euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Etxeentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari

2024/03/19

Urkulluren gobernuak deitu, eta datorren hileko hauteskundeetatik aterako den Jaurlaritza berriak kudeatuko duen diru-laguntza deialdia da hau. Argazkian, Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean egin duen asteroko ohiko bilkuran Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen diren laguntza hauek 980.000 eurokoak izango dira aurten, iazko 947.420ak baino 3,44% gehiago.

Gehiago irakurri...


Partaidetza nabarmenez, Maipúko Anaitasunak arrakastatsu gauzatu du bere aurreneko Eskualdeko Mus Topaketa

2024/03/18

35 muslari bikote partaide jokatu zen martxoaren 2an Maipuko Anaitasunak antolatutako Lehenengo Mus Topaketa Erregionala Aspaldidanik da musa Maipuko Euskal Etxeak euskal kulturaren ondarea ezagutzera emateko antolatzen duen ekitaldietako bat. Anaitasunako muslariek Barne-Sailkatze Txapelketak antolatzen dituzte eta, urteetan zehar, euskal etxeetako txapelketa askotan parte hartu izan dute. Izan ere, Nestor Lazcano, Martin Elorriaga eta Roberto Mendiolaren eskutik, 1979, 1980 eta 1982 urteetan Argentinako ordezkari izan ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berrituta, 60tik gora emakume partaide ospatu du Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko festa

2024/03/15

Arrakastatsu eta festa giro ederrean, Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko afari tradizionala ospatu zuen martxoaren 8an, ostirala Euzko Etxearen goiko solairuko 'Euskal Herria' aretoa erreferentziazko leku da Villa Marian hamaika ekitaldi instituzional egiteko, baita bazkideen eta herriko jendeen beste hamaika ezkontza festa, urtebetetze eta bertako familientzat bestelako jarduera esanguratsuri ere abegia emateko. Hortxe, joan den ostiralean, martxoaren 8an, gauzatu ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna festa giroaz ospatzeko ...

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguneko bertako hitzordura deitu du baita hiriko Korrikarekin bat egitera ere

2024/03/15

Caracaseko Korrika Ekialdeko Parkean egingo da aurten, "bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu baita aurten". Irudian, kimuaren landaketa eguna, euskal eta venezuelatar lagunak partaide Batera ospatuko ditu aurten ere Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeak Aberri Eguna eta bere urtebetetzea, 74garrena, Berpizkunde igandez, martxoaren 31an. Euskal elkartearen urteko bi festa nagusiak dira eta aurtengo nobedade zozketa berezi bat muntatu izana iragarri dute, sari bereziak izango dituena, hala nola bi pertsonarentzako bidaia Margarita uhartera, dena barne; bi pertsonarentzako bazkaria ...

Gehiago irakurri...


Aitor Alava grabatzen ari da Buenos Airesen, bere dantzak Txikito animazioaren euskal dantza klase bilaka daitezen

2024/03/14

Aitor Alavaren mugimenduak grabatzen Buenos Airesko Nafar Etxean, sensoreak irakurriz Txikitoren dantza eta higitzea bihurtzeko. Laukian, 'Txikito' Euskal dantza ikastaro online berri baten oinarri izango diren irudiak ari dira grabatzen egunotan Buenos Aireseko zenbait agertokitan Bilboko DT Creativos enpresako teknikariak. EuskalKultura.eus-i azaldu diotenez, kurtso birtualaren helburua ez da aurrez aurreko eskolak ordezkatzea baizik eta klaseen osagarri izatea eta irakaslerik ez duten euskal etxeen kasuan dantzara hurbiltzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


Paraná: gustu eta adin guztietakoentzako tailerrak eskainiz eta omenaldi bat eginez sartu da Urrundik 2024 ikasturtean

2024/03/14

Rocío Pereyra eta Renzo Villanueva dira neska-mutikoei zuzendutako doako euskal jolas eta dantza tailerraren arduradunak 24 urte betetzeko egun gutxi falta zaizkiola, Paranako Urrundik Euskal Elkarteak publiko guztiari zuzendutako kultur tailerren hasieraren berri eman du. Dantza, musika, antzerkia, kung-fu, xakea eta tangoa dira 2024rako adin guztietarako proposamenen zerrenda luzea osatzen dutenetako batzuk. Udako hilabeteetako lasaitasuna behin betiko atzean utzita, tailerretako batzuk martxan daude jadanik, beste batzuk laster ...

Gehiago irakurri...


Rio de la Platatik Euskal Herrira: nola bizi dute futbolarekiko pasioa Boca Juniors eta River Plate taldeen zaleek

2024/03/14

Euskal-argentinar erakunde hauen ikurrak Jaioterria utzi behar izatea ez da batere erraza; gurekin nahiko genituzkeen gauza asko ezin baitira maleta batean sartu: usainak, zaporeak, paisaiak, soinuak... zer esanik ez haurtzaroaren auzoko futbol taldearekin dugun lotura. Egia da zirrarak ezin direla maletan toki batetik bestera eraman; baina herriminari aurre egiteko eta futbol zelaiko adiskidetasun giro hori faltan ez botatzeko klub batzuk filialak dituzte ...

Gehiago irakurri...


'Ombuaren itzala' proiektua: sostengu aski ezean, Patxi Bisquertek bildutakoa galdu eta zerotik hasi beharko luke

2024/03/13

Otañori buruzko dokumentala egitea erronka hartu du Patxi Bisquertek (oinarri arg. Amaia Goikoetxea-Tolosaldeko Ataria) Aspaldi dabil Patxi Bisquert euskal diasporari lotutako Pello Mari Otañoren dokumental proiektuarekin. Duela aste batzuk, artista zizurkildarrak hasitako 'crowdfunding' edo auzolan ekimenaren berri ematen genuen orrialde hauexetan. Helburua, jende askok diru kopuru apal bat ematea eta, guztien artean, kanpainak lehenengo pausotzat ipinitako 40.000 euroetara iristea zen. Lerro hauek idazterakoan zortzi ...

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquen: aretoa handitu eta berrituta, Euskal Sustraiak-ek ongi etorri afari jendetsu batekin hasi du urtea

2024/03/13

Goian, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko aretoaren ikuspegi orokorra martxoaren 9an, mikrofonoa eskuan duela Alejandra Bengochea irakaslea eta lehendakari Susi Echaide. Behean, Euskal Etxeko sukaldariak eta dantzari gazteak Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak udako hilabeteetan ohikoa den jardueren beherakada aprobetxatzen jakin du eta 2024ko lehen ekitaldian bere egoitza sozialeko instalazio hobetuak aurkeztu ditu. Joan den larunbatean, martxoaren 9an, Jardunurteko Ongi Etorri Afarira bertaratu zirenek, erabilera anitzeko areto handitua aurkitu zuten, birmoldatu eta ekitaldirako propio apaindua. ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia atzo eta gaurko immigranteei Benito Juarez hiriaren 150 urteko ospakizunetan Euskal Juarezen eskutik

2024/03/12

Joan den martxoaren 3an, goizean, Euskal Juarezek parte hartu zuen hiriko lehen biztanleei udal hilerrian dagoen Etorkinen Monumentuan egindako omenaldian Duela 150 urte, joan-etorri askoren ondoren, erabaki zuten azkenean Benito Juarez Hiria non sortu. Hain zuzen ere, "San José de Iraola" izenez ezagutzen ziren lurretan. 1874ko martxoaren 26an, Buenos Airesko Probintziako Gobernuak Juarezko partidoaren hiri nagusia izango zenaren planoak onartu zituen. Handik gutxira, Espainiako, Italiako, Siriako, Frantziako, Ingalaterrako, Luxenburgoko eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia