euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatzean irekiko da Euskal Diasporan espezializatzeko EHUko Graduondoko 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula

2023/04/14

Graduondoko klase bat, Eusko Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburuk eta Sara Pagolak Argentinatik gonbidatu gisa online emana Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin elkarlanean, Euskal Diasporan espezializatzeko graduondoko berria eskaintzen du 2021az geroztik, Oscar Álvarez Gila koordinatzaile akademiko. Aurten aurrematrikulazioa maiatzean hasiko da, eta ikastaroa 2023ko urria eta 2024ko maiatza bitartean egingo da. Aukera interesgarria da eta erabat ...

Gehiago irakurri...


Elkartasun Xake Txapelketa antolatu du arrakastaz Paranán Urrundik EEak 'Borondate Batuketa' GKEaren alde

2023/04/14

Paranáko Urrundiken Xake Txapelketa Solidarioko txapeldun Laureano Zanel eta, eskubian, partidetako ikuspegi orokorra Urrundik elkarteak hamabost urte baino gehiago daramatza xakearen inguruko jarduerak garatzen. Haur, gazte eta adinekoentzako tailerrak eman ditu, txapelketak, topaketak eta klase magistralak antolatu ditu, Euskal Etxearen barnean jokoa sendotu duten maisu nabarmenen eskutik. Iaz nazioarteko maila izan zuen lehiaketa garrantzitsu bat egiten du urtero, nazioarteko jokalarien presentziarekin eta Nazioarteko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrak apirilaren 22an bilduko dira Galdakaon, Urteroko Elkarretaratzean

2023/04/13

Euskal-venezuelar Topaketako bazkaria Dog&Fox jatetxea bere geletan beterik aurreko urte batean Apirilaren 19tik hurbil gaude —gogora dezagun data hori Venezuelako Aberri Eguna dela, egun horretan, 1810ean, hasi baitzuten independentzia lortzeko matxinada— eta Euskal Herrian, Amaia Zenarutzabeitia buru duen 'Simon Bolivar' Elkarteak mugiarazten duen euskal-venezuelatar erkidegoa, prestatzen ari da urtero aberri egun horren ondoko larunbatean egin ohi duen urteroko ...

Gehiago irakurri...


Río Coloradon, Ibaiko Euskaldunak EEak 'Mus Txapelketa Handi' batez ospatuko ditu 23 urteak, tartarekin eta topa eginez

2023/04/13

Rio Coloradoko “Ibaiko Euskaldunak” Euskal Etxeak 'Mus Txapelketa Handi' bat antolatu du bihar bere 23. urteurrena ospatzeko Larunbat honetan, apirilaren 15ean, Rio Coloradoko Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak bere 23. urteurrena ospatuko du, eta modu berezian gainera. Ostiral gauean 'Mus Txapeleta Handi' bat hasiko dute, eta larunbateko 0:00ak iristen direnean, kopak altxatu eta urteurrenaren eta lantzen ari diren geroaren alde egingo dute topa, zailtasunak zailtasun, euskal etxea aurrera eta lanean ari ...

Gehiago irakurri...


Tandil: UNICENgo ikasleen bisita Gure Etxea eta Gernikako Arbolari; El Gallon haritzaren hiru kimu landatu dituzte

2023/04/12

Ezkerrean, Tandilgo El Galloko bizilagunak Udaleko eta Gure Etxeko buruagiekin landatzen. Eskuinean, UNICENgo ikasleak Gernikako Arbolaren ondorengoaren pean, EE aurreko Martin Rodríguez Parkean Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak bisita berezia jaso zuen joan den hilaren 29an. UNICENgo (Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires) Adinekoen Programako ikasleak bertaratu zitzaizkion, euskaldunen biloba eta Euskal Etxeko muslari den Angeles Pagola euren historia irakaslearekin batera. Gure Etxeko lehendakari den Cecilia Lejarreta eta Beatriz Poumé euskara ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Txile, Peru eta Uruguaiko bikoteak partaide, gaur hasiko da Montevideon XIV. 'Mercomus' Mus Txapelketa

2023/04/12

Mercomus txapelketa Montevideon gauzatuko da aurten, hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxearen eskutik Gaur asteazkena, apirilaren 12a, hasiko da Montevideon Mercomus, Mercosurreko Mus Txapelketaren XIV. edizioa. Laugarren aldia izango da hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEa txapelketaren egoitza dela, aurrekoak 1998an, 2015ean eta 2018an izan zirela. Aurten 16 bikote arituko dira, Argentina, Txile, Peru eta Uruguaikoak. Azken hauetatik, hiru Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoak dira eta beste bi Carmeloko Ibai Ondoko ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEak euskal eta txiletar ahotsak dituen poema-liburu baten aurkezpenera gonbidatzen du

2023/04/11

Lucy Sepúlveda editore 'Selección lírica desde los confines' poema liburua aurkeztuko dute bihar Santiagon, "14 euskal eta txiletar ahots" Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak, euskal eta txiletar ahotsak dituen 'Selección lírica desde los confines' poema-liburuaren aurkezpenera gonbidatu du asteazken honetan Santiagon. Ekitaldian hizlari izango da liburuaren editore eta poemetako batzuen egile den Lucy Sepúlveda, sortzez txiletarra baina denbora daramana bizitzen Euskal Herrian, ...

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxeak Mariana Dominé solaskide estreinatuko du apirilaren 22an bere Elkarrizketa Zikloa 2023

2023/04/11

Mariana Dominé Irigoyen izango da Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen 2023 Elkarrizketa Zikloko lehenengo elkarrizketatua Lapridako Lagunen Etxeak apirilaren 22an estreinatuko du bere “Elkarrizketa Zikloa 2023”. Hileko hirugarren larunbatero, 19: 30etan, solasaldiak antolatuko ditu aldi bakoitzean gonbidatu berezi eta esanguratsu batekin. Guztira zazpi hitzordu izango dira, eta zikloa azarora arte luzatuko da, uztaila libre utziz, neguko etenaldia dela eta ez baita hilabete horretan ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Gaur hasiko da Salton Harriague Astearen 5. edizioa, hainbat jarduera eta Ardoaren Kluba aurkeztuz

2023/04/10

Apirilaren 10etik 15era Uruguaiko Salto herrian egingo den Harriague Asteko programa eta Ardoaren Klubaren aurkezpena Gaur hasiko da Uruguaiko Salton datorren larunbateraino luzatuko den Harriagueren Astea, apirilaren 10etik 15era, ardoa eta ardoaren kultura ardatz. Jardueren agenda interesgarria garatuko da Tannat anduiaren historia eta ekoizpena zabalduz. Pascual Harriague aitzindari hazpandarrak sartu zuen XIX. mendean Uruguain, egun andui nazionaltzat hartua den Tannata. 6.300 hektarea baino gehiago ditu ...

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna 2023: munduko euskal etxe eta erkidegoetan apiril osoan gauzatuko diren hitzorduetan ari dira ospatzen

2023/04/09

Mallorcako Artea Euskal Etxekoek joan den larunbatean ospatu zuten Aberri Eguna 2023, Son Rapinyako frontoian Erbesteari lotutako euskal etxeetan hasieratik izan zen Aberri Eguna urteko festa nagusia / nagusietarik. Bestela ere, Santiagokoa bezalako Eusko Etxean, konparazio, Euskal Herritik joanik Txilen epe baterako bizi diren ikasle edo profesional gazteak ere biltzen zaizkio, agian Euskal Herrian egonik data ospatzen ez zutenak ere, "kanpoan zaudela, herrimina bestela bizi baita", esan digute. Bada ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia