euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itzuli berria bertatik, Mariana Dominék Argentinatik EHrako bigarren bidaia bat iragarri du 2023an, egonaldiaz Iparraldean

2023/07/17

Eskuinean, Gernikan, Mariana Dominé Irigoyenek ekainean antolatutako 'Euskal Herria 2023 Tour'ean ibilitako taldea Zoriontasun irribarrea ezpainetatik kendu ezinik, maletak oraindik ia desegitear dauzkate Mariana Domine Irigoyen arrecifestarrak antolatutako Euskal Herria 2023 Tourreko partaideek. Ekainean itzuli baziren ere. Bati baino gehiagori ez zaio falta aurtengo urrirako iragarri berri duen bigarren Tourrera igotzeko gogoa. Oraingokoan aldaketa txikiren bat egiteko asmoa du euskal komunitateari bereziki ...

Gehiago irakurri...


Agurtzane Aguado euskal-uruguaitarrak Cenarrusa Saria 2022 jaso du Montevideon bizitza osoko merezimenduengatik

2023/07/14

Lehenengo lerroan, María Elena Etcheverry, Gorka Alvarez, Agurtzane Aguado, Baldomero Anzó eta Sara Pagola omenaldi egunean, atzean uruguaiko euskal etxe eta komunitateetako kide eta ordezkariak dauzkatela (argazkia EE) Agurtzane Aguadok Cenarrusa Saria 2022 jaso du aste honetan Montevideon, fundazio euskal estatubatuar honek bizitza oso bateko bere ibilbide euskaltzaleagatik emana, "euskara, euskal identitatea eta giza eskubide eta eskubide zibilak eta euskal adierazpenak Uruguain babestu eta sustatzeagatik", "zerbitzu publiko" xedez, "apaltasun, zintzotasun eta etikaz".  Ekitaldian partaide ...

Gehiago irakurri...


Denak Baten 80. urteurrena: Gernikako Arbolaren kimu berri bat hazten ari da Mar del Platan, 'San Sebastian' Eskolan

2023/07/14

Ezkerretik eskuinera, Juan M. Iriart, Rosario Altuna, Unai Hormaechea, EEko lehendakariorde Miren Nerea Sarasua, lehendakari ohi Miguel A. Valencia, lehendakari Gustavo Elichiribehety, San Sebastian Eskolako zuzendari María José Abete eta ikasleak Uztailaren 9ko —Argentinako Independentzia Adierazpenaren Eguna— ospakizunen baitan, joan den ostiralean, uztailaren 7an, Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zen Mar del Platan. Ekitaldia 'San Sebastiá' izeneko Bigarren Hezkuntzako 37. zenbakidun Eskolan egin zen. Kimua dohaintzan emana zuen hiriko Denak Bat Euskal Etxeak eta erakunde horretako ordezkaritza garrantzitsu batek hartu ...

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko da Villa Marian 'Anima Zaitez!'en 6. edizioa, Euskal Herritik etorritako 4 gazte tailer-emaile

2023/07/13

Tailerrak, klaseak eta doako jarduerak izango dira Euzko Etxea Euskal Etxean bi asteetan zehar Prestaketa lanetan gogor aritu ondoren, dena prest dago eta datorren astelehenean abiatuko da Villa Mariako Euzko Etxean Anima Zaitez! kultur truke programa. Aurtengoan 4 gazte izango dira Euskal Herritik euskal kulturari buruzko hainbat alderdi partekatzera etorritakoak: Garazi Suinaga (Gorliz, Bizkaia), Garazi Fernandez (Barakaldo, Bizkaia), Larraitz Goikoetxea (Beasain, Gipuzkoa) eta Iñaki Landa ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarraren posta-zigilua aurkeztu dute Montevideon

2023/07/12

Posta zigiluaren aurkezpen ekitaldia Casa Rivera-n, Postako, Museoko, Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Etxeetako ordezkariekin. Erdian, Gorka Alvarezen ondoan, zigiluari eutsiz, Agurtzane Aguado, Euskal Erria euskal etxeko lehendakaria Joan den astelehenean aurkeztu dute Montevideon, Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarrari bertako Postak eskainitako zigilua, Posta Uruguaitarrak berak, Euskal Erria Euskal Etxearekin, Museo Historikoarekin eta Kultura Zuzendaritza Nazionalarekin batera, sustatutako proiektua. Zigilu bidezko omenaldi proposamena aspaldi egina zuen Alberto Irigoyen historialariak, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: Alkartasuna Taldeak dei egin du larunbatean Ikurrinaren Eguna Iparraldeko Euskal Etxean ospatzera

2023/07/12

Iparraldeko Euskal Etxeko Alkartasuna Gastronomia Taldeak Ikurrinaren Eguna ospatuko du larunbat honetan Alkartasuna Gastronomia Taldea datorren larunbatean, uztailaren 15ean, bilduko da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean Ikurrinaren Eguna ospatzeko. "Bilbon, 1894ko uztailaren 14an aurrenekoz zinzilikatu eta jaso zuten ikurrina, eta 1921eko uztailaren 9an, gauza bera egin zuten ofizialki Argentinan", oroitarazi dute. Hitzordua arratsaldeko 8:30etan hasiko da. Cesar Arrondok Euskal Herriko ikur nagusiari ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Euskal Etxeen 2023ko dirulaguntza deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin

2023/07/11

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin, iazko kopuru bera. Gaurko urratsaren ondotik, deialdia datozen egunetan argitaratu du EHAA-BOPV buletinak eta biharamunetik hilabeteko ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Gure Etxeak baikor ospatu ditu elkartearen 32 urteak, bizi dituen garai zailei aurre eginez

2023/07/11

Emanuel Borthiry, Emilia Arredondo, Sonia Etchelet, José Luis Urcola eta Juan Martin Iribarne, Belgranoko Gure Etxeako batzordekideak 1991ko uztailaren 7an, Gral Belgrano-ko euskal jatorriko lagun talde bat Euskal Etxe bati hasiera emateko xedez bildu zen, bere kideen arbasoen kultura landu eta zabaltzeko asmoz. 32 urte igaro dira sorrerako bilera hartatik eta, gorabehera askoren eta jarduerarik gabeko aldi luze baten ondoren, duela 6 urte Gure Etxea berriro jarri zen abian. Geroztik, ez diote sekula utzi uztailaren 7an bildu eta ...

Gehiago irakurri...


Australia: Famili giroko bilkura ederrean ospatu zuten North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena

2023/07/10

Poza eta irribarreak nabari Australian Townsvilleko euskaldunek bertako Euskal Etxearen 20. urteurrena ospatzeko egindako festan Famili giroko topaketa ederrean ospatu zuten uztailaren 2an, igandea, North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena. Ekitaldia aire zabalean egin zen, North Queensland Basque Club-en Townsvilleko egoitza inguratzen duen parke eta berdegunean, barnean zein kanpoan, eta berrehundik gora lagun bildu zituen, zaharrena 96 urteko Felisa Azpiri muxikarra, eta gazteena, 10 ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Bahia Blancan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programako azkeneko barnetegia

2023/07/10

Bahia Blancako Union Vascak Euskara Munduan Programaren baitan trebatutako seigarren euskara ikasle-irakasle taldea hartuko du Datorren asteburuan Bahia Blancako Unión Vascak abegia emango dio Euskara Munduan programaren baitan San Nicolasen 2020ko urtarrilean abiatutako promozioa osatzen duen euskaltzale taldeari. Izan ere Union Vasca Euskal Etxeko hau izango da Euskal Herritik kanpoko euskara irakasleak prestatzeko helburua duen ekimen honen zortzigarren eta azkeneko ikastaro trinkoaren anfitrioi egungo taldeari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia