euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haraneko Euskal Etxeko lehendakari hautatu dute Milagros Ibarbia, proiektu berriekin eta begirada gazteengan jarria

2023/10/05

Ezkerretik eskuinera Zuzendaritza Batzordeko kideak, Maite Caracotche, Ignacio Esquiroz, María Esquiroz, Milagros Ibarbia, Natalia Suárez Caminoa, Gastón Mendieta eta Zulma Mendieta Emakumeak emakumeari jaso dio lekukoa Patagonia kostalde honetan, berriro ere emakume bat hautatu baitute lehendakari Haraneko Euskal Etxean, Chubut Iparrekialdean agintariak berritzeko propio egindako Batzarrean. Irailaren 23tik, Milagros Ibarbia soziologoak jaso du erakundea gobernatzeko ardura, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako berdintasun-politikekin bat datorrela agerian utzi duen ...

Gehiago irakurri...


Uriaren 16a azken eguna Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023 Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Sarira aurkezteko

2023/10/04

Gabriel Celaya poeta hernaniarraren izena darama Gipuzkoako Foru Aldundiaren gaztelaniazko Nazioarteko Poesia Sariak Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Saria 2023 antolatu du gaztelaniaz idatzitako eta gutxienez bostehun (500) lerro dauzkaten gai, errima eta neurri libreko lanentzat. Nahi duten idazle guztiek parte har dezakete, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin. Saria 12 mila eurokoa da eta lanak ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak eta RSBAPek "Vasco ilustre en Madrid" sari sortu berria emango diote Luis de Lezamari

2023/10/04

Luis Lezama apaiz amurriotarrak ostegunean jasoko du Madrilgo RSBAPeko "Vasco ilustre en Madrid" saria Madrilgo euskal komunitateak sortu berria du "Vasco ilustre en Madrid" saria hiriburu espainiarrean eta bere lehenengo edizioan Luis de Lezama apaiz eta negozio-gizon arabarrari eman dio. Pertsona oso ezaguna da Lezama Madrilen eta oro har estatuko ostatuen negozioan eta baita Estatu Batuak edo Mexiko bezalako herrialdeetan ere bere kezka sozial eta jatetxeengatik. Saria Euskalerriaren Adiskideen ...

Gehiago irakurri...


Diasporako bost dantza talde partaide larunbatean pantaila bidez Donostian 2023ko Euskal Herriko Dantzari Egunean

2023/10/04

Dantzarien jaia Donostian izango da aurten, diasporako dantza talde batzuen partaidetzarekin Urtero bezala urriko lehen asteburuan, Euskal Dantzarien Biltzarrak herrialde osoko dantzarien bilgarri den Euskal Herriko Dantzari Eguna egingo du datorren larunbatean. Aurtengoan, Donostiako Goizaldi taldearen 75. urteurrenarekin bat eginez, jaiaren egoitza hiriburu gipuzkoarra izango da. Edizio honek, gainera, bi donostiar omenduko ditu: Juanma Oronoz dantza maisua eta Tomás ...

Gehiago irakurri...


FIVUren 24. Udalekua arrakastaz egin da Uruguaiko Canelonesen, Olentzero eta Mari Domingi ere partaide

2023/10/03

FIVUk antolatutako 24. Udalekuaz gozatu dute haur eta helduek pasa den irailaren 22tik 24ra Canelonesen Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait ...

Gehiago irakurri...


Asteazken honetan hasiko du Madrilgo Euskal Etxeak abendu erdialderaino garatuko duen Euskal Herriko Historia Zikloa

2023/10/03

Sei hitzaldik, beste hainbeste hizlarik emanak, osatzen dute Madrilgo Euskal Etxeak eskainiko duen Euskal Herriko Historia Zikloa Bihar Madrilgo Euskal Etxean "Euskal Herriko industrializazioa: garapen ekonomiko baten oinarriak" titulupean emango duen hitzaldiarekin abiatuko du Carlos Larrinaga (Donostia, 1967) Historia Garaikidean doktore, Zientzia Politikoetan lizentziadun eta Granadako Unibertsitatean irakasle titularra denak euskal etxe madrildarrak abenduaren 14ra bitartean gauzatuko duen Euskal Herriko Historia ...

Gehiago irakurri...


Hainbat aditu gaur eta bihar EHUn Gasteizen Robert Laxalt idazle euskal amerikarraren mendeurreneko Simposiumean

2023/10/02

Gaur eta bihar Robert Laxalt idazle euskal-iparramerikarraren lana aztertuko dute Gasteizen, haren jaiotzaren mendeurrenarekin bat Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko ...

Gehiago irakurri...


Ideia bilketa saio batera deitu dute Renon Leire Urbeltz eta Jaione Inda artista nafarrek hirian euskal mural bat egiteko

2023/10/02

Reno Hiriak izango duen 'euskal muralak' bertako euskal komunitatearen presentzia, ekarpen eta identitatearen adierazgarri nahi du izan Ideia bilketa saio baterako deia egin dute Renon gaur arratsalderako, hirian aire zabalean kokatzekoa den euskal mural baten aurrean jendeak iritzia eman dezan, jasotako proposamen guztien laguntzaz egingo den margolanaren nondik norakoak argitu eta azken erabakia hartu ahal izan dadin. Murala egingo duten artistak Leire Urbeltz and Jaione Inda nafarrak dira, izan ere Nafarroako Gobernuaren beka ...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko arte ikasleek Euskal Etxearen proiektua gauzatuta, hiriak 'Guernica'ren bere murala inauguratu du

2023/10/02

Picassoren 'Guernica'ren erreprodukzioa egin dute Chascomusen hiriko Arte Heziketarako Goi Institutuko ikasleek, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide den Rafael Aldatz arte irakaslea zuzendari Chascomus hiriak badu dagoeneko erakusgai bere erdiguneko izkinetako batean “Guernica”, Pablo Picassoren obraren bertsio mural bat.  Joan den larunbatean, irailaren 30ean, inauguratutako margolana, bertako Goi Mailako Heziketa Artistikoko Institutuko ikasleek egin dute, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide Rafael Aldatz irakaslea zuzendari. Murala Libertad Plazaren parean dago, Lastra eta Alvear ...

Gehiago irakurri...


“Euskaldunen Ibilbidea” (sic) inauguratu dute Brandsen-en, euskaldunek historikoki hiriari eginiko ekarpena gogoan

2023/09/29

Cristina Juliarenak bertako euskal historiaz “El legado vasco" libururako egindako ikerketa izan da kale izendapen honen aurrekari Brandsenek "Boulevard de los Vascos - Euskaldunen Ibilbidea" (sic) estreinatu du. Hiriko Udalbatzak, edo zehatzago egitura argentinarrean Concejo Deliberante izena hartzen duen organoak, 2228. ordenantza onetsi zuen irailaren 18an, Mitre kaleko zati bati, Ituzaingó eta Larrea kaleen artekoari, izen berri hori emanez euskaldunen presentzia hirian eta euren ekarpena ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia