euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Ordago handiei" txapelketa, Mendozako Denak Baten omenaldia 1956an euskal etxea sortu zuten lau muslari handiei

2023/06/08

Ezkerrean, Mendozako Euskal Etxeak antolatutako “Ordago a los Grandes" (Ordago Handiei) mus txapelketa. Eskuinean: Agustín Salvarredi (eserita), Vicente Lecea, Martín Greño eta Arturo Fabre “Ordago a los Grandes" (Ordago Handiei) izen esanguratsuarekin, Mus Txapelketa honen lehen edizioak omenaldia eskaini zien maiatzaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, elkartearen egoitzan, Mendozako Denak Bat Euskal Etxearen sortzaile izan ziren lau lagunei, Agustin Salvarredi, Martin Greño, Arturo Fabre eta Vicente Lecea-ri, muslari porrokatuak eurak. Ekitaldia 2020ko martxorako ...

Gehiago irakurri...


Euskal kulturaren tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko harremana aztergai EHUko Udako ikastaro batean

2023/06/07

Tradizioa ukitzea, garapena, traizio? EHUko Uda Ikastaroetako 'Tradizioaren traizioaz?' izenekoak hainbat galdera mahaigaineratuko ditu ‘Tradizioaren traizioaz?’ ikastaroa ekainaren 28an eta 29an egingo da EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harremanak aztertuko dira. Dantza, musika edota bertsolaritza bezalako jarduerak ardatz hartuta, ikastaroak hainbat erpini helduko dio bi egunetan zehar, tartean daudela euskal sormena eta nortasuna, eta sorkuntza eta kulturaren digitalizazioa, ...

Gehiago irakurri...


Segi ezazu online CURZAren Euskal Diaspora ikastaroa: gaur Sara Pagola eta Gorka Alvarez Aranburu mintzatuko dira

2023/06/07

Sara Pagolak eta Gorka Alvarezek hitzaldia emango dute gaur Comahueko Unibertsitate Nazionalean, euskal diaspora hizpide Gaur arratsaldean Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu, CURZAko (Comahueko Unibertsitate Nazionaleko Zonalde Atlantikoko Eskualde Unibertsitate Zentroa) Kontseilu Aretoan izango dira. Hitzaldia eskainiko dute Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea antolatzaile duen "Euskal Diaspora: hurbilketa ...

Gehiago irakurri...


Ospatuko duzue San Juan zure euskal etxean? Homedaleko EEaren 'San Juan Eguna Basque Festival'erako gonbitea

2023/06/06

Hiru aste baino gutxiago falta dira San Juan Egunerako, Euskal Herrian eta baita bere diasporan zehar ere ospatuenetakoa den jaietako bat. Atzerabegiratua eman diogu EuskalKultura.eus-en azken 22 urteotan munduko euskal etxe eta komunitateetan ospatutako San Juan festei, eta hitzordu eta deialdi andana bat atera zaigu, gehienetan suaren inguruan antolatutako festak, dantza ere tarteko, eta sarritan ...

Gehiago irakurri...


BAEHO 2023: Danborrada eta Rio de la Platako beste ertzetik etorritako Euskal Etxeak festaren arrakastako parte

2023/06/06

'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai'ko postalak: Danborrada, partaidetza euskal-uruguaitarra eta matea hartzen Berriro ere arrakastatsua izan da zinez Buenos Aires hiriak Euskal Herriari egin dion hamaikagarren omenaldi jaialdiaren 2023ko edizio hau. Eta, ziurrenik, horren gakoetako bat federala eta parte-hartzailea izatea izan da. Bokazio hori urtez urte berritu eta azaleratzen da, bai standetan anfitrioi gisa ordu batzuetarako parte hartzen dutenekin, zein behin eta berriz edizioz edizio bertaratzen den eta, ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryn-en Julian Araujo bozkatu dute hiri patagoniarreko Etorritakoengatik Euskal Etxeko lehendakari

2023/06/05

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua, Chubut probintzia patagoniar argentinarrean Puerto Madryngo euskal ekimenak osasun onean dabiltza, gogotsu eta engaiamenduz baitabil hiriko Etorritakoengatik Euskal Etxea Chubut probintzia iparekialde honetan. Izan ere, Euskal Etxearen egungo etapa sustatu duen herritar taldearen ezaugarrietako bat gaztetasuna da, elkartearen sortzaile izan zen Marita Ercorecaren lekukoa eta ildoa gogoz eta atxikimendu handiz harturik. Euskal Etxeak maiatzaren 18an egina du ...

Gehiago irakurri...


Emozioa, bozkarioa eta partaidetza gogotsua atzo Maiatzeko Etorbidean 'Buenos Airesek EH ospagai'ko 2023ko edizioan

2023/06/05

Ekainaren 4an izandako “Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” jaialdiaren postalak: agurra, inaugurazio-desfilearen burua, plazako dantzak eta Danborrada Pertsona uholde bat bildu zen atzo arratsaldean, ekainaren 4an, Maiatzeko Etorbidean, hiriburu argentinarreko “Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” (BAEHO) gastronomia eta kultura jaialdiaren 11. edizioan parte hartzeko. Laurak Bat Euskal Etxeak antolatua, Hiriko Gobernuarekin batera, jaiak dantza, musika, gastronomia, kirola, euskara, haur plaza, artisautza, liburuak, diseinua eta produktu tipikoak ...

Gehiago irakurri...


Ingurumenaren egungo egoera larria hizpide Mallorcan, Artea Euskal Etxea lagun antolatutako bisita medio

2023/06/02

Maiatzaren 15 eta 16an aurkezpen programa bat izan zuten Andoni Aretxabala & Antonio Turiel filosofoek Palma Mallorcakoan Mallorcako Artea Euskal Etxeak maiatzean antolatutako ekimenetakoa da gizateria arrisku larrian jartzen ari den ingurumenaren egungo egoera larria hizpide sustatzearren Andoni Aretxabala eta Antonio Turiel filosofoei luzatutako gonbitea, gaiari buruzko euren hiru liburu —';Sense energia', 'El otoño vital' y 'Petrocalipsis'— aurkeztu eta gaiaz solasa eta gogoeta ...

Gehiago irakurri...


Guztia zain igande honetan Buenos Aires Hiriaren urteroko omenaldia egiteko Euskal Herriari Maiatzeko Etorbidean

2023/06/02

Andana bat lagun bilduko dira igande honetan Buenos Airesen Euskal Herria omentzeko Datorren igandean erlojuak eguerdiko hamabiak jotzen dituenean, Argentinako hainbat euskal etxetako dantzariek osatutako ilada luze bat Argentinako banderaren eta ikurriñaren atzetik, Buenos Aires Hiriaren bihotzean dagoen Maiatzeko Etorbidean sartuko da, herrialde osoko euskal diasporak hiriburu argentinarrean antolatzen duen omenaldi ospakizun erraldoiari hasiera emanez, 'Buenos Airesek Euskal Herria ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkarteak 25 urte betetzen ditu eta Xabi Solanoren kontzertu batekin ospatuko du datorren larunbatean

2023/06/01

Xabi Solano trikitilariak Londresen joko du larunbatean Euskal Etxearen 25. urteurrenean Datorren larunbata ospakizun eguna izango du Londresko euskal komunitateak, bertako euskal etxea, London Basque Society Euskal Elkartea, 25 urte betetzen ari baita eta egun horretan deitu baititu bazkide eta ingurukoak musika lagun ospatzeko. Zalantzarik ez gertaera berezi honek ospakizun berezia merezi duela eta horregatik antolatu dute Xabi Solanoren zuzeneko kontzertu bat, eguna are gogoangarriagoa ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia