2020/06/03

COVID-19ren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriek baieztapen berri bat bildu zuten atzo, kasu honetan Musari dagokionean, bart baieztatu baitzion Argentinako Mus Federazioak EuskalKultura.eus-i abuztuan hiriko Euskal Odola Euskal Etxea antolatzaile Ayacuchon jokatu behar zen Txapelketa Nazionala bertan behera geratu dela behin-betiko.
Gehiago irakurri...
2020/06/02

Espedizioa egin ahal izateko hainbat konponbide eta aukera aztertu ondoren, antolatzaileek jakinarazi dute "osasuna erdigunean jarrita", egoerak ez duela espedizioa antolatzea ahalbidetzen.eta beraz 2020ko udan ez dela Euskal Herria oinez zeharkatzen duen gazte espedizio hau egingo eta ekimenaren hirugarren edizioa 2021era atzeratu dutela, "espedizioaren indar ...
Gehiago irakurri...
2020/06/01

Tamaina bateko euskal etxe askok munduan “txoko” deitzen duten lekua daukate, mahai baten inguruko biltokia, adinekoen, familien zein neska-mutilen topaleku dena. Dantzariak, pilotariak, umeak, muslariak eta bazkideak oro astean zehar hortik pasatu ohi dira eta era batera edo bestera, komunitate bizitza partekatzen dute bertan. Berrogeialdia luzatzen ari da Argentinan eta ...
Gehiago irakurri...
2020/06/01

Eskuragai da dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean irakurri/banatu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo bigarren hau, pandemiak eragindako egoera kari, hara sorpresa, inoiz baino lehenago ...
Gehiago irakurri...
2020/05/29

Familia aldetik euskal sustrairik ez du badu ere, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko batzordekide, dantzari eta banderaduna da Edu Vergel. Euskal Etxeak bere bi pasioak batzeko aukera ere eman dio eta gaur egun, bere mikro-ekimen gastronomikoa aurrera eramateaz gain, sukaldaritzaz arduratzen da Euskal Etxeko jardunetan. Izan ere, euskal gastronomian trebatu zen 2016ko Gaztemundu ...
Gehiago irakurri...
2020/05/29

Pandemiaren ondorioz hasierako plana aldatu behar izan badute ere, ‘Txapela’ izenarekin Argentinan saltzen den bertan egindako euskal sagardo naturalak bere urteurrena bete eta ospatuko du; izan ere, urte oparoa izan da hau ekimenarentzat eta poza lagunekin partekatu nahi dute, orain gauzak ospatzeko modalitatera egokituz, era birtualera, alegia.
Gehiago irakurri...
2020/05/28

Laurak Bat Euskal Etxearen behe solairuan dagoen jatetxea errentan atera da aste honetan. Dituen instalazioak --taberna, jantokia eta sukaldea-- "egoera ezin hobean" eta berehala sartu eta abiatzeko moduan daudela adierazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, proposamenen zain geratzen direla, proiektu gastronomiko berri batekin ahalik eta lasterren hasi ahal ...
Gehiago irakurri...
2020/05/28

San Nicolaseko Euskal Etxea aspalditik da ezaguna bere elkartasun ekintzengatik. Euskal elkarteak sukaldari talde aktiboa dauka, eta honi esker “Etxe Nasaia” izeneko programa darama 2002tik, hilero eskola-adineko haurrei EEan bertan jaten emanez eta euskal kultura zabalduz. Berrogeialdia dela-eta eskolak itxita egon arren, beharrak ez dira desagertu eta euskal sukaldariak, joan ...
Gehiago irakurri...
2020/05/27

Sabrina Otegi EuskalKultura.eus-eko Buenos Airesko korresontsala euskal kultura eta diaspora buletin honek daraman lanaz mintzatuko da gaur Instagram-en, diasporan euskal kultura eta euskalgintza alorrean sortzen diren ekimenak eta egiten diren ekarpenak dokumentatu eta zabaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Solasean arituko da gai hori hizpide, Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioko Victoria Roldanen ...
Gehiago irakurri...
2020/05/27

Juan Sebastian Elkano getariarrak lehenengoz munduari itzulia (1519-1522) eman zioneko espedizioaren 500. urteurrena ari gara ospatzen bolada batez, koronabirusak eraginiko kinka berezi honek programa baldintzatu badu ere. Aukera, hala ere, hor dago, garai bati eta jende batengana hurbiltzeko, eta horixe da izan ere gaurkoan proposatzen dizugun liburu honek eskaintzen diguna: "Elkano, euskaldunak eta ...
Gehiago irakurri...