euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Miguel: Emozioa eta gogoeta Sarrionandia eta Uriberen poemekin, María Inés Mogaburu narratzailearen eskutik

2023/10/18

Maria Ines Mogaburu San Migueleko Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegian, joan den urriaren 14ko ekitaldian Poesia eta ahozkotasuna eskuak hartuta, Maria Ines Mogabururen ahotsak entzuleakliluratu egin zituen beste behin “Askatasunaren Bidea” euskal argentinar elkarteak antolatutako “Escuchando libros” (Liburuak entzuten) ekitaldiaren azken edizioan. Fantasia eta gogoeta landu ziren joan den larunbatean, urriaren 14an Buenos Airesko San Miguel herriko Domingo F. Sarmiento Udal ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea, Europako euskal etxeetako euskara irakasleen 2023 bilerako egoitza izan da joan den asteburuan

2023/10/18

Europako euskal etxeetako euskara irakasle taldea, Kinku Zinkunegi eta Jon Urdangarin tartean, Mallorcako Can Alcover-en Bertako Artea Euskal Etxea anfitrioi, Mallorcako Can Alcover herria Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programako euskal etxe europarretako irakasleen urteroko formakuntza topaketaren egoitza izan da joan den asteburuan. Jardunaldiak urriaren 13 eta 14an egin dira Obra Cultural Balear erakundearen Can Alcover Espai Cultural-en, izan ere Euskal Etxeak bere euskara klaseak emateni dituen leku ...

Gehiago irakurri...


"Moluca uharteetaraino eta haratago" liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostiako Itsas Museoan: online segi dezakezu

2023/10/17

"Moluca uharteetaraino eta haratago" liburua (Silex Ediciones, 2023) ostegun honetan aurkeztuko da Donostiako Itsas Museoan "Moluca uharteetaraino eta haratago, Elkano eta lehen globalizazioaren inguruko begirada anitzak" da ostegun honetan, urriaren 19an, 19:00etan, Donostiako Euskal Itsas Museoan aurkeztuko den liburuaren izenburua. Alvaro Aragón, Óscar Álvarez Gila eta Alberto Angulo direla editore, liburua historialari, soziologo, antropologo eta hezitzaileen arteko solasaldi aberasgarri gisa planteatu ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola haurreskola irakasle bila dabil 2024-2025 ikasturterako: aurkeztu zure hautagaitza urriaren 20ra arte

2023/10/17

Boise Ikastolako haurrak artxiboko argazki batean. 25 urte bete ditu aurten Boiseko Ikastolak Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 2024-2025 ikasturterako, 3-5 urte arteko haurrei eskolaurre klaseak emateko. Klaseak 2024ko uztail erdialdean hasiko dira eta 2025eko abuztuan bukatuko, gogoan izanik azken aste horietan Boiseko Jaialdi 2025 nazioarteko festa erraldoia egingo dela hiriburu idahotarrean. Hautagaiek unibertsitate gradua eduki beharko dute (edo parekorik) haur hezkuntzan, edo bi urteko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema ikusgai datorren astean New Yorken "20.000 especies de abejas", "Cinco lobitos" eta "Arnas betean"ekin

2023/10/17

Hainbat jaialditan saritutako film sorta eskainiko du NYC Basque Film Festivalek urriaren 25etik 27ra New Yorken euskal zinema maite dutenek aukera berezi bat izango dute gure zinemagintzako azken titulu esanguratsuenetako batzuk hiriko pantailetan ikusteko urriaren 25etik 27ra egingo baita Sagar Handian NYC Basque Film Festival-en bigarren edizioa. Village East by Angelika aretoa eta CUNY Graduate Center delakoa izango dira euskal kultura, bere azken zinema tituluak medio, hurbilagotik ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza'ren alemanezko bertsioa aurkeztuko du Berlin, Hanburgo, Frankfurt eta Bremenen

2023/10/16

'Das Vorleben der Delfine' da, jatorrizkoan 'Izurdeen aurreko bizitza' nobelaren alemanezko titulua, dagoeneko salgai Kirmen Uriberen 'Izurdeen aurreko bizitza' (Susa, 2021) nobela alemanez argitaratu du Berlin Verlag (Piper) etxeak Das Vorleben der Delfine titulupean. Stefan Kutzenberger idazle eta itzultzaile austriarrak egin du itzulpena eta bihar asteartetik aurrera aurkeztuko dute hurrenez hurren Berlin, Hanburgo, Frankfurt eta Bremenen. Aurreneko ekitaldia bihar urriaren 17an egingo da Berlingo Cervantes ...

Gehiago irakurri...


"Nafar Haziak" filma estreinatuko dute, Ortzadar taldeak Argentinako Nafar Etxeetara egindako bidaian grabatuta

2023/10/16

"Nafar Haziak" dokumentalak Ortzadar Dantza Taldeak eta Argentinako Nafar Etxeetako kideek bizitako trukea islatzen du Aste honetako ostegun eta ostiralean, urriaren 19an (euskaraz) eta 20an (gaztelaniaz), "Nafar Haziak" estreinatuko dute Iruñean, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek iazko azarotik abendura Argentinan barrena egindako bidaian grabatutako dokumentala. Talde iruindarrak Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozako Nafar Etxeak bisitatu zituen, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Nafarroako ...

Gehiago irakurri...


Iparreko Ibarra euskal etxe kaliforniarraren piknik festak amaiera ipiniko die bihar AEBko 2023ko 'udako' euskal jaiei

2023/10/13

Bihar, Rocklingo Iparreko Ibarra Euskal Etxearen piknik besta Kaliforniako Lincoln herrian Iparreko Ibarra euskal etxe kaliforniarraren urteroko piknik festak amaiera ipiniko dio bihar larunbata, urriaren 13a, 2023ko 'udako' euskal jaien sasoiari. Gogora dezagun Estatu Batuetako euskal festen 'udako sasoia' maiatzean hasi ohi dela Fresno Kalforniako euskal piknikarekin, hilabete horretan bertan Los Banos eta Bakersfieldekoekin jarraituz, eta ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta ...

Gehiago irakurri...


Bozkarioz, dantza askoz eta Tandilgo 'Betirako' lagun, Hiru Errekak festa eder batez ospatu zituen bere 24 urteak

2023/10/13

Hiru Errekako dantzari gazteak, Pilar Urbieta, Sara Urbieta eta Maia Jaureguibehere zuzendari, lore-arkuekin dantzan Gau ederra bizi izan zuten joan den larunbatean Tres Arroyoseko Hiru Errekako bazkide, lagun eta hurbilekoek. Euskal Etxeak 24. urteurrena ospatu zuen urriaren 7an, 120 lagunek partekatu zuten erreki batekin, bazkideek beraiek prestatu eta zerbitzatua. Hitzordua Danimarkar Zentroan gauzatu zen, topaketa Euskal Etxeko dantzariek girotu zuten, Tandilgo Gure Etxeko “Betirako” taldeko kideak ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria buru duen euskal ordezkaritza bat Japonian bisitari, bihartik aurrera Euskal Aste bat Tokion

2023/10/12

Toshima Tokiok abegia emango dio Euskal Aste Bati bihar ostiraletik, urriaren 13tik, datorren asteko osteguna urriaren 19ra arte Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria Japonian da, euskal ordezkaritza bateko buru, bi herrialdeon arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea xede duen bidaia instituzional batean, Euskadi Japan 2023 ekimeneko parte. Hainbat ekitaldi, bilera eta saio programatu dira egunotan beste hainbeste alorretan, hala nola ekonomia, kultura, kirola, gastronomia, turismoa... guztiaren lagun izango dutela, gainera, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia