euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral Rodriguez: hitzordu berezi baterako deia egin du Eusko Aterpeak larunbaterako, musika, mikrosolasak eta euskara

2023/06/21

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpean jarduerak egiten dituzten talde guztiak larunbatean elkartuko dira bakoitzak bere lana erakutsiz Datorren larunbatean, ekainaren 24an, gaueko zortzietatik aurrera, ezaugarri bereziak izango dituen 'Euskal Erromeria' baterako gonbitea luzatu du Gral Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeak, urtean zehar bere baitan lanean ari diren talde eta jarduera guztiak bildu eta bakoitzak egiten duena azal dezan, gainerako bazkide eta lagun guztiekin partekatuz elkartearen eraikin eta ...

Gehiago irakurri...


Aurkezpena Gernikan: Alberto Irigoyen eta Servando Echeverria uruguaitarren liburua Gernikak Uruguain utzitako markaz

2023/06/20

Liburua Uruguain egindako ikerketa lan handikoa da eta Gernikako Euskal Herria Museoko argitalpena da Ostegun honetan, ekainaren 22a, Alberto Irigoyen eta Servando Echeverríaren “Gernika Uruguay-n: fruitua zabaltzen” izenburupeko liburua aurkeztuko dute arratsaldeko 7etan Gernikako Euskal Herria Museoan. Alberto Irigoyenek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, argitalpena Euskal Herria Museoko zuzendari Leire Irazabal Basaberekin batera egindako ...

Gehiago irakurri...


Aingeru Otxotorena, sail orokorrean, eta Maria Izaga, EEko kideenean, garaile Madrilgo Euskal Etxeko poesia lehiaketan

2023/06/20

Irakur beherago Madrilgo Euskal Etxearen 11. Poesia Lehiaketan saritutako poema eta poema-sorta guztiak Madrilgo Euskal Etxeak aditzera eman ditu, eta datorren asteko ostegunean bere egoitzako Pello Aramburu aretoan egingo duen saio batean ditu banatuko, 2023ko bere Euskarazko Poesia Lehiaketako sariak, hamaikagarrena. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua, eta Susa eta Erein argitaletxeak lagun antolatu zuela, bi kategoriatan, bat orokorra, eta beste bat Madrilgo Euskal Etxeko kideen artean aurkeztutako ...

Gehiago irakurri...


Aitor Berrueta eta Phil Elicagaray Estatu Batuetako ordezkari urrian Txileko Valdivian jokatuko den Museko Mundukoan

2023/06/19

2023ko AEBko azken finala jokatu zuten bi bikoteak. Ezkerretik eskuinera Chris Bonson, Phil Elicaragay, Maurice Negueloua eta Aitor Berrueta (argazkiak NABO-Mendiko Euskaldun Cluba) Aitor Berruetak eta Philip Elicagaray-k osatutako bikoteak irabazi du joan den larunbatean, Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Cluba antolatzaile, Mindengo Carson Valley Inn kasinoaren aretoetan jokatu den NABOko Mus Txapelketa Nazionala. Gogora dezagun Estatu Batuak herrialde oso aktiboa direla nazioarteko musari dagokionez, eta bertako NABO euskal etxeen federazioa motore, Pierro Etcharren mus 'chairperson ...

Gehiago irakurri...


Gooding-eko Euskal Etxeak omenaldia eskaini die 80 urteko bazkideei bere 'Lehenengo barikua' famatuaren baitan

2023/06/19

Aurten 80 bete dituzten edo beteko dituzten euskaldunen mahaia ekainaren 2an Goodingen egin zitzaien omenaldian Gooding-eko Euskal Etxeak urtebetetze festa eta omenaldi berezia eskaini die euskal komunitatean aurten 80 urte bete dituzten eta beteko dituzten lagunei. Guztiak Euskal Herrian, Bizkaian, jaio eta Estatu Batu mendebaldera emigratu eta hemen bizitza aurrera ateratako euskaldunak dira. Esker onez eta gustura oso batu ziren ekainaren 2an Gooding Basque Association euskal etxearen egoitzara, elkarte honek ...

Gehiago irakurri...


Plaka oroitarria ipiniko dute Brampton-en, 37ko gerrako euskal haurren harrera-leku izan zen aterpetxe batean

2023/06/16

Bramptonen etxea, gudako haurrak, eta, eskuinean, Cid-Santibañez familia, berriz ere elkarrekin Larunbat honetan, ekainaren 17an, Erresuma Batuan datorren aste osoan egingo duten Errefuxiatuen Astea testuinguru hartuta, Basque Children of 37 Elkarteak oroitzapen plaka bat aurkeztuko du Brampton herriari, bertako jendeei, esker onez eskainia. Ekitaldiko protagonista, Elkartearen izenean, gerrako ume haietako bat izango da, Carmen, egun 94 urte dituena, eta 1938ko ...

Gehiago irakurri...


Larunbat honetako NABOko Mus Finalek, Gardnervillen, AEBen Munduko Txapelketarako ordezkaritza erabakiko dute

2023/06/16

2022 NABO mus txapeldunak, Chino Kalifornian jokatuta finaletan: Juan Jose Vizcay & Felipe Cerdan, Mendiko Euskaldun Clubeko ordezkari Larunbat honetan, ekainaren 17an, Nevadako Minden-Gardnervillen jokatuko diren final nazionalek Estatu Batuek, Txileko Valdivian gauzatuko den 2023ko Munduko Txapelketarako ordezkaritza erabakiko dute. Biharko NABO finalaren antolaketa NABOren eta Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Clubaren arteko lankidetzaren fruitu dira. Arratsalde-gauen jakingo da nortzun izango diren irabazleak, eta beraz Txile hegoaldera AEBko ...

Gehiago irakurri...


34 urte ospatuko ditu astelehenean Chacabucoko Euskal Etxeak eta 21 kideko talde batekin EH bisitatuko du irailean

2023/06/16

Ezk., Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen urteurreneko afarirako gonbidapena, esk., afarian aurkeztuko den E. Etxeko Alaia dantza taldea BAEHO 2023ko irudi batean Argentinan 'zubi' luzexka daukate datorren asteburu hau —lau egunekoa, asteartean Banderaren Eguna izanik, askok astelehena ere jai hartuko baitute— eta datorren astelehean, hain zuzen, ekainaren 19an, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere 34. urteurrena ospatzeko afari eta ekitaldia gauzatuko du bere egoitza zabalean. Euskal Etxeko kide eta lagunak ...

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxea eta Bordeaux Montaigne unibertsitatea elkarrekin ari dira 2023-24 ikasturterako euskara irakasle bila

2023/06/15

Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura duela urte batzuk Bordaleko Euskal Etxean artxiboko argazki batean Bordaleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak elkarrekin ekin diote 2023-24 ikasturterako euskara irakaslea bilatzeari. Eskolak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira eguerdiz eta arratsaldez, beti Euskal Etxearen egoitzan, Bordele erdigunean, edo Unibertsitate kanpusean (tranbiaz eskuragai). Hamar hilabeteko kontratua eskaintzen da, irailetik ekainera, orotara 670 irakaste-ordu izanik (120 ...

Gehiago irakurri...


Haize Hegoa Euskal Etxea, euskal gizataldearen ordezkari Montevideon, Hiriko 19. Immigrazioaren Olinpiadetan

2023/06/15

Ezker-eskuin, Haize Hegoa Euskal Etxeko kide Mariel Fernández, Ana Aulet, Julio Poittevin, Viviane Adduino, Hayde Torales, Lucía Machado, Hugo Cagnoli eta Fabiana Lapeyre Olinpiaden inaugurazioan Uruguaiko Heleniar Gizataldearen egoitza, Montevideon, izan zen joan den maiatzaren 26an hiriburu uruguaitarreko 19. Immigrazioaren Olinpiadak inauguratzeko hautatutako lekua. Hiriko Haize Hegoa elkarteak hartu zuen parte euskaldunen ordezkari. Agintarien artean, bertan ziren, besteak beste, Kirolaren Idazkariorde Nazional Pablo Ferrari eta Montevideoko Udaleko Gorputz Hezkuntzako, Kiroleko eta Aisialdiko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia