euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurtik iganderaino Frantziako Bizanos herrian, Festi Choeurs 2023 koru jaialdia, Paueko Lagun eta Maitaren eskutik

2023/09/29

Paueko LÑagunt eta Maita Euskal Etxea antolatzaile duen Festi Choeurs 2023 abesbatz topaketako programa Irailaren 29tik urriaren 1era —gaur ostiraletik etzi igandera— Biarnoko Bizanos herriak, Paue ondoan, Festi 'Choeurs 2023 jaialdi artistikoren abegileku izango da, Paueko Lagut eta Maita (LEM) Euskal Etxea antolatzaile. Jaialdian euskal zein biarnes abesbatzak arituko dira, hala nola LEM euskal etxe anfitrioiko hiru abesbatzak —Basa Andere, Hegaldia eta Abesbatza ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak Nevadako Unibertsitateko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkezteko, ingelesez, euskal gaiko lanentzat

2023/09/28

Lehiaketa Renoko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boiseko BSUko Basque Studies Program-ek antolatua da Oroitarazten dugu azken egunak geratzen direla Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2023ko ediziora aurkezteko. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da, 18:00etan Nevadako ordutegian. ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Gero Axular dantza taldea Txinara joango da Folklore Jaialdi batean parte hartzera

2023/09/28

Dagoeneko Txinara iritsiak diren Gero Axular dantza talde donostiarreko kideak Etxepare Euskal Institutua lagun izan dute Euskal dantza Txinara iritsiko da datorren asteburuan Donostiako Gero Axular taldearen eskutik, bertako Jai Nazionalarekin bat eginez Qingxu hirian urriaren 1etik 7ra egingo den Arte Folklorikoaren lehen Jaialdian partaide izango baita. Juan Luis Unzurrunzaga zuzendari duen Gero Axular taldea, hiri txinatarrean kultur truke ekitaldi honetarako aurten aukeratu dituzten nazioarteko bederatzi ...

Gehiago irakurri...


Coronel Pringles: Zuzendaritza berritu du Eusko Biltzar-ek eta Euskal Aste Nazionalean egongo da Eusko Alaia koralarekin

2023/09/28

Pringlesko Eusko Biltzarreko Zuzendaritza batzordekide Patricia Rapeti, Marta Urruti, Carlos Pérez, Adriana Bermúdez, Maritza Iriberteguy Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxeak agintariak berritzeko batzarra egin zuen abuztuan eta bertan lehendakari berri hautatu zuten Carlos Alberto Pérez, EEko Eusko Alaia abesbatzako kide den bazkidea. Elkarteak finkatu dituen berehalako xedeen artean, azaroan Necocheako Euskal Aste Nazionalean parte hartzea dago, ordezkaritza zabal batekin, eta horretarako zenbait jarduera antolatu eta dirua ...

Gehiago irakurri...


18 eta 35 urte artekoa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023ra aurkezteko epea urriaren 7ra artekoa dela: ez geroratu!

2023/09/27

2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era bitartean egingo da, azken egunetan Euskal Gizataldeen 8. Mundu-Batzarrarekin bat eginez Urtarrilaren 1ean 18 eta 35 urte artean bazenituen eta Euskal Etxe bateko kide aktiboa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023an izena emateko eta Eusko Jaurkaritzaren gazteekiko programa honetan parte hartzera Euskal Herrira bidaiatzeko epea, aurten gainera Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean ere parte hartuz abendu hondarrean, datorren urriaren 7an amaituko dela. Gogoan hartu 2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era ...

Gehiago irakurri...


Londreseko Euskal Elkarteak basaranak biltzera eta zeure patxarana prestatzera gonbidatzen zaitu larunbat honetan

2023/09/27

Udazkena heldu da eta patxarana prestatzeko basaranak gori-gorian daude: Londreseko EEtik biltzera aterako dira Sartu berriak garen udazkena basaranak biltzeko garaia da. Eta gogoratu basati hazi ohi diren fruituok Euskal Herrian eta baita gure diasporan ere hainbatek euskal likorerik ezagunena eta preziatuena legez jotzen duten patxarana prestatzeko erabiltzen direla. Hori guztia, eta sasoinean gaudela baliatuz, Londreseko Euskal Etxeak proposamen desberdin egin die bere bazkide eta lagunei, ...

Gehiago irakurri...


Galder González euskal wikilariak La Platako Euzko Etxea bisitatu eta euskal etxeen ekimenak bistaraztearen garrantzia azpimarratu du

2023/09/27

Ezk. esk., Galder González Larrañaga, Euzko Etxeko sare sozialeen arduradun María Candela Aires, Matxin Burdin liburutegiko liburuzain Susana Aramburu eta Euzko Etxea E.E.ko lehendakari  Javier Clúa. (Argazkia: Euzko Etxea-ko Sareak) Galder González Larrañaga euskal wikilaria, Wikimedia Argentinak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak antolatutako Wecudi Biltzarrean (Wikimedia, Hezkuntza eta Kultura Digitalak Nazioarteko Lehen Biltzarra) parte hartzera gonbidatu zuten. Bidaia baliatuz, La Platako Euzko Etxean izan zen eta bertako lehendakari Javier Clúarekin, sareen arduradun Maria Candela Airesekin eta Matxin Burdin ...

Gehiago irakurri...


Kalean da, online irakurgai, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkariaren 23. zenbakia, 2023ko irailari dagokiona

2023/09/26

Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 23. zenbakiaren azala Irakurgai dago jadanik online La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero plazaratzen duen Eguzkia aldizkariaren 23. zenbakia, 2023ko irailari dagokiona. Azala joan den irailaren 9an Llavalleko Euskal Echea Eskolan egin zen Txikien Topaketari eskaini dio, eta kontrazalean Pedro Mari Otañoren 'Amerikako panpetan' bertsoa dakar jatorriko euskal bertsioan eta gaztelaniaz, Koldo Izagirrek ...

Gehiago irakurri...


Parisen bizi zara eta euskaraz kantatzea gustukoa duzu? Hona hiriko Anaiki gizon abesbatzak luzatutako gonbitea

2023/09/26

Euskal errepertorioa lantzen du Parisen Anaiki abesbatzak, egoitza Pariseko Euskal Etxean duela. Eurekin abestera gonbidatu du Pariseko gizon abesbatz famatua da Anaiki. Lezoko Polentzi Guezala txistulari eta musikari nabarmena izan zenaren seme paristar Jean-Marie Guezala dauka duela hiru hamarkadatik gora zuzendari eta euskal errepertorio tradizionaleko kanta ezagunenak kantatu ohi dituzte. Badago Donostiako Easo gizon abesbatzarekin konparatzen duenik eta hiru CD plazaratutakoa da. Ikasturte berri honen aurrean, deia egin dute ahots ...

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquen: partaidetza hazkunde handia espero dute larunbatean Euskal Sustraiak-en 13. Urdaiazpikoaren Festan

2023/09/26

300 afaltiar baino gehiago espero dira Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatutako 13. Urdaiazpikoaren Festan Ari dira emeki pandemia aurreko egoerak itzultzen. Trenque Lauquengo euskal komunitateak gogo biziz espero duen data gastronomikorik baldin badago, hori Urdaiazpikoaren Jaia da. Datorren larunbatean urriaren 7an, afalordu aldera, 300 lagunetik gora bilduko dira gau gogoangarri hori partekatzera Barrio Alegre Klubean. Trenque Lauquen bertakoak izango dira gehienak, baina baita ere auzoko 30 de Agosto, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia