euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitu nahi Lorea Agirre kazetari eta antropologoak euskara eta feminismoaz asteazkenean online emango duen solasa?

2023/06/27

Lorea Agirre kazetari eta antropologoa euskara eta feminismoaz mintzatuko da asteazken honetan online Hitzaldia eskainiko du online bihar asteazkena Lorea Agirre Dorronsoro kazetari eta antropologoak “Euskera eta feminismoa: Intersectionality between gender and language" izenburupean 15:00etan, Alemaniako eta Euskal Herrian orduan. Ekitaldia Berlingo Freie Universität-eko Euskara Irakurletzak antolatu du, Leipzig-eko Unibertsitateko Euskara Irakurletzarekin batera. Doan eta zuzenean segitu ...

Gehiago irakurri...


Magdalenako Ongi Etorri-k bere egoitza zaharberritu duten obrak inauguratu eta 31. urteurrena ospatuko du larunbatean

2023/06/27

Larunbatean inauguratuko duten Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxearen egoitza berrituaren aurrealdea Hilabetetako lanen ondoren, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeak, bere egoitza, hiriko Rivadavia 925 kalea helbidean, egokitu eta zaharberritzeko egindako obrak datorren larunbatean, uztailaren 1ean, inauguratuko ditu. Ekitaldiaren zati formala amaituta, elkarteak bere sorreraren 31. urteurrena ospatuz segituko du eguneko programa, hala nola senidetasun bazkari batekin, tokiko eta euskal ...

Gehiago irakurri...


AEBtik etorritako 37 gazte euskal-amerikarrek Maizpiden hasiko dute gaur Ateak Ireki 2023ko 3 asteko egonaldia

2023/06/26

Ateak Ireki 2023an parte hartzera etorritako AEBko diasporako 37 gazteak atzo Lazkaon (arg EuskalKultura.eus) Taldea atzo iritsi ziren hegazkinez Loiura Estatu Batuetatik, bertara helarazitako autobus batez hurreratzeko Lazkaora, herriko plazan zazpietan baitzen egitekoa harrera-ekitaldia eta bakoitzak programak iraungo dituen hiru asteetan abegia emango dion familia goierritarra ezagutzea, ondoren familia berriaren etxera joan eta gaur astelehena Maizpide Euskaltegian hasiera emateko Ateak Ireki 2023ren ...

Gehiago irakurri...


Andoni Unzalu hil zen atzo eta hura gogoan EuskalKulturak 2010an egin zion elkarrizketa bat berreskuratu dugu

2023/06/26

Andoni Unzalu Atzo hil zen 67 urte zituela Unzalu, minbiziak eraginda. Baina irakurle bat izan da whatsappez albistea aipatu eta EuskalKulturak 2010an egin zion elkarrizketa bat gogora ekarri eta "zuen elkarrizketa hau aurkitu dut, oso ona, eskerri asko" esanez, atzera begira arazi eta Sabrina Otegik Unzaluri egindako elkarrizketa hura berriz irakurtzera bultzatu gaituena. Andoni Unzalu gogoan, hona elkarrizketa. ...

Gehiago irakurri...


Musean euskaraz! Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak musean euskaraz jokatzen ikasteko tailerra eskaintzen du

2023/06/26

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearekin elkarlanean, musean euskaraz jokatzen ikasteko tailerra eskainiko du ekainaren 30ean Musean jokatzen ikasi nahi? Datorren ostiralean, ekainaren 30ean, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak tailer praktiko bat eskainiko du Euskal Herrian asmatutako karta joko zahar hau ikasteko, baina oraingoan euskal hitzekin eta .partidak euskaraz garatzeko moduan. Ekitaldia, doakoa eta jende guztiarentzat irekia, arratsaldeko 20etan hasiko da. Ondoren, erakundearen tabernak bere ohiko pintxoak eskainiko ...

Gehiago irakurri...


AEBra abiatu dira egileak 'Txipli Txapla Pum' gaur estreinatzeko New Yorkeko Euzko Etxean, eurekin kontaktatu nahi?

2023/06/24

"Txipli txapla pum Amerikatik, a Basque story from USA"ko New Yorkeko eta Washington DCko emanaldien berri "Txipli txapla pum Amerikatik, a Basque story from USA" dokumentala estreinatuko dute gaur New Yorken. Horretarako atzo heldu ziren Euskal Herritik proiektuko arduradunak, Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren, oraingoan laguntzaile alaba Paula Basaguren Hormaetxea dutela. Bigarren emanaldi bat datorren astean eskainiko dute Washington DCn, Georgetown Unibertsitatean, eta bertatik Miamira ...

Gehiago irakurri...


Abian da Lazkaon 'Ateak Ireki': AEBko euskal jatorriko 37 gazte Goierrin, 3 asteko murgilaldian euskal kulturan

2023/06/24

Diasporako gazte estatubatuarrek Euskal Herria bisitatuko dute 3 astez AEBko euskal jatorriko 37 gaztek ilusioz beteriko abentura bat hasiko dute igande honetan Lazkaon: 3 asteko egonaldia Goierrin, bertako familien etxeetan egonez, bertako ohituren, hizkuntzaren eta kulturaren esperientzia barrutik bizitzeko. Ateak Ireki programak zubiak eraiki nahi ditu Goierriko eta AEBko euskal komunitatearen artean, gazteengan eta gazteen familiak ardatz harturik. Ekainaren ...

Gehiago irakurri...


Ostiral honetan Donostian San Juan dantzatzen hasiko dute Boiseko Oinkariko dantzariek bidaia Euskal Herrian barrena

2023/06/23

Oinkariak Iurretan 2016an, herriko alkateak Boise bisitatu zuenean oparitu zien bertako bandera harro erakutsiz (argazkia dotb.info) Boiseko Oinkari euskal dantza taldea Euskal Herrian da astebete pasexe iraungo duen egonaldian eta gaur, bertako Goizaldikoekin batera, Konstituzio Plazan ikusi ahal izango dira dantzari, 20:00etan, San Juan bezperako ekitaldian. Ekaina bukatu artean eskainiko duten jendaurreko hiru saioetako bat izango da. Datorren asteartean, Gasteizko Plaza Barrian arituko dira, 18:30etan. Eta ostiralean, berriz, Galdakaon, ...

Gehiago irakurri...


Abian da Tres Arroyosen Hiru Erreka Euskal Etxearen Pilota Paleta Eskola, Club Atlético Huracán-en instalazioetan

2023/06/23

Ezkerretik eskuinera, Hiru Errekako lehendakari Miriam Hojbjerg Izurieta, EEko bazkide Natalia Cubiatebehere, Huracán Klubeko presidenteorde D. Mármol, idazkari R. Tolosa, pilota irakaslegai Francisco Speranza eta Joseba Bilbao pilotari txapelduna Hiriko Hiru Erreka Euskal Etxea antolatzaile, aukera eta baliabide berria daukate Buenos Aires probintzia barnealdeko Tres Arroyos-eko herritarrek pilota argentinarreko modalitatean aritzeko. Izan ere pasa den ekainaren 9tik abian da bertako euskal elkarteak bultzatzen duen Pilota Paleta Eskola. Euskal Etxeak eta Tres Arroyoseko Club Atlético Huracán-ek sinatutako hitzarmen bati esker, ...

Gehiago irakurri...


Harrera bikaina Lapridan 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen Elkarrizketa Sorta ekimenaren hirugarren saioari

2023/06/22

Ezker, Lagunen Etxearen lehendakari Eduardo Torry eta Gabriel Monferato entrebistatua, eskuin, ekainaren 17an, larunbatean Euskal Etxera bertaratutakoen irudi orokorra Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen ateak zabal-zabalik ireki ziren joan den larunbat ilunabarrean, EEa antolatzaile duen 2023ko Elkarrizketa Zikloko saioetako hirugarrenera bildutako entzule ugariei harrera egiteko. Zikloa apirilaren 22an estreinatu zen, Delfina de Vegak Mariana Dominé kantaria elkarrizketatu zuenean; maiatzeko hitzorduan, berriz, Negrita Ugalde Liliam Rostanekin solastu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia