euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio gaur Gaztemunduren 2024ko edizioari, euskal dantza tradizionala ardatz

2024/07/02

Gaztemunduko iazko edizioko partaideak, gehientsuenak argentinarrak, herrialde horretako banderarekin Eusko Jaurlaritzak gaur asteartea onetsi du, bere Gobernu Kontseiluaren bilkuran, Gaztemundu programaren 2024ko edizioa, Euskal Etxeetako gazteak helburu dituena, urtero gai jakin batean inguruan antolatua, eta aurten euskal dantza tradizionala ardatz izango duena. Gazteak 18 eta 35 urtekoak beharko dute izan Euskadin garatzen den formakuntza egonaldi hau egiteko, aurten irailaren 15etik ...

Gehiago irakurri...


Festa giro paregabea General Rodriguezeko Eusko Aterpearen 25. Urteurreneko Koru Topaketan, partaidetza bizia nagusi

2024/07/02

25. Urteurreneko topaketako hiru abesbatzetako kideak, Gral. Rodríguezeko Eusko Aterpeako lagunekin, joan den ekainaren 30ean Eusko Aterpeak bere mende laurdena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barne, 25. Urteurreneko Koru Topaketa burutu zuen joan den igandean, ekainaren 30ean, bere egoitzan. Hiru kantu-talde gonbidatu zituen, Buenos Airesko Liniers auzoko EnReDo Vocal, Adolfo Rodríguez zuzendari, San Telmoko Euskaltzaleak Euskaltegiko Abesbatza, Ana Etchepare zuzendari; eta Gral. Rodríguez bertako Coral de Un Tiempo, ...

Gehiago irakurri...


MovEuskadi aplikazioak azaltzen dizu nola bidaiatu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan trenak, busak eta garraio publikoa lotuz

2024/07/01

MovEuskadi webgunean edo aplikazioan erabil daiteke Aukera ugari eskaintzen diete gaur egun teknologia berriek ibilbide turistikoak euren kabuz antolatu nahi dituztenei. Hegazkin txartelak edota museo bat bisitatzeko sarrera erosi nahi baduzu etxetik mugitu gabe egin dezakezu. Aukera hauetaz gain gero eta hobeak dira kokapena eta mugikortasuna errazten dituzten tresna informatikoak. Horien bidez, bertakoak bezala ibil daitezke turistak, adibidez, garraio publikoa ...

Gehiago irakurri...


Uztailaren 13an Euskara Munduan-en Neguko barnetegia Buenos Airesen, eta ondoren egiaztatze probak egingo dira

2024/07/01

San Nicolaseko Euzkal Etxean, joan den urtarrileko Udako Barnetegiko ikasle eta irakasleak, FEVA eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile dituen Euskara Munduan programako 2024-2027 lau-urteko lehenengo barnetegian Gogoan dugunez, joan den urtarrilean San Nicolasen hasi ziren ikasten euren lehenengo barnetegian, eta geroztik sei hilabetez buru-belarri online plataforma bidez lan egin ondoren, garaia ua taldea berriz presentzialki bildu eta barnetegi presentzial berri bat egiteko, eguneko 24 orduetan euskaran murgiltzeko.Buenos Airesek emango dio abegia barnetegiari, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan,uztailaren ...

Gehiago irakurri...


Loturak estutzen: Argentinako Nafar Etxeetako zortzi gazte egunotan bisitari Nafarroan, Udako Eskolen 2024ko edizioan

2024/06/28

Argentinako Bolívar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeetako gazteak Ana Ollok Nafarroako Jauregian errezibituak Ekain hondarra da eta urtero Nafarroako Gobernuak Nafar Etxeetako gazteentzat antolatzen dituen Udako Eskolen tenorea. Foru Erkidegoa bisitatu, bertako egungo errealitatea lehenengo pertsonan ezagutu eta harremanak sendotu eta estutzea da ekimenaren helburua. Argentinan dauden lau Nafar Etxeetako bakoitzeko bina kide dira partaide, esan nahi baita Bolívar, Buenos Aires, Mendoza ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean 'Segundo Galarza' Zikloko kontzertu berria, doakoa, Laurak Bat Euskal Etxean, hiriko hiru koru kantari

2024/06/28

Maiatzean, Segundo Galarza Zikloaren baitan, koru topaketa izan zen Provocanto, Lasalle San Martin Abesbatza eta Ostinato partaide Larunbat honetan, ekainaren 29an, Segundo Galarza Zikloaren baitan, kontzertu berri bat eskainiko dute Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean, hiriko hiru abesbatza direla partaide, hala nola Americanto, Decantados eta Camerata Vocalis Buenos Aires. Arratsaldeko 4etan izango da, eraikineko lehenengo solairuko Pedro de Basaldua aretoan. Koru musikaz gozatzeko aukera paregabea, publiko orori ...

Gehiago irakurri...


Astebete baino geratzen ez dela Iruñean Sanferminak hasteko, Diasporan ere gauzak prest daude festarekin bat egiteko

2024/06/27

San Fermin, Euskal Herriko ospakizunik internazionalena, diasporan ospatuko da era guztietako ekitaldiekin Astebete pasatxo falta da Iruñeko Udaletxeko balkoitik jaurtiko duten txupinazoak San Ferminen omenezko jaiei hasiera emateko. Bitartean, Diasporan, sare sozialetan ospatzeko deialdi ugari, eta mota askotakoak, ari dira egiten: bazkari eta otorduak, dantzak, mezak, mus eta kirol txapelketak, haur jolasaldiak eta kultur jarduerak. Jarraian, Argentinako Nafar Etxe eta Euskal Etxeetan antolatu diren ...

Gehiago irakurri...


Mundu mailako bira egingo du Fermin Muguruzak 2025ean, Diasporako hainbat herrialde barne eta fan ugari pozik

2024/06/27

2025eko Muguruzaren nazioarteko bira Oholtzen gainean daramatzan 40 urteak ospatzea du birak helburu eta Kanariar Uharteetan hasiko da, urtarrilean, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritara iritsiko da 2025. urtean zehar. Azken kontzertua urriaren 4an izango da baina hiria oraindik zehaztu gabe dago. Hamaika urte pasa ditu musikari irundarrak oholtzetara igo eta nazioarteko birarik egin gabe, eta honakoak helburu zehatza du: ...

Gehiago irakurri...


500 lagunetik gora Mar del Platako Denak Baten Dantzari Ohiaren Jaian, FEVAko musikariak luzimendu handiz partaide

2024/06/26

Oholtza gain zein azpian, emozioz bizi izan ziren Dantzari Ohiaren Jaia eta Beti Alai dantza taldearen 80 urteak, FEVA musikariek edertuta Jarduera eta emozio handiko orduak bizi izan dira joan den asteburuan Mar del Platako Denak Bat-en, euskal etxea bi ekitaldi garrantzitsuren egoitza izan baita, batetik, euskal etxe argentinarretako musikarien biltoki, FEVAko musikarien urteko lehenengo bilkuran, Bahia Blancako Euskal Aste Nazionaleko euren partaidetza prestatzearren; eta horrez gain, 2024ko Dantzari Ohiaren Jaia egin du, bertako Beti Alai dantza ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txokoren asteburupasa Donostian eta bere abesbatzaren kontzertua Artzai Onaren Katedralean

2024/06/26

Valladolideko Gure Txoko Abesbatza Donostiako Artzain Onaren Katedralean Pucelako euskal elkarteak aldiro egin ohi duen Euskal Herrirako irteera egin du. Joan den astebutuan, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko lagun kuadrilla bat Donostiaraino heldu zen, elkarteko abesbatza ordezkaritzako ikur eta erakusgarri aitzindari harturik. Abesbatzak kontzertu dezente eskaintzen ditu Gaztela eta Leon erkidegoan eta kanpoan ere bai. Kasu honetan, joan den igandean Donostiako Artzai Onaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia