euskal diaspora eta kultura
2024/05/30
Uruguaiko hiriburuan zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrenak —1911an sortua—, Euskaro Euskal Etxeak, Urteko Batzarra egin zuen maiatzaren 13an eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Bazkideek ‘Indar berriak’ izenpean aurkeztu zen zerrenda hautatu zuten eta ondorioz 2024-2026 eperako Zuzendaritza honela geratu da:2024/05/30
Euskal Aste Nazionala urteko ekitaldirik garrantzitsuena da, seguruenik, Argentinako euskal etxeetako gazteentzat. Astero astero elkartzen dira euskal dantzak entseatu eta ikasteko eta taldeetako asko hasiak dira dagoeneko bidaia planifikatzen aurtengoan Bahia Blanca gertaleku izango duen jaialdira joateko. Baina entseatzea ez da nahikoa hitzordu handirako txartela lortzeko. Joan-etorriak, lotarako lekua, ...2024/05/29
Bakersfieldeko 2024ko NABO Biltzar Nagusiak eta bertako 50. Euskal Bestak joan den asteburu honetan eman duenaren errepasoa egiterakoan, marka berezi batekin nabarmentzekoa da 2024ko 'Bizi Emankorra' saria Bakersfield bertako bost pertsonari eman izana, seigarren saria, Mayi Berterretche Petracek-i emana, irailaren 21ean Coloradon egingo duten ekitaldi batean eskuratuko baitiote, han bizi baita ...2024/05/29
Pozarren eta areto beteaz ospatu zen Trenque Lauquenen Euskal Sustraiak elkarteko 26. urteurrena. Joan den larunbatean, maiatzaren 18an, Euskal Etxeak, ohore eginez ondo irabazitako sukaldaritza bikain ospeari, afari-show bat eskaini zuen. Topaketak ehun lagunetik gora bildu zituen, duela gutxi handitu eta berritutako aretoan. Oturuntza bikaina, euskal dantza, ikuskizun musikal folklorikoa eta erritmo ...2024/05/29
Kultur ekitaldia bihar ostegun iluntzean hasiko da, maiatzaren 30ean, hitzaldia emango baitute Oscar Alvarez Gila EHUko historialariak eta Julieta Gaztañaga UBAko antropologoak ‘Euskaldunak Ameriketan. XIX. mendeko migrazioa eta gaur egungo diaspora’ izenburu. Baina hitzaldia programa trinko eta aberats baten hasiera baino ez da izango. Argentinarekin eta Argentinako euskal ...2024/05/28
Hamabi liburuxkak osatzen dute Etxepare Euskal Institutuak 2012an lehenengoz argitaratutako BASQUE bilduma. Atal bakoitzak euskal kulturaren adierazpen bat jorratzen du beti ere euskal kultura ezagutarazteko helburuarekin. Bildumak dauzkan eduki eta hizkuntzen aukerengatik –testuak elebidunak dira euskara-ingelesa, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa– oso aproposa da norberak ikasteko baina batez ere ...2024/05/28
Europako hamar nazioren kultura, historia eta nortasuna omentzeko “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdiaren aurreneko edizioa burutu da pasa den igandean, maiatzaren 26an, hiriburu argentinarrean. Maiatzeko etorbidean, arratsalde bakar batean, hogeita hamar bat ikuskizun eskaini ziren, dantza folklorikoa, musika eta narrazioak tarteko. Kultura zabaltzeko beste ...2024/05/27
Asteburu oso jendetsu eta euskal elkarretaratze arrakastatsu baten ostean, gaur astelehena, programaren gehigarriaren txanda da, urtero bezala euskal komunitateko hainbat eta hainbat euskaldun eta lagunek hiriko Wool Growers ostatua beteko baitute, goizeko zortzi-bederatzietatik arratsaldera arte luzatuko den gosari/bazkari jarraituan, hemen 'brunch' (breakfast eta lunch arteko otordua) deitzen ...2024/05/27
Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak eta hiri bereko Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE) batera antolatutako "El Árbol de Guernica" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakinarazi dituzte. Aurtengoa hamahirugarren edizioa da, eta 18 urtetik gorako pertsonak gonbidatzen ditu aurkeztera gaztelaniaz idatzitako lan argitaragabeak, poema edo prosa poetikoa izan. Testua ...2024/05/27
Joan den ostiralean zen biltzekoa Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Taldea, Xabier Mendigureren “Oso latza izan da” (2023) liburua komentagai. Azken momentuko aldaketa batek, ordea, maiatzaren 31era, datorren ostiralera, pasatu du, “oso arrazoi on batengatik”, argitu dute antolatzaileek, izan ere, data berri honetan, liburuaren egileak, Xabier Mendiguren beasaindarrak, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus