Bertako urteko ekitaldirik garrantzitsuena den hau martxoaren 8tik 12ra egingo da La Estación Kultur ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia martxoaren 18an Gerra Zibilaren eraginez erbesteratu behar izan zuten 10.000 haurri: zeure kasua al da?

2023/03/07

Gipuzkoa Gerrako Umeei buruzko ikerlanaren aurkezpena. Ezker-eskuin, Josu Chueca (Intxorta), Ion Gambra Gipuzkoako Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari nagusia eta Julia Monge (Intxorta) (arg GFA) Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egingo die martxoaren 18an Donostiako Kursaalen Gerra Zibilaren karietara erbestera atera behar izan zuten 10.000 neska-mutikori. Ekitaldiak, bizirik dauden eta lokalizatu diren gerrako haur haietako 144ren partaidetza izango du, jende adintsua oso, nahiz eta pentsatzen den pertsona banaka gutxi batzuk gehiago egon daitezkeela, Diasporako herrialdeetan izan ere. Hori bada ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna: erronka eta proposamen berrituak eta 'Gure Ametza' dantza taldearen 40. urteurrena

2023/03/07

Euzko Alkartasunako Kultura Azpibatzordea: ezker-eskuin,  Iosu Pacha Iruretagoyena, Nelly Sainte Marie, Matías Acuña, Liliana Otamendi, Daniela González, Jimena Angulo, Tomás Vicente idazkaria, Araceli Álvarez, Lina Echevarria, eta Lucía Miquelarena Opor garaiko etenaldia amaitu ondoren, hego hemisferioko udako aurtengo bero handiak ez die batere errazten Euskal Etxeei zeregin instituzionaletara normaltasunez bildu eta ikasturte hasierak dakarren egunerokotasunera itzultzera. Hala ere, EEetako asko lanera sartuak dira dagoeneko, tartean Macachingo Euzko Alkartasuna eta bertako Kultura Azpibatzordea, 2023 ...

Gehiago irakurri...


Emakumearen Eguna: Martxoaren 8a aldarrikapen eta ospakizun hitzordu gisa sendotzen joan da euskal etxe argentinarretan

2023/03/06

8M dela eta Chacabuco, Mendoza eta Villa Maríako Euskal Etxeek antolatutako ekitaldiak zabaltzeko flyerrak Martxoaren 8a lekua egiten joan da aldarrikapen, oroimen eta ospakizun egun gisa Argentinako euskal etxeetako egutegian, Emakumearen Egunarekiko atxikimenduak hainbat adierazpide harturik: zinema-saioak, hitzaldiak, ekitalde artistikoak, tailerrak eta baita festak... edota "edari sinaduradunekin egindako traguak" ere, Txapela sagardoak proposatutako omenaldiaren kasuan bezala. Zer antolatu dute ...

Gehiago irakurri...


Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga solaskide eta liburu aurkezle eta irakurle Antilla Nagusietako hiriburuan

2023/03/06

Habana euskal letretako bi izen haundiren biltoki bilakatu zen otsaileko azken egunetan, bertara bidaiatu baitziren Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) eta Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) idazleak, izan ere Habanako Unibertsitateko Arte eta Letren Fakultateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako jardunaldietan parte hartzera, 2023ko ikasturteari hasiera emanez eta bat ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Euskal Etxeko Amalur sukaldaritza taldea, euskal amonen errezeten lekukoa gazteei pasatzea helburu hartuta

2023/03/03

Amalurreko zenbait kide Haritzak egindako nikiak soinean, ezker eskuin, Alicia Ferreyra, Teresa Maritorena, Elena Medice, Emilce Iriarte, Juanita Iraizoz, Mª José Gallo eta Nidia Ibáñez Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Amalur emakume taldeak sukaldaritzaren bidez lagundu nahi du euskal tradizioa gordetzen. Eta erronkatzat hartu du, aurten kide berriak eta gazte jendea erakartzea eurenera. Karia horretara, deialdi publiko bat egingo dute laster sare sozialetan, odol berria biltzearren hilean bitan Euskal Etxeko egoitzan afariak prestatu eta eskaintzen dituen taldera.

Gehiago irakurri...


Paul Urkijoren 'Irati' euskarazko filmik arrakastatsuena da dagoeneko: eska ezazu zure Euskal Etxean eskain dezaten

2023/03/03

Euskaraz grabatua, 'Irati' euskal film arrakastatsuenetako bat bezada ageri da dagoeneko. 'Cinco lobitos'en estreinaldia ere nabarmendu da Arrakasta handiz estreinatu da zinema aretoetan joan den ostiralean, otsailaren 24, zine Paulk Urkijoren 'Irati' filma. Hainbat nominazio eta sari jaso zituen Sitges-ko Zinemaldian (Katalunia) egindako lehenengo aurkezpenetik. Sitges-en Sail Ofizialeko Publikoaren Saria eta Efektu berezi, bisual edo makillaje onenen saria jaso zuen. 2023ko Goya Sarietan bost nominazio jaso ditu: ...

Gehiago irakurri...


Hunkidura, poza, oroitzapena, esker ona: Texasek BMGko euskal beteranoen omenaldiko bideo eta argazki kronika

2023/03/02

Rafael Anchia hautetsi demokrata, Texaseko Ordezkari Ganberako kideei zuzentzen Ebazpena azalduz, atzean gehiengo errepublikanoko eta gutxiengo demokratako ordezkariak lagun dituela (arg THR TV) "Egun eta hitzordu polita, zeure historiaren zati bat berreskuratu eta belaunaldi oso batek egin zuena, euren ekarpena agerian utziz eta jendaurretuz, luzaz oharkabean pasatu den, baina benetan gertatu zen istorio bat, istorio asko, ezagutarazi eta partekatzea, hori izan da gaur egin duguna, euskaldunak ere, egungo euskal-amerikarren guraso eta aitona-amonak ere, faxismoaren eta totalitarismoaren ...

Gehiago irakurri...


NABOk ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratu du Boisen egingo den bere Udaleku 2023n izena emateko prozedura

2023/03/02

Udaleku 2023n izena emateko epea martxoaren 3ra atzeratu da NABOren webgunea erori egin da asteazken arratsaldean eta Ipar Ameriketako euskal etxeak batzen dituen erakundeak erabaki du ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratzea bere Udaleku-ren 2023ko edizioan izena emateko prozedura. Izan ere asteazken arratsaldeko 6etan [Kaliforniako ordua, Euskal Herriko asteazkeneko goizaldeko 3etan], zen egitekoa online Udaleku-n izen-ematea, herrialde osoko EEetako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia