euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Brasilgo Rio Grande do Sul-eko Almabaska Upategiak bere ardoak aurkeztu zituen Uruguain, Saltoko Ardoaren Klubean

2023/10/12

Ezker eskuin, Atilio Ibargoyen, Luis Zaldua eta Almabaska Upategiko Claudio Damborearena Escosteguy pasa den irailarean 30ean Ardoaren Klubak Salto herrian antolatutako dastaketan Mugaz gaindiko upategi bat izan zen protagonista Uruguaiko Saltoko Ardoaren Klubak joan den irailaren 30ean antolatutako azken elkarretaratzean. Rio Grande do Sul-eko “Almabaska” upategi brasildarrak bere ardoak aurkeztu zituen Mercado 18 de Julio gastronomia eta kultur guneko areto bete batean. Bertaratutakoek ardoekin batera, Txokobar euskal tabernako lagunek zerbitzatutako pintxoak dastatu ...

Gehiago irakurri...


Beñat Torres, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea Udelarren eta Bertsolaritza Tailer emaile Montevideon

2023/10/11

Etxepare Euskal Institutuko irakurle Beñat Torres Letek euskara eta euskal kultura klaseak ematen ditu Uruguaiko Udelar Unibertsitatean Beñat Torres Lete filologo, kazetari eta bertsozale/lari gipuzkoar gaztea (Urretxu, 1995) Montevideon da duela bi hilabetedanik Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kultura irakurle lanetan, Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean (Udelar deitua). Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ari da irakasle hiriburu uruguaitarrean, eta hiru ikastalde dauzka ardurapean.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak: Liburutegiaren erreskatearen azken etapari ekiteko hitzaldi-tailerra eskaini dute

2023/10/11

Tuni Cagliolok (esk) eta Alfonsina Leranozek (ezk) errekuperatutako aleak prentsatzeko prozedura erakutsi zuten tailerrean Arte Unibertsitate Nazionaleko (UNA) hogeita hamar bat ikasle, irakasle eta euskaltegi porteñoko kideak partaide zirela "Euskaltzaleak-eko liburutegiaren erreskatea" hitzaldi-tailerra egin zen irailaren 30ean Buenos Airesko elkarte euskaltzale honen egoitzan, UNAko Kontserbazio eta Zaharberritze Lizentziaturako irakasle María Susana “Tuni” Cagliolo eta ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du NYeko maratoiaren bezperan euskal korrikalarientzat

2023/10/10

New Yorkeko Maratoiaren 2023ko edizioko Euskadi-Basque Country elastikoa Beste urte batez, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du New York Yeko maratoiaren bezperan, norgehiagokan parte hartuko duten  euskal korrikalari guztiak eta hauen senide eta lagunak gonbidatuta. Ekitaldia azaroak 4, larunbata, goizeko 9:30etan izango da, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan ...

Gehiago irakurri...


Mauro Telletxea albokari argentinarrak Osses luthierraz egin duen dokumentala azaroan estreinatuko da Buenos Airesen

2023/10/10

Mauro Telletxeak Euskaltzaleak-en aurkeztuko du "Betiko haizea - El viento eterno", alboka eta Osses hizpide dituen bere opera prima “Betiko Haizea - El viento eterno” (sic) eman dio izena. Mauro Telletxea Buenos Airesko aktore, irakasle eta albokaria, artista bisuala ere bada. Azken alderdi honi dagokionez, amaitu berria du izan ere, Jose Antonio Martínez Ossés albokari eta luthierra ardatz harturik egin duen filma. Azken 30 urteotan albokaren garapenean funtsezkoa izan den gizon honi buruz egin ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka atera ditu Gasteiz, Brusela eta Europa eta Amerikako Ordezkaritzetarako

2023/10/09

Euskadiren Argentina-Mercosur-eko Ordezkaritzako harreragunea, artxiboko argazkia Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak zabalik du urriaren 22ra arte Kanpo Harremanetarako 14 bekaren deialdia, Gasteizen bere egoitza nagusirako, eta baita Euskadik Parisen, Bruselan, Buenos Airesen, Bogotan, Txileko Santiagon eta New Yorken dituen ordezkaritzetarako. Interesatuek administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoen behar dute izan eta gehienez 28 urte ...

Gehiago irakurri...


500 lagunetik gora Macachinen Gure Ametzaren 40 urteak ospatzen: musa, tenisa, afariak... eta dantza ugari

2023/10/09

Gure Ametza taldeko adin guztietako dantzariek 40 urtemuga ospatu dute Euzko Alkartasuna Euskal Etxean 600 gonbidatuekin batera Azken asteburu hau gogoangarri eta parte-hartzailea izan da zalantzarik gabe macachindar guztientzat, eta zer esanik ez herriko Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kideentzat. Hiru eguneko egitarau trinkoa izan dute, gustu guztietarako jarduerekin, kirol arloan zein bozkarioz ospatzeari dagokionez: osagai izan dira tenisa, musa, dantza, afariak... eta bisitariak, bereziki auzoko Buenos Aires probintziako hainbat ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak pasealdi turistiko eta kulturalak antolatzen ditu bertako komunitatean hobeto finkatzearren

2023/10/06

Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari Evelia Bianchi Etchegoyen, Luis Perrière kazetari eta Raúl de los Hoyos musikariaren bizitza eta lanaren adituari esker oneko oparia eskuratzen Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den uztailean eta, kide berriak batze aldera, proposamen berritzaile bat estreinatuko du. datorren astean, urriaren 14an, larunbata, izan ere irteera turistiko-kultural bat antolatu baitu Boca de las Sierras Erreserba Naturalera eta Pablo Acosta herriskara. Goizetik iluntzera arte luzatuko den ibilaldiak gida turistiko bat ...

Gehiago irakurri...


Ines Osinaga kantari, trikitilari eta ikertzaileak "Itsasoa da bide bakarra" diskoa aurkeztuko du gaur Habanan

2023/10/06

Ines Osinaga asteazkenean Habanako Unibertsitateko Etxepare Institutuko Euskal Irakurletzan hizlari. Gaur ostiraleko kontzertuan triki eta kalejirak, son kubatarra, beat elektronikoa eta reguetonarekin uztartuko ditu artista arrasatearrak Joseba Jaka 2022 bekari esker, Ines Osinaga  (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) kantari, trikitilari eta musikari euskaldunak ikerketa proiektu bat burutu ahal izan du, eta horren emaitza bere bakarkako lehenengo diskoa izan da, "Itsasoa da bide bakarra" izan zen, iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuena. Proiektua Kuban egindako egonaldi batekin hasi zen, bertako emakume musikariak ezagutuz, ...

Gehiago irakurri...


Igor Leturia Boisen hizlari, teknologiak euskara ere mintzo dla esanez eta erabilgarri dagoela erabiltzaileentzat

2023/10/05

Igor Leturiak Boise eta Reno bisitatu ditu irailaren 13tik 25era eta euskararen adimen artifizialaren aroko argazkia aurkeztu die Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologien arduraduna, Boisen eta Renon aritu da irailaren 13tik 25era euskararekin lotutako hizkuntza-teknologien egoera azaltzen, Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak gonbidatuta. Egonaldian BSUk eta Renoko University of Nevadako (UNR) William A. Douglass Euskal Ikasketen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia