euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpoko euskal komunitateak prest Diasporaren Eguna ospatzeko! Gero eta hitzordu birtual gehiago mundu osoan

2020/09/04

2020ko Euskal Diasporaren Eguna Atseginez eta engaiamendu eta gogo handiz hartu zuten mundu osoko euskal etxe eta komunitateek 2018an Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko egindako proposamena. Izan ere, ekintza ugari egin zituzten urte hartan bertan elkarteek, Euskal Herritik kanpo bizi edo sortu diren euskaldun eta euskal jatorrizkoentzat euren izatearen eta garatzen duten lanarekiko errekonozimendu ...

Gehiago irakurri...


1842an, gaur duela 178 urte, Montevideoko prentsan euskaraz argitaratutako testu baten berri eman dute

2020/09/04

Alberto Irigoyen eta Xabier Irujok eman dute ezagutzera Amerikako prentsan topatutako zaharrena den euskal testu hau

Ameriketako prentsan orain arte aurkitu den euskaraz argitaratutako lehenengo testuaren berri eman digute gaur euskal diaspora gaietan espezialdutako Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo ikertzaileek. Abisu bat da, Montevideoko Antuña poliziaburuak sinatua, eta 1842ko irailaren 4an --gaur duela 178 urte-- eman zen argitara. Orain arte, Montevideo bertako 1843ko maiatzeko beste idatzi bat jotzen zen Ameriketan euskaraz argitaratutako lehen testutzat. Guztia agertzen digute bi ikertzaileek segidako artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


Chinoko Euskal Etxeak datorren igandean bere Piknik Birtualean parte hartzeko gonbitea luzatu du, Youtube bidez

2020/09/03

Ezagutu nahi nola bizi duten Chinoko euskaldunek euren urteroko Besta? Eta nola ahalegindu diren besterik gabe pasa ez zedin? Datorren igandea --irailero lehenengo igandea, astelehen hori AEBetan jai eguna den Labor Dayko asteburuan-- urteroko bere Euskal Besta edo piknik eguna zuen Chinoko Euskal Etxeak eta urte bitxi honetan beste ia gainerako elkarretaratze fisiko guztiak bezala, bertan behera utzi dute. Bereziki gazteenek, ez dute ordea data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan, eta Piknik Birtual bat egiteko deia zabaldu ...

Gehiago irakurri...


Salto, Uruguai: ‘Baskos 33’ futbol taldea Senior Ligako ‘A’ kategoriara igo da eta laster futbol zelaia estreinatuko du

2020/09/03

"Saltoko Euskaldunen Taldea" Euskal Etxeko 'Baskos 33' futbol taldea ikurriña soinean zelairatzen da igandero Uruguain 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten iaz ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. 2019an ibilbide ezin hobea egin ondoren Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalari amateurrena) ‘A’ kategoriara igo da eta abuztuaren amaieran bere lehenengo partida izan zuen liga berrian, emaitza bikainekin.

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzon bizkaitarrak bat egingo du Diasporaren Egunarekin, irailaren 8an, ‘Urrundik’ singlea aurkeztuz

2020/09/03

‘Urrundik’ singlea-ren azala Harreman oso estua du Joseba Gotzonek Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunekin, bereziki Latinoamerikako komunitateekin. Azken hogei urteetan dozena bat aldiz zeharkatu du Atlantikoa, eta hamaika kontzertu emateaz gain, lagun ugari egin ditu Diasporan. Urteetan zehar sortutako harremanek inspiraturik, ‘Zortzigarren Probintzia’ izenarekin ere ezaguna den euskal diasporarekiko bere ...

Gehiago irakurri...


Caracas: Pedro Arriaga fitxa-bilduma bat hasi da plazaratzen, Euskadi eta euskaldunen arrasto venezuelarra bilduz

2020/09/02

'Lo Vasco Venezolano' bildumaren fitxa bat Jazoera buletina hilabetero argitaratzeaz gain ekimen berri bati ekin dio Pedro Javier Arriaga euskal venezuelar kolektibitateko erreferente nekaezinak, izan ere ‘Lo Vasco Venezolano’ izenpean Venezuelaren eta Euskal Herria eta euskaldunen arteko harreman emankorra islatzen duen fitxa bilduma bat argitaratzeari ekin baitio. Fitxetan erlazio horren agergarri diren ...

Gehiago irakurri...


‘Zirimiri’ jaio da Argentinan: euskal zigiluko zeramikazko eskulanak, egunero erabiltzeko euskal diseinua

2020/09/02

‘Zirimiri’k eskaintzen dituen objektuak urdinez daude margotuta Euskal Herriko zeramika tradizioei jarraiki “Zirimiri, itxialdia baliatuz gauzatzen bururatutako proiektu bat da; artea, sormena eta prozesuekiko pazientzia eragin dituen itxialdi honetan…” azaldu dio EuskalKultura.eus-i ekimenaren atzean dagoen Estefania ‘Chicho’ Abasolo arrecifestarrak. Betidanik bere euskal erroei lotua, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Buenos Airesko Euskaltzaleak euskal etxeetako ...

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna buletin berria hasi da plazaratzen, portugesezko lehen euskal kultur buletin digitala

2020/09/02

'Eusko Alkartasuna Comunica' buletin digitalaren azala Bizi dugun pandemia egoerak bereziki eraginda, bazkideak batu, informatu eta entretenituta eukitzeko ekimen berria garatzen hasi da Sao Pauloko euskal etxe dekanoa, Eusko Alkartasuna Comunica buletin digitala plazaratzen, sare sozialetan eta baita emailez ere 300dik gora laguni helarazten. Buletina, sare sozialetan bestela zabaltzen dituzten 'postalen' bilduma da eta elkartearen ekintzen berri biltzen ...

Gehiago irakurri...


Martiniano Etchart: "Argentinatik gehien faltan botatzen dudan gauzetako bat Cañuelaseko EEko dantzaria izatea da"

2020/09/01

Martiniano Echart Cañuelasko dantzaria, Estatu Batuetan bizi da duela bi urte Martiniano Etchart argentinarra da, baina Estatu Batuetan bizi da 2018tik. Distantziak ez du Cañuelas bere jaioterriko Euskal Etxearekin daukan harremana batere ahuldu eta bi urte hauetan ekintza askotan lagundu eta parte hartu egin izan du. Alde onak ere izan behar zituen itxialdi luze honek eta Martinianok aurkitu egin ditu. Argentinako euskal gizataldeak online egin dituen jarduera guztiekin bat egin ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 2020ko Euskal Diasporaren Egunaren edizioa, birtuala bultzatzen du: bidali zeure bideoa

2020/09/01

Graba itzazu Diasporaren Egunaren karietara zeure euskal etxean egiten dituzuen ekitaldiak eta bidali Jaurlaritzari Gure erredakziora bidalitako ohar batez, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2020an Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtuala ospatzearen aldeko deia egiten du, COVID-19ko pandemia dela hartu beharreko neurriei jarraiki. Horregatik Irailaren 8ko hitzordua --normalean egun hori baita jai horren data zehatza-- aste osora zabaltzeko proposamena egiten du, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia