euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valeria Aramburu irakasle tandildarraren eskutik ‘Sorgiñak’ (sic) agertu dira: "produktu naturalak, istorioekin"

2020/09/29

Tandilgo 'Sorgiñak' izeneko produktuak Valeria Aramburu euskara irakaslea da Tandilgo Gure Etxean eta Literatura irakaslea hiriko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean. Hala ere, pandemiagatiko itxialdia hasi zenean, Itziar eta  Begoña alabekin batera eta Belen Urruty lagunarekin kandela usaintsuak, bainu-gatzak eta arropa lurrintzeko poltsatxoak hasi zen sortzen helburu eder batekin: “konfinamenduan, aromaterapiaren bidez, ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak webgunea berritu eta sartu eta bisita egiteko gonbitea luzatu du: Etxepare.eus

2020/09/28

Etxepare Euskal Institutuaren azal berria Estreinua dauka gaur Etxepare Euskal Institutuak. Bere webgunea berritu eta sartu eta bisita bat egiteko gonbitea luzatu du gaur sare sozialen bidez. Hau da plazaratu duen oharraren testua: "Webgune berria argitaratu dugu!!!  Urte honetan ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratzeak, beste hainbat arlotan aurreratzeko tartea eman digu; horren adibide da ...

Gehiago irakurri...


1.800 otarteko salduak eta 30.000 dolar pasexeko salmentak Bakersfielden Euskal Etxearen aldeko "drive thru" ekitaldian

2020/09/28

Bakersfield-eko Kern County Basque Club-en esparrurako sarrera, salmentarako zabaldu baino pixkat lehenago (arg Maria Toretta) Koronabirusaren krisia, ekarri dituen konfinamendu eta murrizketak gogor jotzen ari diren urte honetan, ilusio eta itxaropen distira sortzen du begi-ninietan eta irriño alaia ezpainetan joan den larunbatean Kaliforniako Bakersfielden bezala jendearen Euskal Etxearekiko laguntza eta sostengu bizia ikusteak. Aurtengo ekitaldi gehienak eta erakundearen sostengu diren Euskal Besta eta agorrileko ...

Gehiago irakurri...


Lissarrague hazpandarraren lekukotasuna ikertu du Beñat Çuburu-Ithorotzek "Emigrer au Mexique à 15 ans" liburuan

2020/09/28

Beñat Çuburu Ithorotz "Emigrer au Mexique à 15 ans" aurkezten 2020ko Sarako Idazleen Biltzarrean (arg Kanaldude) Hazparnetik Mexikora 1902an 15 urte zituela emigratu zuen Jean-Baptiste Lissarrague gaztearen korrespondentzia aztertzen du Beñat Çuburu-Ithorotz ikertzaile hazpandarrak bere "Emigrer au Mexique a 15 ans - correspondance de Jean-Baptiste Lissarrague (1902-1906)" liburuan (Elkar, 2020). Lanak gutunak transkribatu, ikertu eta testuinguratzen ditu, lekukotasun ederra emanez hamaika euskal ...

Gehiago irakurri...


Laketua emaitzekin, La Platako Euzko Etxeak ikusgai jarri du sarean Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketako bideo osoa

2020/09/28

Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketaren momentu bat Topaketa irailaren 12an egin zen, birtualean, eta izaera horrexek hain zuzen, leku askotako publikoaren partaidetza erraztu zuen. "Izan ere, Argentinako hainbat lekutako partaideak bildu genituen, baina, esaterako, Estatu Batuetatik ere konektatu zen jendea", adierazi digu antolatzaile taldeko kide eta bilkuraren sustatzaile nagusi de Maria Fernanda Astigarragak. "Ordezkatuta egon ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek Oregoneko Ontarioko Mikel Deunaren festa gogoan emango du datorren igandean bere online meza

2020/09/25

Aita Antton Egiguren joan den igandean, meza aurreko aurkezpenean. Mikel Deuna, San Migel Euskal Herriko zaindaria da Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegiari segituz, Oregoneko Ontarioko Euskal Etxekoek urtero euren festa handia den "Mikel Deuna - Saint Michael" ospakizuna behar zuten egin. Gainerakoak bezala aurtengoan Covid-19ak galerazi badu ere, aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, bertako euskal komunitatea eta azkeneko urtean haren baitan Ontario aldean hil diren lagunak hartuko ...

Gehiago irakurri...


Espainiar estatuan, Bartzelona, Miranda, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek euskara irakasten dute

2020/09/25

Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide Hego Euskal Herrikoez gain, Bartzelona, Miranda de Ebro, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek irakasten dute presentzialki euskara. Halaxe baieztatu dio EuskalKultura.eus-i Alacanteko Hizkuntza Eskolan irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxok. Gogora dezagun nerabe zela euskara ikasi zuen bilbotar hau hainbat urtez bizi izan zela Estatu Batuetan, eta tarte hartan abiatu ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larrazak hizkuntza minorizatuetatik egiten den ekarpena azpimarratu zuen atzo Berlinen

2020/09/25

Lau hizkuntza erakundeen arteko goizeko saioa. Arratsaldekoan EHUko katedradun Juanjo Alvarez aritu zen euskararen ordezkari Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide ...

Gehiago irakurri...


Bogotako Euskal Etxeko Beñat Matesanz zuzendari exekutiboa Gorka Alvarez Aranbururekin bildu da Lehendakaritzan

2020/09/25

Gorka Alvarez Aranburu eta Beñat Matesanz Lehendakaritzan Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.

Gehiago irakurri...


Iparreko Ibarra Euskal Etxeak NABO Kantari Eguna kantzelatu du eta Federazioak birtuala egingo du udazkeneko bere bilera

2020/09/24

Rocklingo Euskal Bestako aurreko edizio bateko irudia, klikako kideak besta edertzen. Kaliforniako Rocklin-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu ditu bere 2020ko Besta eta bere baitan egitekoa zuen NABO Kantari Eguna; erabaki horri jarraiki, NABOk iragarri du birtuala egingo duela bertan egun berean, urriaren 10ean, egin behar zuen bere Fall Meeting edo Udazkeneko Bilera, urtean Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen ordezkariekin egiten dituen hiru bilkuretako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia