2020/10/14

Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako ...
Gehiago irakurri...
2020/10/14

Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu ...
Gehiago irakurri...
2020/10/14

Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.
Gehiago irakurri...
2020/10/13

Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. ...
Gehiago irakurri...
2020/10/13

AEMI (Association of European Migration Institutions edo Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) du izena Europako (eta munduko, Europakoak ez diren kideak ere baditu-eta) hainbat herrialdetan migrazioen gaiaz arduratzen diren erakundeak biltzen dituen elkarteak. Elkarte horretako kide da 2007az geroztik Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egun Gorka Alvarez ...
Gehiago irakurri...
2020/10/13

Bertako Euskara eta Euskal Kultura Departamentuak gonbidaturik Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin ‘elkartu zen’ Toti Martínez de Lezea Euskal Herritik, Zoom plataformaren bidez. Bigarren mailako taldeekin, Euskal Mitologiaren unitateko gaiak jorratu zituzten hizlariak eta gazteek. Lehenengo mailan, berriz, jolas moduko ekintza bat egiteaz gain, hainbat ipuin ...
Gehiago irakurri...
2020/10/09

15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturteko aurrez aurreko klaseak eten egin ditu aldi baterako, baina, aldi berean, AIKO Eskola jarri du martxan, euskal dantza ...
Gehiago irakurri...
2020/10/09

Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dute, astero bezala, asteburu honetan, ETBk Eider Perez aurkezle bertsolaritzari eskaintzen dion Hitzetik Hortzera saioan, Bertsolari Elkartetik adierazi denez.
Gehiago irakurri...
2020/10/09

Tandilgo Euskal Etxeko Jai Alai Trinketeak eta Euskal Etxeak berak ateak itxi behar izan zituzten martxoaren amaieran, Argentinan derrigorrezko itxialdi prebentiboa indarrean sartu zenean. Etenaldi honi "onuraren bat ateratzeko", aktibitaterik gabeko hilabeteetan berritze lanak egiteko probestu zuten pilotalekuko arduradunek. Zehatzago esatearren, sabaia margotu ...
Gehiago irakurri...
2020/10/08

Covid-19a dela-eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeekiko mugak itxita, Eusko Jaurlaritzak ez du Kanpo Harremanen arloan 2020-2021erako AEB & Latinoamerikako Ordezkaritzetarako bekarik deituko, eta Europarako, berriz, zortzi deituko ditu, horietarik lau Europako Gaiei atxikiak, beste bi Kanpoan den Euskal Komunitateari, eta gainerako biak Kanpo Harremanei. Europako Gaietarako lau bekei dagokienez, ...
Gehiago irakurri...