euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Drive Through' bat eratu du SFOko Gure Euskal Etxeak COVID-19ak ekarri dizkion kalte ekonomikoei aurre egiteko

2020/09/01

"Drive Through Fundraiser" ekimenak diru-sarrera batzuk ekarri nahi dizkio Gure Euskal Etxeari EEak bere Jaialdian zerbitzatzen duen moduko janaria prestatu eta bazkideak autoz bila pasa, eta autotik jasoko dute, segurtasun neurri guztiak errespetatuz. 'Drive Through' ekitaldia irailaren 12rako, larunbata, prestatu dute, COVID-19a Gure Euskal Etxeari ekartzen ari zaizkion ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Jakina denez, Euskal Etxeak bertan behera utzi behar izan zuen joan den asteburuan bere ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus: Buletina irailaren 1ean itzuliko da, urtero legez abuztua barne lanak egiteko baliatuko dugu

2020/08/04

Iraila hasi eta hurrengo astean Euskal Diasporaren Eguna etorriko da. Prestatu du zure etxeak ezer bat egiteko? Urtero sasoi honetan bezala, abuztuan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, beraz, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berritzen joango gara denbora honetan agenda, eta gaiak argitaratzen joango gara sare sozialetan, ...

Gehiago irakurri...


Joanes euskal baleazalearen abenturak segitu nahi? Hona New Yorketik, Gillermo Zubiaga komikilariaren eskaintza berria

2020/08/04

Gillermo Zubiaga Pasaiako Albaola faktorian. Ezkerrean album atera berria Pandemiari aurre eginez, Joanes euskal baleazalearen komikiak bere laugarren albuma kaleratu du eta, aurrekoak bezala, New Yorken finkatuta dagoen bere "aita" Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkilari euskaldunari zor diogu. COVID-19ak  eta konfinamenduak azkeneko bultzada eman diote eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzuak ...

Gehiago irakurri...


Emaiozu bistadizoa Euskal Herriko sormen eta kulturarekiko lehio den BasqueCulture.eus webguneari!

2020/08/04

Basqueculture.eus Webguneak Basqueculture.eus du izena eta "Sormenaren Lurraldea, ezagutu euskararen lurraldea" lelopean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez ere, baina une honetan eguneratzen ari dira) irakur daiteke sarean. "Euskal sormenaren eta kulturaren ataria"k bistadizo orokorra ematen dio Euskal Herriko errealitate eta ekarpen kulturalari, tradizioa zein abangoardia bilduz. ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Egun birtuala, Diasporaren Astea bihurko da irailean: bidali Eusko Jaurlaritzari zure Euskal Etxeko bideoa

2020/08/03

Pandemiaren urte honek aurrez-aurreko bilera guztiak baldintzatu ditu, eta orain artean Diasporaren Egunak ekitaldi nagusi bat izana zuen Euskal Herrian --iazkoan Bizkaiko Ispasterren-- eta beste hamaika munduan zehar beste hainbeste euskal etxe eta komunitatetan. Aurtengoak, bistan da, are birtualagoa beharko du izan, eta bateko eta besteko ideiak aztertu ostean, Jaurlaritzak adierazi du, aurten 8a asteartean ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniatik euskal meza ematen segituko du udan online aita Anttonek: Mountain Home, Gardnerville, Buffalo, Seattle...

2020/08/03

Aita Antton Egiguren frantziskotarrak igandero ematen du, meza online, eta egunero, errosarioa, euskaraz eta ingelesez Kaliforniatik Kaliforniako Mercedetik, bertako Our Lady of Mercyko elizatik igandero internetez euskaraz eta ingelesez Berpizkunde Igandez ematen hasi ziren mezek aurrera diraute eta sendotu egin dira euskal fededun katolikoen asteroko hitzordu gisa, aita Antton Egiguren apez frantziskotarraren eskutik. Datozen asteetan ere (ikus beherago), igandero daude iragarrita mezak, beti ere egun edo aste bakoitzari tokatzen ...

Gehiago irakurri...


Jacob Elordi: Wikipediak "espainiar jatorriko"tzat aipatzen zuen, kexatu eta berehala aldatu dute "euskal jatorriko"ra

2020/08/02

Australian jaio zen Jacob Elordi, John eta Melissa Elordiren seme eta autraliaratutako euskaldunen biloba Jacob Elordi (Brisbane, 1997) aktore australiarra bere karrerako une oso goxo batean dago, bera protagonista duen Netflixeko The Kissing Booth filmak proiekzio ikaragarria eman baitio mundu osoan. Aste honetan, ordea, hedabide batzuk bere eskabidea islatzen zuten, ingelesezko Wikipediak "espainiar jatorrikoa" dela esaten baitzuen (ikus berria ingelesez edo gaztelaniaz) eta hori zuzen ...

Gehiago irakurri...


Azken agurra Roger Minhondori Kalifornian; Aita Cachenautek emango du meza Irisarrin agorrilaren 8an

2020/07/31

71 urte zituela hil da Kaliforniako Novaton bizi zen Roger Minhondo. Argazkian, San Frantziskoko Bizi Emankorra saria eskuetan 2010ean Joan den igandean zendu zen Roger Minhondo eta igandean berean etorri zitzaizkigun Kaliforniatik eta Euskal Herritik bere heriotzaren berri eman eta atxikimendua adierazten zuten email eta oharrak, baita sare sozialetatik ere. Roger Minhondo aste honetan erraustuko dute eta hileta elizkizuna abuztu bukaeran izango da. Euskal Herrian, meza agorrilaren 8an egingo zaio Irisarriko elizan, 15:00etan, aita ...

Gehiago irakurri...


Txileko 'Iparraldeko Euskaldunen Taldea' asteazkenero elkartzen da Zoom bidez Patricio Legarraga koordinatzaile

2020/07/31

"Euskal pilota eta etorkinen erakundeak": taldeko topaketa-hitzaldi birtualen gai bat. Koarentenaren garaian, elkartzeko gogoak bide berriak bilatzen ditu eta gune emankor eta baliagarriak azaleratzen dira. Hori da Txileko 'Iparraldeko Euskaldunen Taldea'ren (Vascos Franceses en Chile) kasua. Iparraldeko etorkinez eta euren ondorengoez osatutako Facebook talde gisa sortu zen, Txilera etorri ziren euskaldunen aztarnak bilatzea eta euskal kulturarekin lotutako gaiak zabaltzea ...

Gehiago irakurri...


“Ohitura europarrak mundu berrian”: Aretxaga ardi gazta uruguaitarra Hego Amerikako merkatuan sartu nahian

2020/07/31

'Aretxaga' ardi gazta uruguaitarra 1806an iritsi zen lehenengo Jimenez de Aréchaga Uruguaira. Bi mende luze pasatu diren arren, bere produktu kutunena izendatzean, ez zuen zalantzarik izan Gran Molino enpresa gaztagileko buru den Miguel Jimenez de Arechagak: Uruguaiko Salto departamentuan ekoizten duen ardi gaztak 'Aretxaga', izenaren euskarazko ortografiari eutsiz, behar zuen bataiatu. Arrazoia, xinplea oso: ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia