2020/09/15

Denbora da argi zegoela aurtengo edizioa egitea ez zela aise izango, baina badaezpada azken erabakia atzeratu egin zen, egoerari hobera egiteko aukeraren bat emateko, baina azkenean unea etorri da eta Eusko Jaurlaritzak ofizialki hartu du munduko gazteentzako Gaztemundu 2020 programa bertan behera uzteko erabakia. Azalpenik ere ez du behar ia, batetik Euskal Herria koronabisusari dagokionez bizitzen ari den ...
Gehiago irakurri...
2020/09/15

Mota askotako ekintzak ari da egiten egun hauetan Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkartea. Proposamenek birtualitatea daukate euskarri eta argi erakusten dute elkarte euskal argentinarrak Euskal Herriko zein Argentinako kultur agente eta instituzioekin daukan harreman sendoa. Besteak beste, hiriburu kordobatarreko "Concejo Deliberante"ak eta Cordoba probintziako Legebiltzarrak ere ...
Gehiago irakurri...
2020/09/14

Beste askok bezala, garaietara egokitu behar izan du Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak. Itxialdian ezin izan ditu egoitzako bere ohiko afariak antolatu, baina irtenbide bat aurkitu du: platerak bertan prestatu eta EEak berak etxeratu dizkie bere kide eta lagunei. ‘Sua Piztu’ (sic) izeneko sukaldaritza ikastaro bat ere hasi da sareratzen. Janari salmenten ...
Gehiago irakurri...
2020/09/14

Ikasturte hasieran gaude munduko hainbat lekutan, eta Mexikon, UNAM unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza prest dago datorren astean hasiko diren bere eskolak abiatzeko. Covid-19ren pandemiak eraginda bada ere, "garai gaitzak" direla aitortu, baina baikor, eta "gorputza eta gogoa osasuntsu eta bizipozez" ekingo diotela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako irakurle ...
Gehiago irakurri...
2020/09/11

Idahoko hiriburuko azkeneko hogeitamar urte pasexeetako euskal sukaldaritza ezin da ulertu Dan Ansotegui-ren ekarpena aipatu gabe. Lan ederra egin du Danek etxeko euskal kozina finkatzen eta zabaltzen Boisen. Izan ere, hainbat urrats aitzindari eman eta apustu berritzaile egin izan ditu bizitzan zehar, lanbidez irakasle den euskal-boisetar honek euskal janari-edari ekimenetan, eta lan gogor eta etengabea ezinbesteko ...
Gehiago irakurri...
2020/09/11

Gerorako Gaspar Jaurenak eta Agustin Alonsok FEVAren kultur eskaintzaren baitan eskainiko dituzten txalaparta klaseak bihar hasi eta hurrengo bi larunbatetan garatuko dira. Itxialdia hasi denetik FEVAk antolatutako gainerako ekintzak bezala, Txalaparta Tailerra birtuala izango da eta modalitate honi jarraituz: lehenengo bi larunbatetan klaseak –bideo formatuan– FEVAren plataformara ...
Gehiago irakurri...
2020/09/10

Pandemia garaian Kolektibitate-Liburutegien Topaketa antolatzeko erronka berezia eta handiagoa bilakatzen da, eta lehenengo aldiz, bere 9. edizio honetan, izaera birtuala izango du, Zoom bidez. Hona partaide izango diren gizataldeak: israeldarra, katalana, korearra, errusiarra eta japoniarra, euskal gizataldearekin batera 15 minutuko saio edo aurkezpenak izango dira. Larunbat honetan, ...
Gehiago irakurri...
2020/09/10

Argentinako euskal etxeen artean dagoen sarea birtuala baino askoz gehiago da. Jesica Ateca Saltakoa da baina Villa Mariako Euskal Etxean ikasi zituen bere lehenengo euskal dantzak eta euskarazko hitzak… azken hauek Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko Pablo Cufre irakaslearekin.
Gehiago irakurri...
2020/09/10

Zintzo segitzen du plazaratzen Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak bere hilabetekaria (ikus abuztuko eta iraileko zenbakiak) eta bertara bildu du euskal elkarteak 2020ko Literatur Lehiaketako emaitzen berri. Gogoratu Nazioarteko Lehiaketa Elebidunaren aurtengo gaia 'itxialdia' izan zela, izan ere “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, ...
Gehiago irakurri...
2020/09/09

Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala, Urkullu lehendakariak joan den larunbatean karguaz jabetu eta gero egindako lehenengo ekitaldi ofiziala izan zen. Pandemiagatik hartutako neurriengatik, aurtengo formatoa askoz txikiagoa izan zen iazkoarekin alderatuta, eta gehienbat bertako jendea zegoen bakarrik presentzialki, pantailaren bidez munduko hainbat euskal etxe eta gizataldetako dantzariak ...
Gehiago irakurri...