euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olga Leiciagak Jose Mari Iparragirre Saria jaso du Corpusen Eusko Etxearen Euskal Argentinar Kulturaren Jaiaren baitan

2023/07/26

Jose Maria Iparragirre Saria 2022 jasotako Olga Leiciaga, ezkerrean Cesar Arrondo eta eskuinean Luis Aramburu dituela Kultur egitarau zabal batekin, Euskal Argentinar Kulturaren Jaia ospatu dute joan den asteburuan Corpus Christiko Eusko Etxean. Larunbatean, uztailaren 22an, hitzaldiak, zinema eta antzerkia gauzatu zituzten, eta igandean, 23an, ekitaldien amaiera gisa, parte hartzaileek elkartasun bazkaria partekatu zuten. Buenos Aires probintziatik, Cesar Arrondo eta Luis Aramburu heldu ziren Misiones probintziara, Olga ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Nazioarteko Eguneko 2023ko Euskal Herriko ekitaldi instituzionala Gernikan egingo da irailaren 8an

2023/07/25

Emigrazioarekin lotura handia duen Gernika izan da Euskal Diasporaren Eguna 2023 ospatzeko Jaurlaritzak aukeratutako herria Iazko edizioan ekitaldia Donibane Garazin egin ondoren, Gernika ian da Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguneko Euskal Herriko ekitaldi insttuzionala egiteko Eusko Jaurlkaritzak aurten hautatu duen herria. Jakina baita euskal diasporari estu lotutako herria dela Gernika, bertatik eta inguruko herrietatik andana bat euskaldun atera baitira mundura historian zehar, bereziki Hego zein Ipar Amerikara, baina ...

Gehiago irakurri...


Akitu berria da Bahia Blancan 2023ko neguko barnetegia: irakasleak Lazkaoko Maizpidera joango dira 2024 urtarrilean

2023/07/24

Bahia Blancako barnetegian parte hartutako ikasleak Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederra eta Fevako kideekin batera Joan den larunbatean amaitu da Bahia Blancan FEVAk eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Euskara Munduan programako lau urteko aldi honetako zortzigarren barnetegia. Topaketa uztailaren 15etik 22ra arte egin zen, eta egungo promozioa osatzen duten Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 irakasle-ikasleetatik 16k parte hartu dute aurrez aurre. Barnetegia, Ameriketan egiten duten azkena izan da talde ...

Gehiago irakurri...


Bost euskal luzemetraia emango ditu Bogotako Zinematekak uztailaren 28tik aurrera "¡Que haiga paz!" programapean

2023/07/21

Uztailaren 28an, datorren ostiralean hasiko dira ematen Bogotán euskal filmok, Ander Uriarteren 'Karpeta Urdinak'-ekin (2022) hasita Gatazka eta bizikidetza ardatz duten bost euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira datorren ostiraletik, uztailaren 28tik, ondoko asteko larunbatera, abuztuan 5era, Bogotako Cinematecan. Film hauek Kolonbiako Egiaren Batzordeak, Arteen Institutu Distritalak (Idartes, gaztelaniazko siglatan) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programa zabalago baten parte izango dira, “Que haiga ...

Gehiago irakurri...


Laiotz eta Aukeran Euskal Herriko talde gonbidatu izango dira azaroan Argentinan Necocheako 2023ko Euskal Astean

2023/07/21

Ezk.esk., Necocheako Euzko Etxeko lagunak, Laiotz Taldea kontzertuan, Aukeran Dantza Konpainia, Euzko Etxeko Eneko Sagardotegia Hiru hilabete pasexe falta dira Argentinako euskal diasporaren urteroko hitzordu nagusirako eta Necochean euskal etxe anfitrioia buru belarri dabil prestakizunetan, guztia garaiz eta egoki egon dadin. Euskal etxe necocheatarreko bazkide, zuzendaritzakide eta bolondresak oro har jardun gogorrean ari dira apurka gauzak zehaztu eta programa biribiltzen, azaroaren 6tik 12ra egingo den 2023 Euskal Aste Nazionalerako eta ...

Gehiago irakurri...


Arte tailerrak asteburu honetan Cañuelaseko Euskal Etxean Gerardo Nivioren eskutik eta igandean mural baten inaugurazioa

2023/07/20

Datorren asteburuan Cañuelaseko Euskal Etxean murala egingo duen Necocheako Gerardo Nivio artistaren lanak eta ikastaroen afixa Cañuelaseko Denak Batek Gerardo Nivio necocheatarraren mural bat inauguratuko du bere egoitzan datorren igandean, uztailaren 23an, Muralaren gaia Euskal Etxeko zuzendaritza batzordearekin batera landu zuten eta Cañuelas hiria, bertako euskal komunitatea eta bere jarduera tradizionaletako bat izango da, esan nahi baita esnegintza, eta horri dedikatutako behi ustiategiak. Horrez gain, Niviok ...

Gehiago irakurri...


Festa, bozkario eta atxikimendu handiz ospatu du bi astez Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 80. urteurrena

2023/07/19

Gernikako Arbolaren kimua landatzen Mar del Platako Primavesi parkean, tartean Eusko Jaurlaritzako eta FEVAko agintariak, Denak Bat Euskal Etxeko agintari eta kideekin batera 80. urteurreneko ospakizunek kultura, kirol eta gizarte jarduera ugari bildu dituzte uztail erdialde honetan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak hain berezia duen data esanguratsu hau behar bezala ospatzeko muntatu den programa osatuz. Lagunak ere franko bildu dira eta bazkide eta herritarrekin, eta bertako agintariekin batera, parte hartu nahi izan dute eta bertaratu dira Eusko Jaurlaritzako ...

Gehiago irakurri...


AEBko ikasle talde batek Madrilgo Euskal Etxea bisitatu eta euskara eta euskal kultura eskola hartu dute

2023/07/19

Mississippi State Universityko ikasleak euskara eta euskal kulturarako sarrera klase bat jaso zuten Estebe Ormazabal emaile Madrilera gaztelania ikastera heldutako ikasle estatubatuar talde batek hiriko Euskal Etxea bisitatu zuen joan den astean. Ikasleek euskara eta euskal kultura klase bat hartu, instalazioak ezagutu eta bazkaria partekatu zuten Euskal Etxeko bazkide batzuekin. Bi hilabetez Madrilera gaztelania ikastera etorriak, Mississippi State University-ko (MSU) International Business-ko 10 ikasle dira. Iaz egin zen lehen aldiz ...

Gehiago irakurri...


NABO eta Mendiko Euskaldun Clubaren deia euskal kantari, bertsolari eta zaleei abuztuaren 12an Gardnervillera biltzeko

2023/07/18

NABO Kantari Egunean parte hartzera animatzen dute. Ezkerrean, Mattin Etxamendi Kantari Eguneko aurkezle lanetan. Eskuineko irudian, San Frantziskoko Maurice Negueloua eta alaba Danielle elkarrekin kantuz euskaraz Gardnervillen NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen federazioak eta Gardnervilleko 'Mendiko Euskaldun Cluba' euskal etxeak deia egin diete Estatu Batuetako —baina besoak zabalik hartuko dira baita ere Europako edo Diaspora osoko partaideak— , kantari, bertsolari eta kantu eta bertso zaleei abuztuaren 12an Minden eta Gardnervillen egingo duten 'NABO Euskal Kantari Eguna' eta bertako euskal etxearen ...

Gehiago irakurri...


Ricardo Basalduak, Pedro de Basalduaren semeak, Laurak Bat bisitatu du Sara Pagola eta Gorka Álvarezekin batera

2023/07/18

Arantxa Goikoa, Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari, eta Ricardo Xavier Basaldua, Eusko Jaurlaritzako Ordezkari Pedro de Basalduaren semea, haren aitaren izena daraman Laurak Bateko areto nagusiaren aurrean Joan den ostegun goizean, uztailaren 13an, bisita luzatu zioten Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxera Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagolak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Pedro de Basalduaren semea den Ricardo Xavier Basalduak. Pedro de Basaldua Agirre Lehendakariaren idazkari pribatua eta Eusko Jaurlaritzaren erbesteko ordezkaria izan zen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia