euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Danborradak zaleak batzen segitzen du Argentinan: Tandilgo Gure Etxeak bere danbor eta upel konpainia izango du

2024/02/26

Danborrak eta upelak, Tandilgo konpainiako kideen emozioa danborradarako instrumentuak jasotzean Danborrada Donostiarrak, urtetik urtera, gero eta ospe eta interes eta zaletasun handiagoa pizten segitzen du Argentinako euskal etxeen artean. Iazko amaieran, Tandilen, Gure Etxeko lagunek erabaki zuten bazela garaia euren danbor eta upel konpainia propioa izateko. Lanari ekin eta Pergaminoko fabrikatzaile bati 22 upel enkargatu zizkioten. Danborrak falta ziren, ordea. Baliabideak soilik 8 danbor erosteko iritsi ...

Gehiago irakurri...


Australian Brisbane inguruan bizi zara? Jende talde bat euskal elkarte eta agian euskal etxe berri bat sortu nahian dabil

2024/02/23

Australian, John Oçafrainek eta jende multzo batek deia egin du Brisbane-n, bertako euskaldunak eta euskaldunen lagunak biltzeko Euskalduna zara eta Brisbane edo inguruan zara bizi? Ala, ezagutzen duzu agian Brisbane eskualdean bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik? Kanpaina hasi berria du, euskal-australiarren, edo Australian bizi diren euskaldun edo euskaltzaleen bila, azkeneko 16 urteetan Brisbanen bizi den John Oçafrain bankar jatorriko kaliforniar euskaldunak, jende talde bateko buru. 'Brisbane ...

Gehiago irakurri...


Txapela sagardoaren bost urteak eta Argentinan euskal sagardotegi baten ametsa errealitate bilakatzeko bidean

2024/02/23

2019an Milena Aramburuk eta Xabier Agirrek sortua, Txapela Sagardoak aurrera jarraitzen du, Argentinako ahosabaiak konkistatuz, eta Argentinako lehen sagardotegia inauguratzeko asmoa du. Txapelak, Argentinako Patagonian egindako euskal sagardoak, 5 urte beteko ditu aurten. Ez da marka batere makala, kontuan izanda besteak beste pandemia eta haren murrizketak tokatu zitzaizkiola eta Argentinako une ekonomiko zinez zailei aurre egitea. Hala ere, apurka-apurka, ahaleginei gogoz eta gogor eutsiz, finkatu egi da merkatuan eta lortzen ari da sagardo naturalaren zaporea ...

Gehiago irakurri...


Antiquity aldizkari britaniarrak ‘Irulegiko Esku’ari buruz orain arte plazaratutako lanik osatuena argitaratu du

2024/02/22

2022ko azaroan zabaldu zuten 'Irulegiko Esku'aren irudia ‘A Vasconic inscription on a bronze hand: writing and rituality in the Iron Age Irulegi settlement (Ebro Valley)’ (Inskripzio baskoniko bat brontzezko esku batean: idazkuntza eta erritualtasuna Irulegiko Burdin Aroko herrixkan [Ebro Ibarra]) du izena Durham-eko Unibertsitatean egoitza duen aldizkariak otsaileko zenbakian argitaratutako artikuluak. Testuaren egile dira, besteak beste, Mattin ...

Gehiago irakurri...


Lagundu nahi diozu Patxi Bisquerti Otañori buruz prestatzen ari den dokumentalean? Crowdfunding-erako deia egin du

2024/02/22

Nafarroako Ziraukin 'Ombuaren Itzala', Otaño eta auzolan proiektua aurkezteko egindako saioaren afixa Auzolanerako dei batekin ekin dio Patxi Bisquert-ek bertsolaritzaren historian eta diaspora euskal argentinarrean euskal kultur erreferente handia izan zen Pello Mari Otañoren (Zizurkil, 1857 -  Rosario, 1910) historia kontatuko duen dokumental proiektuari, auzolanera eta crowdfunding-era deituta. Izan ere 'Ombuaren Itzala' biopic-a errealitate ...

Gehiago irakurri...


Bozkarioa, dantza eta jendetza Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 102 urteen ospakizunean

2024/02/21

Hirurehun lagun baino gehiagok gau zoragarri bat pasa zuten Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 102 urteko ospakizunean. Pergaminoko Goizeko Izarra dantza talde gonbidatuak Kaxarranka dantzatu zuen Gau ederra, alaitasun handikoa bizi izan zen joan den larunbatean, otsailaren 17an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko 102 urteen ospakizunean. Festaren hasiera, baina, desberdina izan zen. Dei berezi bati erantzunez, iluntzean, kide eta lagun talde ugaria batu zen Picassoren Guernica-ko muralean, bertatik hiri erdialdeko kaleetan barrena abiatzeko, Euskal Etxeak antolatutako lehenengo Trikipoteoan ...

Gehiago irakurri...


Bira hasiko du larunbat honetan Managuan 'Baleazaleak' obrarekin 'Ostomila' txotxongilo talde irundarrak

2024/02/21

‘Baleazaleak’ antzezlanaren Managuako Rubén Darío Antzoki Nazionaleko emanaldien flyerra Datorren larunbat eta igandean, otsailaren 24an eta 25ean, egingo dute ‘Baleazaleak’ obraren aurkezpena ‘Ostomila’ txotxongilo talde irundarreko kideek Managuan, Nikaraguan hasiera emanez, beraz (maiatzeraino luzatuko den eta Kuban bukatuko duten Erdialdeko Amerikan eta Karibean barrena egingo duten) birari, bukatu ere taldeak Matanzas-ko Festitim Nazioarteko Txotxongilo ...

Gehiago irakurri...


Ayacucho: Peña handi batekin, Euskal Odola motorrak berotzen ari Txahalaren 50. Festa Nazionala inauguratzeko

2024/02/20

2016an, zahato erraldoi bat plazaratu zuen euskal komunitateak Ayacuchoko Txahalaren Festako kabalkadan, eta 2017an, Euskal Odolaren logoa zuen txapel erraldoi bat Aurtengo Txahalaren Festa eta Xakitzearen Eguna bereziki gogoangarria izan daitekeela dirudi. Bost hamarkadako ibilbidearekin, martxoaren 10etik 17ra urrezko ezteiak ospatuko dituen jaialdiaren edizio berezi honetan ehunka mila ikuslek parte hartzea espero da. Prestaketak hasi dira eta laster, jaiaren iragarle garrantzitsua izan ohi den erregina izateko hautagaien aurkezpena gauzatuko da, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Fundatzaile izan zuen Maria Julia Ercoreca erakustaldiarekin bildu nahi ditu kideak Puerto Madryngo Etorritakoengatik-ek

2024/02/19

Maria Julia Ercoreca, Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariekin batera 2010eko Euskal Aste Nazionalean, Mar del Platan. Erakusketa zabaltzeko flyerra, Agustina Herrero García dantzariak diseinatua. Urtarrilean atsedena hartu eta gero, Puerto Madryngo "Etorritakoengatik" Euskal Etxeko gazteria aktibo itzuli da oso sare sozialetar. Izan ere, hala iragarri dute euren jarduera presenzialen hasiera. Otsailaren 24an, larunbata, "María Julia Ercoreca Euskal Erakustaldia" deitu duten proposamenaren lehenengo edizioa gauzatuko dute, elkartearen sortzailea izan zen Marita Ercorecaren legatua ...

Gehiago irakurri...


Liburu hautatua: "Lo que cabe en una valija" egunkari intimoa, euskal birramona bat eta adiskidetzen duen irakurketa

2024/02/16

‘Maleta batean sartzen dena’ (“Lo que cabe en una valija”) liburuaren azalean, Donostiako baranda eta badia Harritu ginen Buenos Aireseko liburudenda batean 'Lo que cabe en la valija' (maleta batean sartzen dena) topatu genuenean. Beste hainbat liburu artean zegoen, nork daki, gure zain agian, esan nahi baita norbaitek gainbegiatu, hautatu, erosi eta irakurtzeko magia gertatzearen zain. Gu euskaldunak izanik, ezin ukatu azalean Kontxako badia eta baranda agertzeak arreta eman zigula, eta ale bat erosi genuen. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia