euskal diaspora eta kultura
2024/02/06
Olavarria hiriko intendente (alkate) den Maximiliano Wesner-ek bertako Gizataldeen Batasuneko buruzagiak errezibitu ditu udaleko bere bulegoan, ordezkaritzako buru elkarte bisitariko presidente Fernando Bugosen; presidenteorde María Susana Mendizabal, ber denboran hiriko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeko lehendakari eta nazio mailako FEVA euskal federazioko zuzendaritzakide dena; eta ...2024/02/06
2023ko Euskal Aste Nazionala amaitu eta aste batzuetara, Necocheako Euzko Etxeko lagunek jarduera biziko urtarrila bizi dute. Giro ezin hobea izan da Buenos Aires probintziako kostaldean diasporaren udako ezinbesteko bi hitzorduetan: Gizataldeen Azokan eta San Sebastianeko ohiko ospakizunetan, biak ere jende asko bildu eta oihartzun handia izan zutenak. Urtarrilaren 19, 20 eta 21eko asteburuan izan zen ...2024/02/05
Arbasoen lurra ezagutzeko ametsa urte aspalditik betetzeke daukatenek, amets hori aspaldi bete zutenek eta, zergatik ez, duela gutxi egon badira ere errepikatzeko irrikan daudenek, aukera izango dute aste honetan Euskal Herriko bidaietan aditua den Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako talde-irteeraren xehetasunak eskuratzeko. Ostegun honetan, otsailaren 8an, 20etan, Zoom plataforman egingo ...2024/02/05
EuskalKulturak, Donostian abenduaren 18tik 21era Kanpoan diren Mundu Batzarraren inguruan argitara emaniko artikuluen selekzio bat, hurbilagokotik aspaldikoagora:2024/02/02
Madrilgo Euskal Etxean datorren igandean, otsailaren 4an, luzatu diete deia euren bazkide eta lagunei, eta publikoari oro har, Santa Ageda ospatzeko. Ohi bezala Euskal Etxe inguruko zenbait kale ibiliko dituzte Santa Agedako kantu ezaguna kantatuz, eta makilak eskuetan lurra erritmopean kolpatuz, "Ama Lurra iratzararaziz, Neguko Solstizioaren karietara".2024/02/02
Duela 70 urte Bolivar hirian Nafarroako immigrante talde batek eta euren ondorengoek, bilgune bat izateko gogoz, Nafar Etxea sortzea erabaki zuten. Horrela ekin zitzaion formalki, 1954ko urtarrilaren 31n, elkarte honen bizitza instituzionalari. Urte luzez erreferentziazko gune izan da, eta izaten jarraitzen du gaur egun Bolivarreko komunitate osoarentzat. Herenegun, urtarrilaren 31an, San Carlos Borromeo parrokian ...2024/02/01
Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta, sasoi baxua da oro har, uda petoa. Eta sasoi altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen, gogor ibili dira Hego Konoan, 'Euskara ...2024/02/01
Talde berria osatzen duten 18 ikasleetatik 15ek parte hartu dute "bertan bertako" euskara irakasleak prestatzeko urtarrilaren 13tik 20ra Buenos Aires probintziako San Nicolaseko Euzkal Etxean (sic) egindako barnetegian. Eskolak Anabel Jaureguiberry eta Cecilia Canz irakasleek eman dituzte eta koordinazioan, FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose ...2024/01/05
Mundu Batzarreko azken egunean, bozkatzeko eskubideko kongresukideek, Euskal Etxeek Lehendakariaren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean dauzkaten hiru ordezkariak hautatu zituzten. Jean Flesherrek (AEB) errepikatu zuen; Europatik Bartzelonako Euskal Etxeko Eneko Dorronsorok Unai Lauzirikaren lekukoa hartu zuen (Alemanian bizi zen Lauzirika Euskal Herrian bizi da gaur egun). Eta Hego Ameriketan, ...2024/01/05
Kanpoan den Euskal Gizataldearen VIII. Mundu Batzarreko delegaziokide eta partaideei euren iritziak eta balantzea eskatzen jarraitu dugu, euren ustetan Kongresuak eman duena biltzearren. Oraingoan Uruguai, Venezuela, Frantzia, Espainia, Kanada, Txile eta Brasilgo ordezkarien txanda da.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus