euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru kurtso euskaraz online doanik azaroaren 7, 8 eta 9an hasita Memoria Historikoaz, Itsas historiaz eta Chillidaz

2023/10/24

Memoria historikoak, euskal itsas ondareak eta Chillidaren arteak emango dute hizpide azaroko datozen ikastaroetan Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, UNED-Bergararekin batera, Eusko Jaurlaritza laguntzaile, euskal kulturaren zenbait arlori buruzko ikastaro eskaintza interesgarria zabaldu du, azarotik aurrera hastekotan, doakoak eta erabat online, gaiak Memoria historikoa, Euskal itsas ondarea eta Chillida eta arte plastikoa direla. Hona ikastaro horietako hiru lehenengoen xehetasunak, adieraziz nola egin izena ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen eskutik 21 bidaiari loriatu dira Euskal Herri osoko hamaika leku bisitatzen

2023/10/24

Euskal Herria berriki bisitatu duen Chacabucoko 21 lagunek osatutako taldea Gernikako Juntetxean, Arbolaren magalean Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena egindako bidaia arrakastatsu eta zoriontsu baten ondoren, Chacabucoko 21 lagun partaide izan dituen taldea itzuli da bere herrira. Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako seigarren bidaia izan da hau, eta euskal kultura eta bertako paisaiak, geografia eta jendea gertutik ezagutzeko esperientzian 150 bidaiari izan ditu urte hauetan guztietan ...

Gehiago irakurri...


CUNYko Atxaga Katedrak euskal zinema aztertuko aste honetan New Yorken emakume zinemagileen lanak oinarri

2023/10/23

Maria Pilar Rodriguezek euskal emakumeek egindako lanak errepasatuko ditu Atxaga Katedran CUNYko Graduate Center-en Gaurtik aurrera eta datozen egunetan CUNY (City University of New York) unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrak ikastaldia eskainiko du Sagar Handian egoitza duen bere Graduate Center-en euskal emakume zinegileak eta hauek euren lanetan garatu dituzten gaiak hizpide. Etxepare Euskal Institutuak bultzatzen duen Katedrak Deustuko Unibertsitateko Maria Pilar Rodriguez irakasle eta ikertzailea hautatu du 2023ko ...

Gehiago irakurri...


Valdiviak, Txilen, bere artean dauzka dagoeneko 44. Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketako bikote partaideak

2023/10/23

44. Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketa 2023ko urriaren 21etik 28ra jokatuko da Txileko Valdivian Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketako partidak bihar asteartea abiatuko dira Valdivian, Santiago hiriburuko Eusko Etxea antolatzaile. Izan ere, talde antolatzaileak ia 900 kilometroko bidea egin zuen duela laupabost egun materialez betetako hiru furgoneta lagun, joan den larunbatean dena prest egon zedin lehenengo ordezkaritzak iritsi orduko, Juan Carlos Lagos Zugadi ...

Gehiago irakurri...


“Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa”, artez, emozioz eta esker onez beteriko gau magiko bat Tandilgo Gure Etxean

2023/10/23

Tandilgo Gure Etxean “Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa” jarduera kulturalaren postalak. Behean, eskuinean, Marcos Juarez Irureta, Iñaki Echeverria, Begoña Kain Aramburu eta Valeria Aramburu Egiari zor, Tandilgo Gure Etxean joan den ostiralean "Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa” izenburupean deitutako gaualdi artistikoa, urteko une berezi eta gogoangarrietako bat bihurtu zen. 80 bat bazkide eta lagunek artez eta emozioz betetako arrats magiko bat partekatu dute urriaren 20an. Arrakastaren seinale, ekitaldia eta lortu zuen giroa goizaldeko ordu txikietaraino luzatu izana, Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko den Tokioko 36. TIFF Zinemaldiak Euskal Leiho bat izango du, euskal zinemaren bost izenburu emanez

2023/10/20

Datorren astelehenean Tokyo International Film Festival (TIFF) inauguratuko da hiriburu japoniarrean. Hitzordua Asiako eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat kontsideratua da eta aurten topaketak Euskal Leiho bat iragarri bere programazioan, bost euskal izenburu iragarriz World Focus sailean, munduko zinemaren egungo joerak islatzen dituen atal horretan, Etxepare Euskal Institutuak ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi duzu zuzenean online larunbat honetan 'Euskal Andreen Egintza Ameriketan' BEO saioa San Frantziskotik?

2023/10/20

2023 BEO Euskal Kultur Eguna urriaren 21ean egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxean  'Euskal andreen egintza Amerikan' aztergai Larunbat honetan, urriaren 21ean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere baitan bilduko du Euskal Kultura Eguna, aurtengoan "Euskal andreen egintza Amerikan" gaia bilgarri eta solasgai. BEO (Basque Educational Organization) antolatzaile, hitzorduak "The Impact of Basque Women in America" izenburua darama ingelesez, eta horixe, euskal andre edo emakumeen rol eta ekarpena aztertuko du, ...

Gehiago irakurri...


Maipuko Anaitasunak herriko ikasleak hartu ditu Euskal Etxean, bere lana azalduz eta parte hartzera gonbidatuz

2023/10/20

Pbro. Mauro Golé Institutuko bigarren mailako ikasleak Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeko Iñaki de Azpiazu Liburutegian Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeak harremanbide estua darama bere inguruko eskolekin eta tarteka maila desberdinetako ikasleak hartzen ditu, neska-mutikoak, nerabeak, zein irakasle izateko formakuntza jasotzen ari ziren gazteak. Eskolak ere bisitatu ditu, bere dantzarien emanaldi eta hitzaldiak eskainiz. Instituzioekiko harreragune gisa lortutako ospea ohoratuz, joan den asteko asteazkenean, urriaren ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxea 2024ko egutegia ari da prestatzen eta Argazki Lehiaketa antolatu du ilustratzearren

2023/10/19

Azaroaren 3a da Madrilgo Euskal Etxearen 2023ko Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko azkeneko epea Urtero bezala sasoi honetan, Madrilgo Euskal Etxeak (MEE) deia egiten die bere inguruko argazkizale eta euskaltzale guztiei, euskal elkarte madrildarraren Argazki Lehiaketan parte har dezaten. Aukeratutako hamabi argazki onenak MEEren 2024ko egutegian argitaratuko dira. Argazkien gaia 'euskaltasuna' izango da, edozein gauza euskaldun, eta nonahi egindako argazkiak aurkeztu ahal izango ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Batek bere Artxibo Digitala nahi du sortu, memoria historikoa gorde eta eskuragai ipintzearren

2023/10/19

Laurak Bateko idazkari den Diego Orellanak web orrialdean dagoen Memoria Historikoaren Artxibo Digitalaren eratzea koordinatzen du Gure arbasoen ondarea, erakundeen eta gizataldearen memoria historikoa gordetzea euskal diasporaren kezka partekatua izan da eta bada. Duela gutxi, Buenos Airesko Laurak Batek zeregin horri ekitea erabaki zuen eta irailaren 8an, Diasporaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, euskal etxeetako dekanoak bere Memoria Historikoaren Artxibo Digitala aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia