euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren eta Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren arteko 25 urteko lankidetza liburu batera ekarriko da 2024an

2023/11/08

2024an argitaratuko den liburu batek euskal kooperazioak Habanako Historialarien Bulegoarekin egindako lanak bilduko ditu eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak azterlan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean euskal lankidetzaren eta Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren arteko harremana arakatuz. Lanak 1997tik Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak sailaren menpekoa den agentzia honek etengabe eta modu egonkorrean lagundutako birgaitze- eta ondare-ekimenak eta sustapen ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Euskal Etxeak 40 urte: Gure Txokoko abesbatzak Begoñako Basilikan kantatuko du larunbatean Bilbon

2023/11/07

Valladolideko Euskal Etxeko abesbatzak kontzertua emango du datorren larunbatean Bilbon Begoñako Basilikan Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu aurten.  "Ugariak izan ziren fundatzaileek egindako lanak, jo ta ke, gogotsu, ilusio eta dedikazioz, gaur egun guztiok balia dezakezun ahalegina handi bat. Elkarte bizia gara, eta bazkide eta lagunei euskara eskolak eskaintzen dizkiegu, eta ohiko festak ospatzen ditugu, tartean Diasporaren Eguna, Korrika, Olentzero...", azaldu dio ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarrik euskara klase irekia eskaini du Buenos Airesko Nafarroako Etxean

2023/11/07

EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Buenos Airesko Nafar Etxean izan zen eta euskarari buruzko hitzaldia eskaini zuen Necochean garatzen ari den Euskal Aste Nazionalerako bidean, Argentinako euskal etxeak Euskal Herriko kultura munduko kide ugariren bisita jasotzen ari dira egunotan. Musikariek, dantzariek, agintari politikoek eta baita hedabideetako kideek ere diasporako jendearekin bildu eta harreman zuzena izateko baliatu ohi dute aukera. Halaxe ari da egiten EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri ere. Joan den ...

Gehiago irakurri...


Jarduera ostiral honetan Necochean Euskal Astearen baitan: "Euskal diaspora esperientziak partekatzen", sarrera libre

2023/11/06

 Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionalaren baitango Jardunaldien programa Necochea eta Argentinako eta beste herrialde batzuetako euskal ordezkariak, tartean AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioateako presidenteak, hurrenez hurren Jean Flesher, Juan Pedro Arin eta Arantxa Anitua daudela, hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez buru, euskal diasporako ordezkari gehiagorekin datorren ostiralean ...

Gehiago irakurri...


Euskal Aste Nazionala 2023: Gaur hasiko da Necochean euskal diasporaren urteroko hitzordu nagusia Argentinan

2023/11/06

2023ko Euskal Aste Nazionalaren egitaraua: Euskal Herriko diasporaren urteroko hitzordu nagusia Argentinan gaur hasiko da Necochean Gaur arratsaldeko txupinazoak, Necocheako Euzko Etxearen 58 Etorbideko Bulebarreko balkoitik jaurtita, 2023ko Euskal Aste Nazionalaren hasiera markatuko du, Argentina eta kanpoko andana bat bisitariren bilgune bilakatuta. Duela bi hilabete iragarritako egitarauarekin alderatuta bizpahiru aldaketa besterik ez daude. Gainbegiratuta, proposamen ugari luzatuko zaizkio bisitariari, jarduera kultural eta ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: Necocheako EANera abiatzear, Haize Hegoak Txikien topaketa egingo eta Gizatalde Jaian parte hartuko

2023/11/03

Haize Hegoak antolatutako aurtengo azken Txikien Topaketa gauzatuko da larunbatean, hilaren 4an eta igandean, 5ean, Montevideoko Gizataldeen Kultur eta Gastronomia Azokan parte hartuko du Datorren astean 2023ko Argentinako Euskal Aste Nazionala gertaleku izango duen Necocheara abiatu aurretik, jarduera biziko asteburua biziko dute larunbat eta igande honetan Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko kideek. Bihar larunbata, azaroaren 4a, elkarteko txikienek euren topaketa izango dute Euskal Etxearen egoitzan. Eta igandean, hilaren 5ean, stand kultural batekin eta euskal dantza tradizionalekin parte ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia eta oroitza Chivilcoyk bere seme Jose Goñi 'Porteño' pilotari handiari herriko kale bati haren izena emanik

2023/11/03

Aurreskua José Goñi 'El Porteño' euskal pilotariaren ohoretan, bere izena daraman kalearen plaka desestaltzeko ekitaldian Buenos Aires probintziako Chivilcoyko herrian, Udalak, herriko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta omenduaren familiak elkarrekin sustatutako ekimenean, bertan jaiotako Jose Goñi, "El Porteño" (1873-1930) ezizeneko pilotari handiari izen horixe ezarri dio herriko kaleetako bati, 500. kaleari, Tomaso etorbidetik Ituzaingó kaleraino doan tartean. Lehenengo euskal pilotako ...

Gehiago irakurri...


Gogo biziz ekin dio dantzatzeari Ayacuchoko Euskal Odolaren talde berriak, 'Elvira Grange' arte eskolan aurkeztuta

2023/11/02

Atzean, erdian, zuzendari Belen Zabaleta, Clara Esteberena eta Euskal Odolaren dantzari gazteekin batera, “Elvira Grange” Bigarren Hezkuntzako arte-eskolan, Kultur Aniztasunaren Errespetuaren Eguna ospatzen Egun bestelakoa oso izan zuten pasa den urriaren 20an Ayacuchoko “Elvira del Lujan Grange” Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikasleek. Kultur Aniztasunarekiko Errespetuaren Egunaren ospakizunaren baitan, Euskal Odolako dantza taldeak euren abilezia eta gogo biziaren lagin ederra eskaini zien arte-eskolako nerabeei, eta hauek bozkarioz amaierako dantzarekin bat egin zuten

Gehiago irakurri...


Nafar Etxea eta Zazpirak Bat partaide ostiral honetan hasi eta hamar egunez Rosarion egingo den 39. Gizataldeen Jaian

2023/11/02

Euskal Herriko dantza, gastronomia eta kultura Rosarioko Gizataldeen 39. Jai Nazionalean Nafar Etxearen eta Zazpirak Bat E.E.aren eskutik Badator 39. Gizataldeen Topaketa eta Festa Nazionalaren edizio berri bat eta Rosarion dena prest dago hiriko ekitaldi bilgarriena ospatzeko. Ostiral honetatik, azaroaren 3tik, datorren asteko igandera,12ra, bitartean, ehunka mila bisitari hurbilduko dira Banderaren Parke Nazionalera, benetako festa batean parte hartzera. Hamar gauetan zehar, 19etatik aurrera, 50 gizatalde baino gehiagoren adierazpen kulturalez ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen eskutik euskal literatura partaide azaroaren 2an New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean

2023/11/01

Kirmen Uribek parte hartuko duen ekitaldia ostegun honetan izango da New Yorkeko Txekiar Zentroan Ostegun honetan, azaroaren 2a, euskal literatura partaide izango da New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik hain zuzen. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) antolatutako ekimen bat da. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua kide duela EUNICek. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia