euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak oinez hilabetez zazpi probintzietan. oroitzapen ahaztezinak sortzen

2024/07/09

EuskarAbenturako partaideak lehenengo egunean Covida tartean izan genuela zalantzak sar daitezke EuskarAbenturak zenbatgarren edizioa duen aurtengoa oroitzerakoan. Zalantza izpiririk ez dago, ordea, baiesteko Euskal Herriko eta bere diasporako 16 eta 17 urte arteko gazteentzat 2018ko udan abiatu zen programa hau benetako opari eta esperientzia ahaztezina dela urtero zazpi probintzietatik eta Diasporatik batzen diren 125 bat ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxea partaide stand batekin Eskualdeko Liburu Azokan: Olga Leiciaga bere liburu aurkezle

2024/07/09

Zenbait libururen egile da Olga Leiciaga. Irudian, Eusko Etxeko standean, batxilergo ikasleak euren euskal abizenei buruz galdezka dituela Bigarren urtez, Eskualdeko Liburu Azoka gauzatu dute Misioneseko Corpus Christin, ekainaren 14an, ostiralez. Batxilergo Orientazio Balioaniztun 14 zenbakidun “Santa Rita” antolatzaile, ekitaldiak irakurleen eta idazleen arteko elkargune eta zubigile izatea hartu zuen helburu. Ekimena arrakastatsua izan zen oso eta probintziako eta herri mailako agintarien, ikasle/irakasleen eta ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldeak uztailaren 10etik 12ra ospatuko du bere Euskal Astea "EHko leku zoragarriak" lelopean

2024/07/08

Txileko Euskal Astea 2024 Santiagon, Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxea antolatzaile "Euskal Herriko leku zoragarriak" du izenburu aste honetan, asteazken, ostegun eta ostiralean, esan nahi baita hurrenez hurren uztailaren 10, 11 eta 12an, Santiago hiriburu txiletarrean 'Colectividad Vasca de Txile' (Txileko Euskal Gizataldea) euskal etxea antolatzaile egingo den Euskal Asteak. Ekitaldiak euskal etxeak egoitza duen Las Condesko Estadio Español erakundearen instalazioetan ...

Gehiago irakurri...


Roldango Euskel Biotzak Batzarra egin eta, nortasun juridikorik gabe ere, segitu nahi du bere izena ohoratzen

2024/07/08

Ekainaren 1ean, Euskel Biotzako dantzari taldeak San Jeronimo Sud herriko 153 urteurrena ospatzeko jaialdian emanaldia eskeini zuen Aurreikusi bezala, joan den ekainaren 1ean Batzarra egin zuten Santa Fe probintziako Roldan herrian, duela hiru hamarka baino gehiago bertan sortutako Euskel Biotza Euskal Etxeari zein forma juridikoz segida eman ebaztea solasgai. Bertaratutakoek elkartearen legezko izaerari baja ematea erabaki zuten, eta geroztik aurreratuta dauzkate erabaki hori gauzatzeko izapideak. Baina ez ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak eta irekiera eta bizkortze etapa berri bati ekin dio

2024/07/05

Euskal Erriako Batzorde berriaren lehen bilera uztailaren 2an. Ezker-eskuin, Eduardo Santibañez, Maite Lejarcegui, Andrea Irazabal, Julen Lejarcegui, Amalia Echeverrigaray, Damián Sarrabayrouse, Fabián Hernández, Josu Lariz eta Paola Rossano Ampo Pauso bat aurrera eta geroaren aldeko apustua Diasporako euskal etxe esanguratsuenetako batean. Joan den asteartean bildu zen lehenengo aldiz Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria. 1912an sortutako erakunde honek, joan den ekainaren 24an bozkatu eta berritu zuen datozen bi urteetarako Batzordea, bildutako bazkide eta lagunen txaloen artean, begirada erakundeari segida berritu bat ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeko lagunek engietorria egin diete EHUko bost ikasleri, eta lekukotasunak partekatzekotan daude

2024/07/05

Trujillon dauden Euskal Herriko ikasleak eta bertako Euskal Etxeko lagunak elkarrekin lepoko gorria gainean Euskal Herriko bost ikasleak Trujillon behar dute segi ikasturtea, bertako unibertsitatean ikasle. Ekainaren amaieran iritsi dira Gasteiztik Maider García Ruiz, Alaia Redondo Izaga eta Lidia Torre eta nafarra da, berriz, Josu Rojano Goñi, eta etorri ere Trujilloko Cesar Vallejo Unibertsitatera etorriak dira, Medikuntza karrerako azken urteko ikasketekin jarraitzeko. Trujillon, Leire ...

Gehiago irakurri...


La Platako Eguzkia hiruhilabetekariaren 26. zenbakia, 2024ko ekainekoa, eskuragarri dagoeneko doan online

2024/07/04

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 26. zenbakia, 2024ko ekainari dagokiona La Platako Euzko Etxeak argitara eman du bere hiruhilabetekariaren zenbaki berri bat. Eguzkiaren 26. zenbaki hau 2024ko ekainari dagokio, aurtengo bigarrena da, eta bere azaleko argazkian une esanguratsu bat biltzen du, izan ere aurten bere 80. urteurrena ari baita betetzen euskal etxe laplatatarra, eta bere ospakizun programako parte, festa nagusi bat antolatu zuen, eta hortxe urtebetetze pastela izan zuen, ...

Gehiago irakurri...


Itzuli dira Buenos Airesen Iparraldeko EEaren kultur topaketak: Juan Carlos Ibarrola Robert Arlt-i buruz mintzatu zen

2024/07/04

Iparraldeko Euskal Etxeko Juan Carlos Ibarrolak hitzaldia eman zuen Roberto Arltek gerraurrean idatzitako Euskal Herriko kronikei buruz Roberto Arlt idazle eta kazetari argentinarrak egindako gerra aurreko Euskal Herriaren erretratua hizpide, aurtengo lehenengo kultur topaketa gauzatu dute Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean. Osasun egoera zaila gainditu ostean, elkarte horretako Kultura Azpibatzordeko erreferente den Juan Carlos Ibarrolak "Sobre Aguafuertes vascas de Roberto Arlt" hitzaldia eskaini du joan den ...

Gehiago irakurri...


Txupinazoek, jai, entzierro eta jotek zuri-gorriz margotuko dituzte Diasporan egingo diren hainbat San Fermin festa

2024/07/03

2024ko San Fermin jaiak munduan  Larunbat honetan uztailaren 6a da eta eguerdi puntuan piztuko den Txupinazoak leherraraziko du Iruñean San Fermin festa. Baina ez bakarrik Iruñean, Sanferminek dakarten kitzika dagoeneko sumatzen hasia baita Diasporako hainbat bazterretan, bertatik datozkigun gonbidapenek agerian uzten dutenez. Australian, adibidez, North Queensland-en, uztailaren 7an bazkaria ...

Gehiago irakurri...


Río Negro: Hitzaldi aberatsa El Condor-en Viedmako 'Guernica' muralaz, Aberri Etxea-ko Rubén Suárez-ek emanik

2024/07/03

Aberri Etxeko Kultura Saileko arduradun Ruben Suarezek Viedmako "Guernica" muralari buruzko hitzaldia eman zuen  El Cóndor herrian Rio Negro probintziako El Condor herriko Kultur Etxeak eta Herri Liburutegiak hogei urte bete dituzte eta, hori ospatzeko, Viedma, Carmen de Patagones eta Eragin eremuko Aberri Etxea gonbidatu zuten “Guernica” muralari buruzko hitzaldia ematera. Gogora dezagun iazko abuztuan, Rio Negroko Euskal Etxeak hala eskatuta, Viedmako ibai Ertzeko pasealeku edo costaneran, mural bat eraiki zutela, Picassoren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia