euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere Euskal Festen 40. edizioa ari da ospatzen St Pierre eta Mikelune, bertako eta EHko musikari, kirolari eta lagunekin

2023/08/14

Ezkerrean, St Pierre eta Mikeluneko Euskal Festen 40. edizioko kartela; eskuinean, Begiraleak taldearen emanaldiarena, abuztuaren 18an Urtero agorrilean antolatzen dituen bere Euskal Festen 40. edizioa ari dira ospatzen aste honetan Saint Pierre eta Mikelunen, joan den igandetik datorren iganderaino, abuztuaren 13tik 20ra. Horretarako, ohiko jai-egitarau eta prestakizunez gain, gonbidatu bereziak ekarrarazi dituzte Europatik, pilotariak batetik, palakoak, Euskal Herritik, Landetatik eta Grassetik, gizon zein emakumeak. Eta baita musikari eta ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak abuztuko oporrak hasi ditu, hasi ere irailetik abendu arteko kronograma aurreratuz

2023/08/11

Europako euskal etxeetako irakasleek bilera egingo dute Palman urriaren 18tik 21era . Irudian, euskara irakasle europarren aurreko bilera bat, Valentzian. Egun hauetan hasi du Mallorcako Artea Euskal Etxeak abuztuko urteroko pausaldia eta, hasi ere, irailean ikasturte berria abiatzen duenean urte naturala bukatu arte prestatu duen ekitaldi programa iragarriz egin du. Ohi bezala, abuztua hasi orduko ikasturte zaharra amaituta eta ez du hilabete osoan ohiko jardunik gauzatuko, irailean indar eraberrituz ekitearren 2023-2024 sasoi berriari. Hona gaurko ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeak proiektu zuena burutu du, Picassoren “Guernica”ren bertsio bat inauguratuz

2023/08/11

Juan Marchesi artista plastikoaren murala, Picassoren Guernica oinarri hartuta egindako bertsioa, Viedmako Ferreira Parkean kokatzen da Proiektuak lankide izan ditu Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea, Viedmako Udala eta bertako Komunitate Judua, eta Pablo Picassoren “Guernica”ren interpretazio eta bertsio mural berri bat eskaintzen dio ikusgai eta hausnargai joan den asteartetik, hiriko Ferreira Parkeko "Gizateriaren eta Memoriaren Gunea" delakora hurreratzen diren herritar eta bisitari ...

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak Ameriketan Eguna: Amerikanuen 2023ko elkarretaratze festa irailaren 9an izango da Urdazubin

2023/08/10

Artzain Egunaren 2023. edizioa Urdazubin ospatuko dute irailaren 9an, larunbatean Ipar Ameriketara emigratu eta bertan artzain ibilitakoak eta euren familiakoak biltzen dituen "Euskal Artzainak Ameriketan" elkarteak irailean 9an ospatuko du aurten bere 'Amerikanuen Festa'. Laura Igantzi buru duela gehienbat Nafarroaren bi aldeetako kideak dituen elkarteak salgai jarri ditu dagoeneko, 2006az geroztik urtero antolatu ohi den festa honetan parte hartu ahal izateko ...

Gehiago irakurri...


Jarduerei berrekin eta Gernikako kimua landatu dute Venado Tuerton Euskal Etxeko lagunek hiriko Immigranteen Plazan

2023/08/10

Venado Tuertoko Euskal Elkarteak hala sustatuta Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu dute Immigrantearen Plazako Euskal Txokoan Hamar egun dira Gernikako Arbolaren kimu berri hau ari dela hazten Argentinako lurretan. Santa Fe probintziako Venado Tuertoko Lagunen Euskal Kultura euskal etxeak bertako intendentziarekin bat bideratu zuen Immigrantearen Plazan alea landatzea eta joan den uztailaren 30ean, igande goizez, egin dute zeremonia, elkarteko kide ugari eta udal agintariak partaide, euskal ekarpen eta lekukotasun hau ...

Gehiago irakurri...


Haurtzaroa ardi artean: Richard Etulain bere familiaren historia kontatzen du Washingtongo euskal arrantxo batean

2023/08/09

Richard Etulain eta bere haurtzaroari buruzko memoria liburua, ardi arrantxo batean kokatuta (arg Brian Libby) Richard Etulain doktorea historialaria da eta 60 liburu idazle. Doktoretza Oregongo Unibertsitatean lortu zuen,  Historia Departamentuko irakasle izan zen. Gainera, Mexiko Berriko Unibertsitateko Amerikar Mendebalderako Zentroko zuzendaria ere 2001ean erretiroa hartu arte. Beti izan du bere euskal jatorriarekiko interesa, eta liburu honetan, "Boyhood among the woolies" titulupean, bere haurtzaroa ...

Gehiago irakurri...


NABO Bizi Emankorra emango zaio Anita Izocori larunbatean, Gardnervilleko Euskal Besta eta Kantari Egunean

2023/08/09

Datorren larunbatean, agorrilaren 12an, eginen da Nevadako Gardnervillen bertako Mendiko Euskaldun Clubaren piknik besta eta 2023 Euskal Kantari Eguna. Aurten, berezia izango da, egun berean eta mezaren ondotik (ikus beherago programa) NABOren 2023ko Bizi Emankorra Saria emango baitzaio Anita (Zubillaga) Izocori. Nork ez du ezagutzen Anita Zubillaga Gardnervillen eta Kalifornia eta Nevada inguruko euskal ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jatetxe bat izango du berriro egoitzan: Puerto Gaboto ospetsua hartuko du ostatu

2023/08/09

Puerto Gaboto jatetxe ospetsua irekiko dute aste honetan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean Rosarioko Zazpirak Bateko jatetxeak ateak irekiko ditu berriz ere gaur, asteazkena abuztuaren 9ean, Puerto Gaboto jatetxe famatuaren arduradunen eskutik. Urte luzez Zazpiko jatetxea Aguirre Soraluze familiaren ardurapean egon zen, eta Euskal Etxeko jatetxea erreferentziazko tokia izan da Rosarion, 2019ko amaiera arte. Pandemia amaituta, suspertzea ez da lan erraza izan, horregatik oraingo aukera honek ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna ospatu behar duzu? Bidali zure hitzorduaren berri munduko agendan sartu ahal izan dezaten

2023/08/08

Zure euskal etxeak edo lagun taldeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko asmoa baduzue, bidali programa Eusko Jaurlaritzari Hilabete bakarra baizik ez da falta irailaren 8rako, 2023ko Euskal Diasporaren Egunerako. Gogoratu egun horretan ospatzen dutela mundu osoko hainbat euskal etxe. elkarte, eta euskal komunitate eta euskaldunek —euskaldunen lagunak ere tartean— euren festa, euskal diasporaren aldarria egiteko eta munduan barreiatutako eta Euskal Herriari eta euskal kulturari lotutako elkarte, lagun eta erkidegoen ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi al duzu Boiseko 2023ko San Inazio festetako bertso saioa? Ikus hemen bideoa, azpitituluak ingelesez

2023/08/08

Boiseko San Inazio 2023 euskal festetako bertso saioko argazkian, John Ysursa, Lur Ziarrusta, Martin Goicoechea eta Todor Azurtza Euskal Herriak, Diaspora ere barnean dagoela, bere kideek, bere herritarrek ematen dioten eta eman diezaioketen indarra eta geroa dauka. Ez zitzaion funtsean arrazoirik falta Artzeri "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik" poema famatua idatzi zuenean. Boisetik ere ekarri baliosa egiten diote euskalgintza orokorrari bertako euskaldunek, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia