2023/07/10

Datorren asteburuan Bahia Blancako Unión Vascak abegia emango dio Euskara Munduan programaren baitan San Nicolasen 2020ko urtarrilean abiatutako promozioa osatzen duen euskaltzale taldeari. Izan ere Union Vasca Euskal Etxeko hau izango da Euskal Herritik kanpoko euskara irakasleak prestatzeko helburua duen ekimen honen zortzigarren eta azkeneko ikastaro trinkoaren anfitrioi egungo taldeari ...
Gehiago irakurri...
2023/07/07

Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, abiatu zen Mauletik EuskarAbenturaren 2023ko edizioa, 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunei udan Euskal Herria osorik oinez zeharkatzeko aukera ematen die ekimena . Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Diasporatik bi dira partaideak: Haize Suay i Sanginés (Valentzia) eta Unai Hernandez-Minaberry (Argentina). 125 gazte ari dira ...
Gehiago irakurri...
2023/07/07

Bertako Udaleko Kultura Idazkaritzak deituta, Pehuajó-ko 140. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, hiriko Etxe Alai Euskal Etxeak 'ate ireki' kultur ekitaldi bat antolatu zuen joan den asteazkenean, uztailaren 5ean, elkartearen egoitza sozialean. Erakusketak euskal musika, jaki eta elikadura tradizionalak eta euskara nabarmendu zituen, baita beste kultura molde batzuk ere, hala nola kirola eta ...
Gehiago irakurri...
2023/07/06

1943ko uztailaren 17an, Mar del Platan, Euskal Herriko euskaldun taldetxo bat eta euskal jatorriko argentinar batzuk bildu eta Denak Bat izeneko elkartea sortu zuten. Egun gutxi barru, 80 urte beteko dira sorrera ekintza hartatik eta urtemuga ospatzeko Euskal Etxeak kirol, gizarte eta kultur jarduera aste bizi bat antolatu du, ostiral honetan bertan hasiko dena. Euskaditik Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan ...
Gehiago irakurri...
2023/07/06

Urtarrilaren bata, otsailaren bia…Zalantzarik gabe, San Fermin Euskal Herriko mugak gehien gainditu dituen festa eta ospakizunetako bat da, mundu mailako ospe eta protagonismoa hartuz, gure Diaspora dagoen herrialdeetan atxikimendu eta segimendu maila altua lortuta, hasteko Argentinan, bertako hainbat hiritan isla baitauka eta bategite eta partaidetza lortzen baitu. Nafar etxeek, euskal etxeek ...
Gehiago irakurri...
2023/07/05

Sasoi honetan tenperatura altuak izaten dituen hego hemisferioan ez bezala —udan sartu berriak—, Hego Konoan —hemen, berriz, negua hasi berria— hotzak suaren inguruan biltzera gonbidatzen du egunotan. Suak eta ekitaldiak neguko gaurik luzeenean egin dira, baina baita bezperan, eta ondoko egunetan ere. Bertako eta munduko beste hainbat lekutako Euskal Etxeek San Juan gaua dantzari, ...
Gehiago irakurri...
2023/07/05

Gipuzkoako Goierri ardatz dutela ekainaren 25etik aurrera eta Euskal Herrian barrena hiru astez egiten ari diren ikastaldiaren baitan, Ateak Ireki programako gazteak —Estatu Batuetako euskal komunitateetako 18tik 25 urte arteko 37 gazte, euretako hainbat Nafarroaren bi aldeetako emigranteen ondorengoak— Nafarroan barrena ibili ziren atzo eta besteak beste Iruñea bisitatu zuten ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroak, lankide dituela Munduko Pilota Batzarra (World Pilota Association) eta Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Federazioa (NABO) , Pilota Camp deitu duen bi txandako ekimena antolatu du neska-mutikoentzat uda honetarako Boise erdigunean dagoen Basque Block-eko Anduiza Frontoian. Edizio honetan Euskal Herriko bi pilotari profesionalek emango dituzte eskolak, Naroa Agirrek ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Uztailaren 5etik 30eraino, LGTBIQ+ kolektibo eta identitate mota ugari islatzen dituzten zortzi laburmetraia ikusgai egongo dira online Bilboko Zinegoak zinemaldiak, bere hogeigarren urteurrenean, eta Cervantes Institutuak elkarrekin garatuko diren ekimenean. Izenburuetako bakoitza 48 ordutako lehio batean ikusi ahal izango da Cervantes Institutuko Vimeo kanalean, adierazitako egun bakoitzean ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Gaur asteartea, uztailaren 4an, Ander Iriarte euskal zuzendariaren 'Karpeta urdinak' dokumentala estreinatuko da Buenos Airesen, DOCA Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Zinemagile oiartzuarrak 60ko hamarkadan poliziak bere aita atxilotu eta torturatu izana ikertzen du filmean, baita 1960 eta 2014 artean Euskadin salatutako beste 4112 kasuak ere. Dokumentala Donostian estreinatu zen ...
Gehiago irakurri...