2020/10/02

Donostiako Real Sociedad futbol taldearen "Reala Nippon", Asiako lehenengo lagunarte ofizialeko presidentea da Mio Ortiz. Baina talde txuri-urdinaren zale amorratua izatea ez da bere kasuan Gipuzkoara itzuliarazten duen interes bakarra. Donostiako sukalde moduen zalea ere bada Mio, eta izugarri gustatzen zaizkio donostiarren izaera, gastronomia eta bertako bere koadrilarekin ...
Gehiago irakurri...
2020/10/02

Covid-19aren eskarmentuarekin eta "normaltasun berri"ra egokitzeko lanetan, Dantza Eskola Digitala abiatuko du hasi berria dugun urrian AIKO Talde bizkaitarrak. Proiektua jende mota orori dago zuzenduta, zerotik abiatzen direnei, baina baita ere dantzan lehenengo pausoak emanak direnei edota dantzari izanik areago joan, hobetu eta errepertorioa ugaldu nahi dutenei ere. Bi atal nagusi izango ...
Gehiago irakurri...
2020/10/01

Sukaldaritzazale amorratua bazara, ez zazu utzi pasatzen aukera hau: "San Sebastian Gastronomika", bere arloan punta-puntako jaialdi espezializatua den honek aurten, COVID-19 dela-eta, erabat online egingo du urtero sukaldaritza munduko erreferentzia den bere jaialdia, eta partaidetza doan uztea erabaki du, horretarako bere webgunean izen-emate orria betetzea besterik eskatzen ez duela. Datorren ...
Gehiago irakurri...
2020/10/01

Estatu Batuetan, Homedaleko (Idaho) Txoko Ona Euskal Etxeak handitze lanak egin ditu bere egoitzan, orain arte zeukan patioaren tamaina bikoiztuz. Aire librean den --estalita baina alboko hormarik gabe-- espazio berriak, aukera berriak ekarriko dizkio euskal elkarteari COVID-19ren karietara hartu beharreko neurriak direla-eta bilerak ziurrago egin ahal izango baititu, mahai eta jendeen arteko tarteak ere hobeto ...
Gehiago irakurri...
2020/10/01

Hasi berria dugun urri honetan abiatuko du proiektua sukaldari euskal-argentinarrak, ‘Zero kilometroko produktuak’ kontzeptuari jarraituz, Argentina osoko hainbat eskualde bisitatuko ditu –birtualki– Itziar Aguirrek eta “topaketa gastronomiko” bakoitzean tokian tokiko chefekin bilduko da bertako plater bat prestatzeko. Asmoa janariaren bidez bidaiatzea da eta errezeta guztietan ...
Gehiago irakurri...
2020/09/30

Argentina, Uruguai, Txile, Estatu Batuak eta St Pierre eta Miquelongo orotara hamar dantza taldek bat egingo dute datorren larunbatean, urriaren 3an, aurten bestela ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunarekin. Aurrenekoz Baztanen egitekoa zen, baina egungo kinkan, bakoitzak bere herrian dantzatzea erabaki da eta egunean zehar horren berri emango da sare sozialen bidez. Eguna pasata, jasotako dantzen ...
Gehiago irakurri...
2020/09/30

Aurten, eta bigarren urtez jarraian, poeta, kazetari eta San Nicolaseko Euskal Etxeko erreferente den Javier Tisera gonbidatu du Euskal Herritik Hatsaren Poesia Elkarteak, bere Olerki Bilduman testu bat publikatzeko. ‘Hatsaren Poesia’ urtero argitaratzen da, euskaraz, Senpere-Baionan oinarria duela . Argitalpenaren 22. zenbaki honetan Iparraldeko hainbat artistek hartu zuten parte, baita gonbidatu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/29

Eusko Ikaskuntzak atzo zabaldu zuen 2020ko Manuel Lekuona Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa online emateko epea. Gogoratu behar da sari hau euskal kulturari ekarpen nabaria egindako konpromiso eta engaimendu handia ezaugarri duten ibilbide luzeko pertsonei ematen zaiela, ez nahitaez akademiari lotua, Hauek dira oinarriak. Hautatze prozesua mistoa da eta EIko kideek (%30), ...
Gehiago irakurri...
2020/09/29

Miren Agur Meaberen 'Hirian ibiltzeko jarraibideak' poema, beste zenbait poeta europarren lan hautuekin batera, Bruselako garraio publikoaren barneko hormetan dago irakurgai, bertsio originalean eta frantsesera eta nederlanderara itzulita. Olerkari lekeitiarrak Zoom bidezko poesia irakurraldi batean hartuko du bihar parte. 2020an ohikoa bilakatu denez, jaialdi honetan ere ekintza guztiek online aukera ...
Gehiago irakurri...
2020/09/29

Angelun bizi den Carlos Portella Nunes brasildarra zuzendari, Kepa Etchandyren bidaia bat kontatzen du 'Gaucho Basko' filmak; honek Rio de la Platara emigraturiko bere familiaren urratsak segituz, Argentinara eraman zuen bidaiaz Etchandyk berak Baskultur buletinari azaldu dionez, “Ibilbideak kutxa zahar bat du abiapuntu, kutxa horretan gordeta baitzegoen osaba zahar baten eskutitz bat, ...
Gehiago irakurri...