euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolas: Euzkal Etxeko truko eta mus jokalariek eratu Urteko Afariaren arrakasta eta hitzaldia 'Biloben Legea'z

2023/06/01

Sukaldariekin batera, San Nicolaseko E. E-ko lehendakari Ana Maria Erausquinek eskerrak ematen dizkie Urteko Afarira bertaratutakoei Aretoa jendez mukuru izan da San Nicolaseko Euzkal Etxeko truko eta mus jokalarien taldeak antolaturiko Urteko Afariaren emaitza, pasa den maiatzaren 20an, larunbata. Bazkideek, zuzendaritza batzordeko kideek, lagunek eta Euzkal Etxeko sukaldaritzaren kalitatea ezagutzen duten hamaika sannicolastarrek, eskuragarri zeuden 120 txartelak hamar egunetan agortu zituzten eta gogotsu dastatu zuten menu ...

Gehiago irakurri...


Uhinetatik eta online, Patagoniako Trelew-tik dator "Euskal Berria" (sic), Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa

2023/05/31

Haraneko Euskal Etxeak ekimen berri bat aurkeztu du: Euskal Berria, asteartero 15etan AM580 LU20 Radio Chubut irratian emitituko den irratsaio berria Irratsaio berri bat emendatu zaio euskal diasporak uhinetan duen tarteari. Trelew hiritik, Patagonia erditik, eta Chubut ibaiaren beheko Haraneko Euskal Etxearen eskutik, “Euskal Berria” emititzen hasi da. Irrati proiektu berriaren lantaldea haraneko Euskal Etxeko lehendakari Natalia Suárez Caminoak, idazkari Milagros Ibarbiak, kultura arduradun Ignacio Esquirozek eta esatari Andrea ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxearen omenaldia bere sortzaileetako bat izan zen eta kide estimatuenetakoa den Jon Guarrotxenari

2023/05/31

Jon Guarrotxena, irudian Euskal Etxeko buru Raul Noblecillarekin, familia lagun zuela jaso zuen lagunen errekozozimendua Limako Euskal Etxeak omenaldia egin dio joan den astean Jon Guarrotxenari. Duela 50 urte pasexe Perun bizi den errigoitiarra (Bizkaia), Guarrotxena Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen bere amaren besoetatik oso umea zela. Liman, Euskal Etxearn sortzailetako bat izan zen eta omenaldian bere kultura zabala nabarmendu zuten, “Diccionario Histórico Biográfico de ...

Gehiago irakurri...


Irene Larraza eta Etxepare Euskal Institutuaren lana, kultur diplomazia tresna gisa, "nor garen kontatzeko"

2023/05/30

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Etxepare Euskal Institutua Euskadiren kultur diplomaziarako eta nazioarteko kultur harremanak garatzeko tresna da. 2022an Europar Batasuneko Etorkizuneko Konferentzia egin zen eta Europako hainbat eragilek bertako foroan Europaren etorkizunaren inguruko hausnarketak partekatu zituzten. Euskadik ekarpena egin zuen EuroBasqueren bitartez. Erakundeak, ekarpena osatu zuten testuetako bat, Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren Gobernu-Batzordeak Diasporako premia larriko pertsonen aldeko 2023ko dirulaguntzak onartu ditu gaur

2023/05/30

Munduan eskabideak bideratzen dituzten euskal etxeetako bat da Caracaseko Eusko Etxea Eusko Jaurlaritzak gaur astearte goizean Gasteizen egindako Gobernu-Bileran, munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2023eko deialdia onartu du. Dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta orotara iazko kopuru bera, 212.000 euroko zuzkidura izango dute. gaur onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik ...

Gehiago irakurri...


Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide, torturari buruzko 'Bi arnas' dokumentala estreinatuko da ostiralean Buenos Airesen

2023/05/30

Bi emanaldi izango dira 'Bi arnas'ek: ostiralean, ekainaren 2an, Euskaltzaleak-en, eta astelehenean ekainaren 5ean, Gaumont zineman Jasone Agirre legebiltzarkide bizkaitarraren eskutik, datorren ostiralean estreinatuko da Buenos Aires Hirian Iratxe Sorzabalen eta haren ama Mari Nieves Diazen historia hizpide duen "Bi arnas" dokumentala, Jon Mikel Fernandez Elorz donostiarrak zuzendua. EH Bilduko hautetsiak hiriburu argentinarra bisitatuko du egunotan, besteak beste 'Buenos Airesek EHa ospagai' kale festa ...

Gehiago irakurri...


Bruselako EEak sukaldaritza saio eta Txoko baterako deia egin du eta kantuzaleak nahi lituzke Txalaparta korurako

2023/05/29

Bruselako Euskal Etxeko bazkide eta lagunak aurreko elkarretaratze batean Bruselako Euskal Etxeak (BEE) euskal sukaldaritza klase batean parte hartzeko deia egin du, ekainaren 10erako, larunbata, ondorenTxoko moduko afari eta elkarretaratzea eginez. Sukaldaritza saioan interesa izan dezaketenek 17etan bildu beharko dute elkartearen egoitzan, eta "bakailaoa ajoarriero erara" da oraingoan prestatuko duten platera. Segidan, Txokoa19ak aldera hasiko da eta ...

Gehiago irakurri...


Igandean Maiatzeko Etorbidea festaz jantziko da, hemen baita 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai'ren 11. edizioa

2023/05/29

Igandean ospatuko da 'Buenos Airesek EH ospagai'ren 11.edizioa Maiatzeko Etorbidean, Argentinako euskaldunen jaia Buenos Airesen Bi agertoki, berrogei standetik gora, dantza, antzerkia, musika eta sukaldaritza zuzenean, liburuak, diseinua, kirola, euskara, artisau-lanak, genealogia, argitalpenak, donostiar danborrada Buenos Aires hiriaren bihotzean eta guztiaren transmisioa zuzenean irratiz eta online dira datorren igande arratsaldean, ekainaren 4an, Maiatzeko Etorbidera (Chacabuco eta Bolivar artean) hurreratzen direnek ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabal Kalifornian dabil 'Fighting Basques' proiektua eta BMGko euskal soldaduen partaidetzaren berri ematen

2023/05/26

Sancho de Beurko Elkarteko Pedro Oiarzabal ikertzailea NABOko delegatuen aurrean mintzatzen joan den maiatzaren 19an Los Banoseko Biltzar Nagusian Pedro Oiarzabal, 2015etik hona egindako ikerlan jarraituan Bigarren Mundu Gerran (BMG) Estatu Batuetako armadarekin parte hartu zuten euskal jatorriko 1.100 soldadu eta borrokari identifikatu eta euren biografia idatzi dituen 'Fighting Basques: Bigarren Mundu Gerrako Oroitza' izeneko proiektuko ikertzaile nagusia da, eta Bakersfielden dabil aste honetan, joan den asteburuan NABOk Los ...

Gehiago irakurri...


"Euskal pertsonaia historiko nabarmenak" omenduko ditu Txileko Euskal Gizataldea EEak bere 2023ko Euskal Astean

2023/05/26

2023ko Euskal Asteak "euskal pertsonaia nabarmenak" ardatz hartuko dituen proposamena egin du Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak datorren asteartean, maiatzaren 30ean, abiatuko du 2023ko bere Euskal Astea. Aurten "euskal personaia historiko nabarmenak" gogoratu nahi dute. Programari hasiera emateko, pintura erakusketa bat inauguratuko dute, Euskal Etxeko, Estadio Españoleko eta Hogar Español-eko lagunen lanak erakusgai, euskal pertsonaia jakin batzuk jaio ziren lekuak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia