euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

En Tol Sarmiento, Huntza eta Mikel Urdangarin datorren astean Finlandiako Basking Beat & Bite-n, 31tik 2ra

2023/08/25

En Tol Sarmiento (ETS), Huntza eta Mikel Urdangarin izango dira abuztuaren 31etik irailaren 2ra Finlandian Bueltan da Finlandian Basking Beat & Bite (lehenago Bite Basque Beat zuen izena) euskal musika jaialdia, aurtengoan En Tol Sarmiento (ETS), Huntza eta Mikel Urdangarinekin. Abuztuaren 31tik irailaren 2ra egingo da, Tampere eta Helsinki hirietan. Aipatu taldeen musika emanaldiez gain, euskal pintxoak dastatzeko aukera ere eskainiko du eta baita musika kulturaren sektorearekin “networking ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan Udako Besta San Frantziskon eta Colorado Euskal Etxearen Urteko Piknika datoz Estatu Batuetan

2023/08/24

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko frontoia eta bazterrak bizitasun, bozkario eta adiskidez beteko dira Udako Bestan Sagardotegi batekin afari gisa hasiko da larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 'Udako Besta'. Ekitaldiak, ordea, larunbatean, arratsaldez hasiko dira, pilota saioekin bertako frontoian, erakustaldiak eginez jai-alai, goma paleta eta esku pilotarenak, hurrenez hurren 15, 16 eta 17etan. Ordu horietan baita ere, euskal genealogia, euskal emigrazioa gutunen bidez, eta ...

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegi 'euskararen gizona' da munduko Euskal Etxeetan, Etxepareren 'Euskara Munduan'eko koordinatzaile

2023/08/23

Kinku Zinkunegi NABO Bizi Emankorra Saria eskuetan duela Boisen, ondoan Ziortza Gandarias eta Edurne Arostegui euskara arduradunak Pertsona ezaguna da Jose Franzisko Zinkunegi, Kinku Zinkunegi, munduko Euskal Etxeetan. Ezaguna izan ere, euskararen irakaskuntza antolatu eta bideratzea ardura baitauka Etxepare Euskal Institutuaren 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile gisa. Urtea euskara irakastearekin lotutako gaiekin ematen du, materiala prestatzen, barnetegiak eta ikastaroak ematen, bilerak egiten, AEBko Boisen edo Txileko ...

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du: Sergio Ramón Eguiazu da lehendakari berria

2023/08/22

Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxearen egoitzako areto nagusia afari-ospakizun batean, artxiboko argazkia Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den uztailaren 21ean eta haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu eta Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere berritu zuen 2023-2023 eperako. Prozesua Cordoba Probintziako Gobernuko Pertsona Juridikoen Ikuskarikaritza Orokorreko Zuzendaritzak protokolizatu eta balioztatu du, ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak lau emakume omendu zituen San Ignazioko urteroko elkarretaratzearen baitan

2023/08/21

Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak hiriko Estadio Españolen egin zuen ekitaldia eta San Ignazio festa. Mikroan, Lorena Espinosa Zunzunegui Viña del Mar-eko Euzko Etxeak, hiriko Estadio Españoleko Euskal Gizataldearekin batera, esker emate ekitaldi polita antolatu die bertako euskal komunitateko lau emakume ezaguni. Arantzazu Elorriaga, Mariana Sainz, Juani Balbontín eta Myrtha "Pepi" Zunzunegui dira lau lagunak. Iñaki Deuna edo San Ignazioren karietara urtero egin ohi den topaketaren baitan izan zen ...

Gehiago irakurri...


Datorren astean irekiko da beken epea 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' ikastarorako

2023/08/18

Abuztuaren 25ean —datorren asteko ostiralean— zabalduko da epea Euskal Herriko Unibertsitateak irailaren 14tik 21era online gaztelaniaz emango duen 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' izeneko ikastaroan izena emateko. Ikastaroa 10 ordukoa izango da, bost egun, bi ordu egunean, 18etatik 20etara, irakasleak Óscar Álvarez Gila, Mikel Gómez ...

Gehiago irakurri...


Diaspora partaide Goizaldirekin Donostiako Aste Nagusian Xabier Zubillaga dantzari necocheatarraren bitartez

2023/08/17

Goizaldiren ikuskizuna abuztuaren 14an Donostiako Aste Nagusian, Xabier Zubillaga euskal argentinarra dantzari beteranoenen artean Uda da Euskal Herrian eta urtero bezala asko dira sasoia baliatzen duten Diasporako euskaldunak euren erroen herrialdera bildu, familia bisitatu, bertako festetan parte hartu, eta gainerako euskal herritarrekin batera udaren onurez gozatzen dutenak. Donostian, bertako Aste Nagusiaren baitan eta EiTBko kamerak lekuko zirela, emanaldi berezi bat eskaini zuen joan den astelehenean Goizaldi dantza talde donostiar ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Vasconia Florida Euskal Etxea, nortasun juridikoa eta ehun bazkide dituela, Eusko Jaurlaritzaren onarpenaren bila

2023/08/16

Uruguaiko Floridako Gernikako Arbola plazatxoaren ber-inaugurazioa Sara Pagola Euskadiren ordezkaria bertan dela Orain lau urte, 2019ko abuztuaren 29an, Vasconia Florida Euskal Etxea sortu zen Uruguaiko Floridan. Bost urteko prozesu luzearen ostean euskaldunen bertako ondorengoek formalki bildu eta euskal etxea sortzea erabaki zuten. Covid pandemiak ez du lagundu, baina duela hilabete batzuk nortasun juridikoa lortu dute. Hurrengo urratsa Eusko Jaurlaritzaren onarpena lortu eta Munduko Euskal Etxeen Erregistroan ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2023ko Deialdi Nagusia: gogoratu eskabideak aurkezteko azken epea irailaren 1a dela

2023/08/15

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen. Bere baitan dago Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza Abuztu erdian gaude, ipar hemisferioan uda bete-betea da, eta Donostian —Euskal Herrian EuskalKulturaren erredakzioa dagoen hirian— bor-bor ari dira bertako Udako Jaiak, Aste Nagusia. Izan ere gaur, abuztuaren 15a, festek egun nagusia dute, Ama Birjinaren Eguna, jai-eguna hemen eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere [bat aipatzearren, Donibane Garazin]. Baina Euskal Herriko ohiturak ...

Gehiago irakurri...


Bere Euskal Festen 40. edizioa ari da ospatzen St Pierre eta Mikelune, bertako eta EHko musikari, kirolari eta lagunekin

2023/08/14

Ezkerrean, St Pierre eta Mikeluneko Euskal Festen 40. edizioko kartela; eskuinean, Begiraleak taldearen emanaldiarena, abuztuaren 18an Urtero agorrilean antolatzen dituen bere Euskal Festen 40. edizioa ari dira ospatzen aste honetan Saint Pierre eta Mikelunen, joan den igandetik datorren iganderaino, abuztuaren 13tik 20ra. Horretarako, ohiko jai-egitarau eta prestakizunez gain, gonbidatu bereziak ekarrarazi dituzte Europatik, pilotariak batetik, palakoak, Euskal Herritik, Landetatik eta Grassetik, gizon zein emakumeak. Eta baita musikari eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia