euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’ Chacabucon: jantzi tipikoak eta sukaldaritza solidarioa Euskal Etxearen eskutik

2020/09/24

Euskal erakusleihoak Chacabucoko ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’n Aste osoan zehar luzatuko da Buenos Aires probintziako Chacabuco hirian ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’. Bertako Kultur eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak eta Giza Eskubideen Koordinazioa ekimeneko antolatzaile, hiriko gizataldeak, eskolak eta ikasleak dira ekitaldiko partaide eta protagonista.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioak Euskal Liburuaren Azoka Birtuala iragarri du abenduan; deia luzatzen die euskal etxeei

2020/09/23

Juan de Garay Fundazioaren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (artxiboko argazkia) Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online ...

Gehiago irakurri...


2021eko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du Madrilgo Euskal Etxeak; lanak aurkezteko epea, urriaren 23a

2020/09/23

Madrilgo Euskal Etxeak antolatutako argazki lehiaketa Gonbitea Madrilgo Euskal Etxeko bazkideei luzatzen zaie --beraz, bazkidetuz geroz edonork parte har dezake-- eta helburu nagusia datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi irudi hautatzea da. Euskal gai bati buruzkoa behar du izan eta argazkiak edonon eginak izan daitezke. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bereziki baloratuko dituztela Madrilen egindakoak.  

Gehiago irakurri...


Azken egunak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeko euskara eskoletan izena emateko 2020-2021 ikasturte berrian

2020/09/23

Ipar hemisferioko beste hamaika euskal etxetan bezala, euskara ikasturte berria hastera doa Valentziako Euskal Etxean eta bertatik deia egiten zaie interesatuei izena lehenbailehen eman dezaten. Izen-ematea egiterakoan, orria bete eta segitu nahi den ikastaroa behar da adierazi, hautagai dauden eta norberak duen euskara-mailaren arabera, eta ordainketa egin, 35 euro hiruhilabeteko. Eskolak Valentziako Laurak Bat ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus: harpidedun batzuk arazoak izan dituzte buletina jasotzeko, baina arazoa konpondu da dagoeneko

2020/09/22

EuskalKultura.eus-en astearteko azala Irailaren 1etik hona harpidedun batzuk adierazi digute arazoak izan dituzte buletina egunero jasotzeko. Webguneko edukiak behar bezala ari dira berritzen, baina buletinaren emisioak akatsak izan ditu. Abisua teknikariei pasa eta baieztatu ziguten abuztuan zehar egindako zenbait aldaketa eta migrazio bat medio gerta zitekeela. Pentsatu baino gehiago hartu die, baina badirudi konpondu dutela. Beraz, gure ...

Gehiago irakurri...


Elkano, mundubiraren 500. urteurrena: bizikleta-ibilbide bat gogoeta sustatzeko gure gizartearen erronkez

2020/09/22

Bizikleta ibilbideak munduari bira eman zion lehenengo espedizioari lotutako hogeita hamar herri zehartu ditu 1519tik 1522ra iraun zuen Juan Sebastian Elkano getariarra buru munduari lehenengo aldiz bira eman zion espedizioak. Balentria haren 500. urteurrena betetzen ari garen honetan, hainbat ekitaldi eta saio antolatzen ari da Elkano Fundazioa, besteak beste aukera baliatuz garai eta gizarte hura eta pertsonaje haiek ezagutu eta balio diezaiguketen gogoeta eta irakatsiak ateratzearren. Tartean, ...

Gehiago irakurri...


Ez dituzula dastatu oraindik ‘Eguzkilore’ren gutiziak? Ezagutu Buenos Airesen sortutako sukaldaritza proposamen berria!

2020/09/22

Buenos Airesko ‘Eguzkilore. Euskal bihotza, mundu osoko janaria’ "Eguzkilore: Euskal bihotza, mundu osoko janaria" esaldia aurkezle duen proiektuak etxeratzeko janaria prestatzen du. Menua ez da bereziki zabala baina munduko hainbat puntutako platerak biltzen ditu: euskal sukalki tipikoak, ‘chucrut’ alemana, tabbouleh siriar-libanoarra… eta nola ez, ‘mate ordurako’ limoizko bizkotxoa… Baina guztia bihotzez, ...

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak sarean ezarri du Estebe Ormazabalen "A história Basca do Brasil" hitzaldia

2020/09/22

Irailaren 12an Estebe Ormazabalek Zoom bidez "A história basca do Brasil" izenpean eman zuen hitzaldia sareratu du Eusko Alkartasunak Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak sarean ipini du, interesatuen ikusentzungai, joan den irailaren 12an bere bazkide Estebe Ormazabalek "A história basca do Brasil" izenburupean eman zuen hitzaldia. Ormazabal beasaindarra biologoa eta elikagaietan espezialdutako biokimikoa da formazioz, 1996tik darama bizitzen Brasilen eta Euskal Etxeko lehendakari izandakoa da. Iaz 60 urte bete ...

Gehiago irakurri...


Venezuelan, bere 103. urtebetetzea ospatu du Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak: Zorion bero-beroak amuma!

2020/09/21

103 urte bete ditu irailaren 14an Mari Cruz Diez Lazcanok (mila esker Jazoerari lankidetzagatik) Venezuelako euskal komunitatearen efemeride berezia joan den astelehenean, Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak 103 urte bete baitzituen, gehienak Venezuelan bertan emanak. 1917an Elorrion (Bizkaia) jaioa, Felipe Diez eta Maria Fernanda Lazkanoren alaba, gerra zibila eta Durangoko bonbardaketak pasa zituen. Donostian bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Vicente Alberro Echeverria bermeotarrarekin, ...

Gehiago irakurri...


Entzun Amerika eta EHko musikari talde batek grabaturiko Ikusi Mendizaleak, Txileko 'Hilario Olazabal' taldeak deituta!

2020/09/21

‘Hilario Olazaran' taldeak bildutako musikari eta dantzariak Egia da pandemiak eta etxealdiak segurantzia falta eta gogaita sor ditzaketela jende askorengan. Baina bestalde egoera txar hau inspirazio-iturri eta topaleku ere bihurtu da. Txiletik, ‘Hilario Olazaran’ Taldeak kaleratu berri du bere azken proiektua. Taldeko erreferentea den Angel Alfonso Espinoza Caceresek gonbidaturik Hego Amerikako eta Euskal Herriko musikari lagun multzo batek euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia