euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jarduera indartzen dabil Barilocheko Mendiko Euzko Etxea; Patagoniako lehen 'EH Ospagai' egingo du azaroaren 3an

2024/10/14

Mendiko Euzko Etxeko kideak bildu ziren gaur egungo egoera aztertzeko eta erakundearen erronka berriei nola aurre egin aztertzeko Duela ia urtebete ari da lanean Barilocheko Mendiko Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua erakundeari bultzada berri bat ematea xede. Bazkide eta zuzendariek, Facundo Galván lehendakaria buru, bilera bat egin zuten Las Chacras auzoko egoitzan, Euskal Etxearen egungo egoeraren berri eman, iritziak eta ideiak trukatu, eta abian dauden zein etorkizunean landu nahi dituzten proiektuak ebaluatzeko, horien ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan artzain ibili zirenek urteroko festa eginen bihar Berueten Euskal Artzainak Ameriketan-en eskutik

2024/10/11

Urtero antolatu ohi duen elkarretaratzea da Euskal Artzainak Ameriketan-en jai egun hau. Irudian, aurreko edizio bateko irudia Estatu Batu Mendebaldean artzain gisa lan egindako euskal emigranteek euren urteroko festa handia eginen dute bihar, aurten Berueten (Basaburua). "Badugu indarra eta gogoa", aipatu diote buletin honi antolatzaileek, baieztatuz aurrera doala beste urte batez Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik heldua den elkarretaratze eta festa egun berezi hau, omenaldi gisa, oroiturik eta ...

Gehiago irakurri...


Jesus Cimarro antzerki ekoizleak Madrilgo Euskal Etxearen eta RSBAPen 'Vasco ilustre en Madrid' saria jaso zuen atzo

2024/10/11

Jesus Cimarrok jaso du RSBAPeko Madrilgo adarrak eta hiriko Euskal Etxeak emandako 2024ko Vasco Ilustre en Madrid saria (argazkia EE) Madrilgo Euskal Etxeak eta RSBAPen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-Euskalkerriaren Adiskideen Elkartea) Madrilgo ordezkaritzak iaz sortutako saria da 'Vasco ilustre en Madrid' saria, izan ere "jendaurrean goratu edo omentzeko Madrilen bizi edo egoitza duen euskal jatorri edo loturako pertsona edo elkarte baten ibilbide eta merezimendua". Lehenengo edizioan, Luis de Lezama apaiz eta ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak euskal sukaldaritzaren aldeko apustua egin du, Zahira Arnoriagaren eskutik

2024/10/10

Denak Bat Euskal Etxeak 50 laguni harrera egin zien Zahira Arnoriagak antolatutako zikloaren lehen afarian “Taberna Vasca” izenpean, Mendozako Denak Batek hileroko afari ziklo baten lehenengo topaketa burutu zuen irail hondarrean. Ekimenak Euskal Herriko sukaldaritzaren plater tipikoenak ezagutaraztea du helburu eta, aldi berean, bazkide berrien hurbiltze eta partaidetza erraztuko duen gune bat sortzea. Berrogeita hamar mahaikide bertaratu ziren aurreneko saio honetara, euskal etxearen babesle ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño, Estibaliz Urresola, Eneko Atxa… euskal erreferenteak 'Basque.' podcast berrian, ingelesez bikoiztuta

2024/10/10

Basque. podcasta urriaren 15ean estreinatuko dute Urriaren 15ean plazaratuko da 'Basque.' podcastaren lehenbiziko atala plataformetan eta baita Etxepare Euskal Institutuaren webgunean ere. Izan ere, material berri hau Etxepare Institutuak kudeatzen duen Basque. markaren baitan burutu da eta bertan garatzen diren egitasmo guztiek bezala nazioartean euskal kultura eta sorkuntza garaikidearen ikusgarritasuna handitu eta pertzepzio globala indartzea ...

Gehiago irakurri...


Santiagoko Euzko Etxeak meza eta bazkari batez ospatu zuen Mikel Deuna; Euskal Gizataldeak, San Kristobal Muinoan

2024/10/09

 Txileko Euskal Gizataldeko dantzariak San Cristobal mendixkan ospatu zuten 2024ko Mikel Deunaren Eguna Mapochoren hiriburuan euskal gizataldeak landu izan dituen tradizioei eutsiz, Txileko hiriburuko euskal etxeek Mikel Deuna —deitura honekin ohoratu izan dute tradizionalki bertako euskaldunek San Migel, Aralarko santutegia gogoan oso— ospatu dute aurten ere, Euskal Herriko zaindariaren eguna legez. Colectividad Vasca de Chile edo Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeari ...

Gehiago irakurri...


Euskara Diasporan ikastea, hizkuntza gela barruan eta kanpoan partekatuz, 'euskal lagunak' egiten, euskara lokarri

2024/10/09

Ezker-eskuin eta goitik behera, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, udaberri eta ikaslearen eguneko jolasetan; Cordoban, euskal literatura lantzen, Rosarion, zenbakiak lantzeko jokoak eta afaria; eta Mar del Platan, euskara klase irekia Diasporan euskara ikasteko abenturari ekitea erabakitzen dutenentzat berebiziko garrantzia izan dezakeen gauza da aukera izatea ahalegin nabaria eginez ikasten dena, asko ala gutxi izan, erabili eta baliatzeko aukera izatea. Euskara ikastea, izan ere, ez da klaseen eta ikasketen ondorio bakarrik, edo pantailaren aurrean orduak ematearen eta etxeko lanak egite hutsaren emaitza; harremantzea ...

Gehiago irakurri...


Diasporan ere badaude erraldoi eta buruhandiak: eraiki nahi al zenituzke zure Euskal Etxerako? Hona jarraipidea

2024/10/08

Necocheako erraldoiak, Paris Antzokiaren atarian 2023ko EANean; Cuza eta Potxolo, Arrecifesko EDB-eko zuzendaritza batzordekoekin batera; Tandilen, Patxi eta Maritxu Gure Etxearen aurreko plazan, eta Bs. As-ko Nafar Etxeko bikote erreala, San Ferminetan Erraldoiak eta buruhandiak euskal jatorria duten tradizioa direnik esan ezin bada ere, munduko dozenaka herrialdetan baitaude, Euskal Herrian errotuta daude oso eta funtsezkoak dira jai herrikoi askotan. Argentinari dagokionez, batzuk oso aspaldi iritsi ziren euskal diasporako txoko honetara, beste batzuk orain urte batzuk, eta badira hemen jaio zirenak ere. Errege-erregina bikotea, esaterako, 1995ean ...

Gehiago irakurri...


Lagunen Etxeak herrikide duen Enrique Mendezen artelanak azaleratu eta erakutsi ditu 'Lapridako eskuak' zikloan

2024/10/08

Eduardo Torry eta Silvia Azpiazu (Lagunen Etxea), eskuinean zutik, Enrique Mendezen obren eta Rayuela Kultura Zentroko argazki-taldearen lanaren erakusketaren inaugurazioan. Ezkerrean erakusgaiak eta publikoa Kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak, elkarrizketak eta mota guztietako topaketak eskaintzen ditu Lapridako Euskal Etxeak bere kultur jarduera programako parte. Proposamenen artean, zeozer aipagarria egin duten herritarren eta bertako pertsonaien bizitza istorioak jaso eta azaleraztea beren kultur zikloetan. Oraingoan, lupa eguneroko lana aisialdi eta plazer-iturri bihurtu duten auzolagunen gainean jarri dute, ...

Gehiago irakurri...


'Hariztia' eta 'Iaquin Vahu'rekin ireki da Bartzelonako Euskal Etxean 'Zikló 2024'; datorren astean, Joseba Sarrionandia

2024/10/07

Bartzelonako Euskal Etxearen 2024ko Zikló kultur programa, saioz saio urrian eta azaroan Munduan zehar sakabanatuta dauden beste euskal etxe askorekin konparatuta, Euskal Herritik gertu samar egoteak abantaila ematen dio Bartzelonako Euskal Etxeari euskal kulturgileen artean arrantza egiterakoan lorpen emankorragoak eskuratzea erraztuz. Gertutasun hori, geografikoa ezezik, bestelakoa ere bada, eta ez da harritzekoa, esaterako, Bartzelonako egutegi horrek ekitaldi kopuru esanguratsua euskaraz eskaintzea, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia