2020/07/14

Herrialdeko beste leku batzuetan ez bezala, badirudi mundu osoa kolokan daukan pandemia hau arnasbide txiki bat ematen ari dela Argentina barnealdeko herri txiki batzuetan, non konfinamendu ehun egun hauetan Covid-19 kasurik egon ez den egon. Hori da Macachinen kasua. Izan ere La Pampa probintzia osoak oso itxialdi lasaia bizi izan du eta horregatik bertako erakundeak ohiko jarduerak egiteko baimena lortzen ari ...
Gehiago irakurri...
2020/07/13

Josu Garritzek Nafarroako eta Bizkaiko euskal arbasoak ditu eta horregatik txiki-txikitan hasi zen Mexiko Hiriko Euskal Etxera joaten. Are gehiago, gaur egun jo ta ke dabil adierazgarrienetakoa den euskal herri kirol batean, harri-jasotzean hain zuzen, bere bi pasio uztartuta: indar kirolak eta euskal jatorriduna izatearen harrotasuna.
Gehiago irakurri...
2020/07/12

COVID-19 koronabirusaren garai honetan beste euskal jatetxe baten ateak itxiko dira gaur. Renoko Santa Fe Hotela, hiriko azken euskal ostatu historikoetako batek --Louis Basque Corner baino ez da geldutuko bihartik aurrera hirian-- gaur azkeneko eguna izango duela iragarri du. Gaurkoan bertara doazenek afaria bost dolarretan eta traguak dolarrean eukiko dituzte. Hala adierazi du Santa Fek berak, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/10

Bingen Amezaga Arestiren (Algorta, 1901 - Caracas, 1969) obra osoen dohaintza egin zion atzo Euskadiko Artxibo Historikoaren baitango Euskal Diasporaren Artxiboari, idazle, itzultzaile eta kulturgizon nabarmena izan zen algortar honen seme Xabier Amezagak sortu eta kudeatzen duen Xamezaga argitaletxeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezekin ...
Gehiago irakurri...
2020/07/10

Orain aste batzuk, Boisen bizi den Todor Azurtzak koronabirusaz idatzitako bertsoak ekarri genituen ordialde hauetara. Todor Boiseko Euskal Etxeko zuzendaritzako kide hautatu zuten aurtengo urtarrileko batzarrean eta askotan erantzun behar izaten die bere auzoko amerikarren euskara eta euskal kulturari buruzko galderei, eta galdera hauetako batzuei bertsotan erantzutea pentsatu du, erantzun hauen ...
Gehiago irakurri...
2020/07/09

Munduko beste hamaika lekutan bezala, londrestarrek eta tartean London Basque Society Euskal Elkarteak eta bertako bazkide eta lagunek ere murrizketak eta neurri zorrotzak izan dituzte COVID-19ak eraginiko egoera dela-eta, nahiz eta neurri horietako batzuk altxa egin zituzten uztauil hasieran, tarbernak zabaltzea baimenduz eta talde txikika paseatzeko baimena emanez. Aurtenbaina, ez da Aberri Egunik ospatu ...
Gehiago irakurri...
2020/07/09

Iragarri genuen joan den astean: Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxea antolatzaile, ostiral honetan "coffee break" bat izango da sarean. Bertan, 2019ko Gaztemunduko hiru gazte sartuko dira Argentinatik: Tomas Vicente (Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxekoa), Ines Olazabal (Tandileko Gure Etxea EEkoa) eta Alfonsina Leranoz (Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoa), Boise bertatik moderatzaile ...
Gehiago irakurri...
2020/07/09

Koronabirusaren ondorioz, urteurren jairik gabe geratzen ari diren euskal etxeak asko dira mundu osoan, hauetako bat, Chivilcoyko Beti Aurrera. Festa bertan behera utzi behar izate honek hutsune handia utziko du 2020ko Euskal Etxearen egitarauan. Egitarauan. Ez ordea Euskal Etxeko bazkide eta lagunen bihotzean. Izan ere, proposamen sorta bat luzatu du euskal elkarteak, nahi duten guztiek beraiekin ...
Gehiago irakurri...
2020/07/08

Diaspora gaietan aditua den eta euskal diaspora bereziki ezagutzen duen Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu gaur, oraingoan datorren igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, izan ere bertan lehiakide diren alderdi politikoek diasporarekiko aurkezten dituzten proposamenei buruzko errepaso txiki bat ...
Gehiago irakurri...
2020/07/08

Diasporako nafar eta euskal etxeek gorriz eta zuriz tindatu dituzte azken egun hauetan euren sare sozialak. Nola ez,, Sanfermin egunak badira! Pandemiagatiko egoera medio, urte berezia izaten ari da oso 2020 hau nazioarteko oihartzunik handiena duen gure festari dagokionez ere, eta Iruñeko kaleetan isiltasun arduratsua gailendu bada ere, ‘Gora San Fermin’ oihua webera pasatu da, ...
Gehiago irakurri...