euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz, 180 pertsona bertaratuta, egin da La Platan, Euzko Etxeko sail desberdinetako kideen arteko paella 'lehiaketa'

2023/06/14

Ekainaren 9an La Platako Euzko Etxeko Paella Topaketan parte hartu zuten sei taldeak, euskal etxeko kiroldegian. Euskaldunek 'tripazai' edo jatun eta sukaldari on ospea omen daukate, eta mahai baten inguruan bildu eta janaria tarteko bildu eta elkarretaratzeko fama. Joan den astean, La Platako Euzko Etxean, 2023ko Paella Topaketa egin zuten. Partaideak, baina, guztiak Euzko Etxeari lotuak ziren, taldeka antolatuak, elkartearen sail eta ekimen desberdinen ordezkari parte hartuz... nahiz eta aurten, ez ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiak Herrien Historiari buruzko XIX. Kongresuan parte hartu du

2023/06/14

Susana Aramburu eta Maria Fernanda Astigarraga Herrien Historiaren XIX. Kongresuan Aste honetan, ekainaren 12 eta 13an, Herrien Historiari buruzko XIX. Kongresua burutu zen Ensenadan. Ricardo Levene Dr. Probintziako Artxibo Historikoak bi urtean behin antolatzen duen jarduera da, historialariak, artxibozainak, ikertzaileak, museologoak eta, oro har, kulturako jendea biltzen dituena. Buenos Aires probintziako kultura-ondarearekin eta politika-, gizarte-, ekonomia-, genero- eta kultura-historiarekin ...

Gehiago irakurri...


Milaka lagunen gozagune izan zen 'Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai' 2023: ikus argazki eta bideoen azken sorta

2023/06/14

Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023ko postalak: Presencia Vasca irratsaioa, Trainera jatetxea, Euskara standa eta Athletic-en Peña argentinarra (argazki eta bideo guztiak: EuskalKultura.eus) Gaurkoarekin amaituko dugu 'Buenos Airesek EH ospagai' 2023ri eskaini diogun artikulu eta kronika grafiko sorta. Argentinako hiriburuko euskal komunitatearen jai handienaren arrakasta, zalantzarik gabe, antolaketa-lan handi baten eta egundoko ahalegin partekatu baten emaitza da. Bertan egoteko, eta hauxe da dantza talde askoren kasua, ehunka kilometro egin behar izan zituzten, eta urtean zehar entsegu, ...

Gehiago irakurri...


Familiarteko giroa nagusi Euskal Australiar Alkartearen 2023ko urteko bazkari eta elkarretaratzean Gernikan

2023/06/13

Euskal Australiar Alkartearen 2023ko bazkari eta elkarretaratzean parte hartutakoen talde-argazkia Gernikako Zallo Barri jatetxe ondoan (arg EAA) Ehun bat lagun partaide, eta taldeak ohi duen elkartasun giro ederrean egin zen joan den larunbatean Gernikako Zallo Barri jatetxean Euskal Australiar Alkartearen (EAA) urteko bazkari eta elkarretaratze/egunpasa nagusia. Elkarteak antolatzen duen urteroko topaketa honen laugarren edizioa da eta hitzordua finkatua dago dagoeneko euskal-australiar erkidegoan, "guztiek baitakite urtero ekaineko bigarren ...

Gehiago irakurri...


Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek

2023/06/13

Bilbon Guggenheim Museo ondoan zaintzaile dagoen 'Puppy', Jeff Koons artista estatubatuarraren lorezko obra Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" dagoen hiri gisa hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek atari espezializatu batean. European Best Destinations atariak bere irakurleen iritzia jaso du Europa barruko bidaia kulturaletarako hobesten dituzten lekuei buruz, eta Bilbo zerrenda horretako 7. zenbakian bozkatu dute... eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023ko oihartzunak: Maitzeko Etorbideko euskal dantzen lau bideo berri

2023/06/12

Buenos Aireseko Lagun Onak abesbatza eta dantzari eta txistulariak ekitaldiaren lehenengo urratsetan Sei ordu trinko euskal festa, eta hamaika irudi, bideo zein argazki. Horixe eman zuen, besteak beste, 'Buenos Airesek EH Ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' jai erraldoiko 2023ko edizioak ekainaren 4an. Hamaika irribarre, ilusio eta atxikimendu gogotsuren isla izan zen, gazteen aurpegiak lekuko. Arimak elikatu, gogoak inarrosi eta hainbaten begirada piztu zuen ekitaldiak. ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunei eskainitako berdegunea estreinatuko du bihar Comodoron Gorka Alvarezek, Gernikako Arbola eta guzti

2023/06/09

Aurrerantzean 'Euskal Etxea Elkartea' berdegunea eukiko dute hiriko euskal elkarteak Comodoro Rivadavian, Gernikako Arbola eta guzti Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen Mendeurrena ospatzeko egiren ari diren ekitaldien baitan, datorren larunbat honetan, ekainak 10, "Euskal Etxea Elkartea" berdegunea inauguratuko dute 11:00etan El Chubut eta Esquel kaleen arteko tartean. Ekitaldian Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaulritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak parte hartuko du eta alderdi artistikoan, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gaur eman da argitara kanpoko euskal gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko 2023ko deiadia

2023/06/09

Kubako Euskal Etxea deialdi honetan urtero onuradun kopuru handia izan ohi duenetakoa da. Artxiboko irudian, Aberri Eguna Habanan EHAA buletin ofizialak gaur ostirala, ekainaren 9ko edizioan eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Ebazpena, 2023eko ekainaren 1ekoa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2023ko deialdira eskabideak ...

Gehiago irakurri...


Argentina: garaiz zaude segitzeko gaur bertan online eta doan euskal poesia tailerra Cordobatik, Elba Mocoroa emaile

2023/06/09

Ekainaren 9an "Olerkiak - Palabras y voces del euskera (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak)" euskal poesiaren aurtengo lehen topaketa birtuala gauzatuko da, FEVAk antolatua eta Elba Mocoroa irakasleak koordinatua Gaur bertan egingo da. arratsaldeko 7etan, "Olerkiak - Palabras y voces del euskera" (Olerkiak - Euskararen hitz eta ahotsak) izenburuko euskal poesiari buruzko online tailerraren aurtengo lehen topaketa, FEVA antolatzaile eta Cordobako Gerora Kultur Elkarteko Elba Mocoroa irakaslea koordinatzaile. Gogora dezagun tailerraren bigarren atala dela hau, lehena 2022ko abuztuan ...

Gehiago irakurri...


Klasikoen 16. Irakurketa Jarraituak Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurriko du, Diasporako kideak barne

2023/06/08

Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile, 16. Klasikoen Irakurketa Jarraituak Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurriko du gaur Gaur urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituaren eguna da, eta ohi bezala euskal gizarteko hainbat kidek pasarte bat irakurriko dute Bilboko Arriaga antzokian, Diasporako partaideak barne, Etxepare Euskal Institutua lankide, Diasporakoen kasuan pantaila eta bideo bidez. Aurten, hautatutako liburua Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' izan da goizeko 8etatik 14etaraino txanda hartuz publikoki ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia