euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Hernández eta Haize Suay dira Diasporako bi gazteak uztailaren 1ean Mauletik abiatu zen EuskarAbentura 2023an

2023/07/07

Unai Hernández-Minaberry-ren selfiea eta EuskarAbentura 2023 espedizioan egin dituen Euskal Herriko lagun berrietako batzuk Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, abiatu zen Mauletik EuskarAbenturaren 2023ko edizioa, 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunei udan Euskal Herria osorik oinez zeharkatzeko aukera ematen die ekimena . Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Diasporatik bi dira partaideak: Haize Suay i Sanginés (Valentzia) eta Unai Hernandez-Minaberry (Argentina). 125 gazte ari dira ...

Gehiago irakurri...


Etxe Alaik euskarari buruzko hitzaldi eta erakusketa batekin egin du bat Pehuajó-ren 140. urteurreneko ospakizunekin

2023/07/07

Musika, janari tradizionala eta euskara ardatz, Pehuajoko 140. urteurreneko ekitaldiei atxikitzeko Erakusketa antolatu zuen Etxe Alaik Bertako Udaleko Kultura Idazkaritzak deituta, Pehuajó-ko 140. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, hiriko Etxe Alai Euskal Etxeak 'ate ireki' kultur ekitaldi bat antolatu zuen joan den asteazkenean, uztailaren 5ean, elkartearen egoitza sozialean. Erakusketak euskal musika, jaki eta elikadura tradizionalak eta euskara nabarmendu zituen, baita beste kultura molde batzuk ere, hala nola kirola eta ...

Gehiago irakurri...


Mar del Plata: Dantzari Ohiaren jaia, Gernikako Arbola, FEVA, txapelketak, agintariak... Denak Bat-en 80. urteurrenean

2023/07/06

Aste bete ekitaldi antolatu du Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 80. urteurrena ospatzeko, asteburuan festa eta banketea 1943ko uztailaren 17an, Mar del Platan, Euskal Herriko euskaldun taldetxo bat eta euskal jatorriko argentinar batzuk bildu eta Denak Bat izeneko elkartea sortu zuten. Egun gutxi barru, 80 urte beteko dira sorrera ekintza hartatik eta urtemuga ospatzeko Euskal Etxeak kirol, gizarte eta kultur jarduera aste bizi bat antolatu du, ostiral honetan bertan hasiko dena. Euskaditik Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan ...

Gehiago irakurri...


Gaur uztailaren 6a da: Iruñean txupinazoa eta San Fermin hasiera, festa eta bategite ugariz Diasporatik mundu osoan

2023/07/06

Argentinan, diaspora San Fermin jaia, festarik ospetsuenetako bat, noiz hasiko zain irrikitan dago Urtarrilaren bata, otsailaren bia…Zalantzarik gabe, San Fermin Euskal Herriko mugak gehien gainditu dituen festa eta ospakizunetako bat da, mundu mailako ospe eta protagonismoa hartuz, gure Diaspora dagoen herrialdeetan atxikimendu eta segimendu maila altua lortuta, hasteko Argentinan, bertako hainbat hiritan isla baitauka eta bategite eta partaidetza lortzen baitu. Nafar etxeek, euskal etxeek ...

Gehiago irakurri...


Hotzari aurre eginez, ekainaren 23tik joan den larunbateraino, hego konoko Euskal Etxeek San Juan gaua ospatu dute

2023/07/05

Euskal Etxeek antolatutako San Juan suak promozionatzeko irudiak Sasoi honetan tenperatura altuak izaten dituen hego hemisferioan ez bezala —udan sartu berriak—, Hego Konoan —hemen, berriz, negua hasi berria— hotzak suaren inguruan biltzera gonbidatzen du egunotan. Suak eta ekitaldiak neguko gaurik luzeenean egin dira, baina baita bezperan, eta ondoko egunetan ere. Bertako eta munduko beste hainbat lekutako Euskal Etxeek San Juan gaua dantzari, ...

Gehiago irakurri...


AEBko 'Ateak ireki'ko gazte taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu du Iruñean eta Ollo kontseilariak egin dio harrera

2023/07/05

Ateak Irekiko (AI) taldea Nafarroako Gobernuan, erdian Ana Ollo sailburua, Sergio Perez zuzendaria eta Iñaki Goirizelaia AIko arduraduna Gipuzkoako Goierri ardatz dutela ekainaren 25etik aurrera eta Euskal Herrian barrena hiru astez egiten ari diren ikastaldiaren baitan, Ateak Ireki programako gazteak —Estatu Batuetako euskal komunitateetako 18tik 25 urte arteko 37 gazte, euretako hainbat Nafarroaren bi aldeetako emigranteen ondorengoak— Nafarroan barrena ibili ziren atzo eta besteak beste Iruñea bisitatu zuten ...

Gehiago irakurri...


Pilota Camp 2023: neska-mutiko eta helduentzako pilota klaseak Boisen Euskal Herriko pilotari profesionalen eskutik

2023/07/04

Uztailaren 10ean hasiko dira haur eta helduentzako euskal pilota klaseak Boiseko Anduiza pilotalekuan Euskal Herriko irakasleekin Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroak, lankide dituela Munduko Pilota Batzarra (World Pilota Association) eta Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Federazioa (NABO) , Pilota Camp deitu duen bi txandako ekimena antolatu du neska-mutikoentzat uda honetarako Boise erdigunean dagoen Basque Block-eko Anduiza Frontoian. Edizio honetan Euskal Herriko bi pilotari profesionalek emango dituzte eskolak, Naroa Agirrek ...

Gehiago irakurri...


Uztailaren 5etik hil azkeneraino Zinegoak-eko zortzi laburmetraia ikusgai online LGTBQ+ Harrotasuna ospatzeko

2023/07/04

Euskal zuzendarien Bilboko Zinegoak-eko LGTBQ+ gaiko zortzi laburmetraia ikusgai interneten uztailean Uztailaren 5etik 30eraino, LGTBIQ+ kolektibo eta identitate mota ugari islatzen dituzten zortzi laburmetraia ikusgai egongo dira online Bilboko Zinegoak zinemaldiak, bere hogeigarren urteurrenean, eta Cervantes Institutuak elkarrekin garatuko diren ekimenean. Izenburuetako bakoitza 48 ordutako lehio batean ikusi ahal izango da Cervantes Institutuko Vimeo kanalean, adierazitako egun bakoitzean ...

Gehiago irakurri...


DOCA jaialdian lehiakide, Ander Iriartek zuzendu 'Karpeta urdinak' dokumentala gaur estreinatuko da Buenos Airesen

2023/07/04

Ander Iriarte zuzendari oiartzuarraren Karpeta urdinak filma Nazioarteko Film Luzeak sailean lehiatuko da Buenos Airesen, Film Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian Gaur asteartea, uztailaren 4an, Ander Iriarte euskal zuzendariaren 'Karpeta urdinak' dokumentala estreinatuko da Buenos Airesen, DOCA Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Zinemagile oiartzuarrak 60ko hamarkadan poliziak bere aita atxilotu eta torturatu izana ikertzen du filmean, baita 1960 eta 2014 artean Euskadin salatutako beste 4112 kasuak ere. Dokumentala Donostian estreinatu zen ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo Etorritakoengatik-ek egoitza estreinatuko du ostiral honetan Kultura Etxean, hitzaldi batez Sanferminez

2023/07/03

Miel Hinojosa, Laura Macchi, Julián Araujo, Camila Esquerica, Andrés Elorriaga eta Juan Bautista Aristarain, Etorritakoengatik-eko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Puerto Madryngo Intendente Gustavo Sastre eta Udaleko idazkari Martín Ebenearekin batera Tokiko agintariekin bildu eta egun batzuetara, berriki birsortutako Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxe chubutarrak egoitza egonkor bat lortu du bertako Kultur Etxearen baitan. Pasa den ekainaren 21ean, euskal etxe patagoniarreko delegazio bati harrera egin zion hiriko intendente Gustavo Sastrek. Julián Araujo lehendakaria buru zela, Zuzendaritza Batzordeko zazpi kidek osatutako ordezkaritzak bilera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia