2020/10/27

Hamaika Telebistaren ‘Hamaika-klik’ lehiaketaren helburua argia da: “Sarean eta formatu digitalean diharduten gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumi ditzaten sustatzea». Deialdiak Euskal Herriaren muga geografikoak gainditu ditu eta laburmetraien kategoriako lehenengo saria Argentinara etorri da, Marcos Tedin gazteak egindako ‘Nire Aitzakia’ ...
Gehiago irakurri...
2020/10/26

Bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu Pedro Oiarzabal ikertzaile eta diaspora aditua, pandemiak erabat baldintzatuta bizi dugun kinka eta agertoki zinez berri eta ezezagun honek ekarri digun panoramari euskal diasporaren ikuspuntutik begiratua emanez. Orain arte ezagutu ditugun krisiekin parekorik ez duen egungo egoeran, Urkullu lehendakariak berak esan eta hartutako konpromisoak eta Jaurlaritzak ...
Gehiago irakurri...
2020/10/26
Aurten hamar urte bete ditu Bernardo Atxaga katedrak New Yorkeko CUNY unibertsitatean. Karia horretara, Etxepare Euskal Institutuak sortutako lehenbizikoa den hau, idazle asteasuarraren obrari buruzkoa izango da aurten, “Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa” izenpean, eta gaur bertan hasita Mari Jose Olaziregik emango du mintegia. Olaziregi Euskal Filologian doktorea da eta euskal literaturako irakaslea EHUren Euskal Ikasketak sailean.
Gehiago irakurri...
2020/10/26

Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da 'Euskaraldia', euskara ulertu edo zerbait mintzatu baina inertziak edo dena delakoak medio ezagutza hori gauzatzen edo praktikatzen ez dutenei aukera ematearren aktibatu eta erabil dezaten. 2018an izan zuen lehenengo edizioa eta arrakastak bultzaturik aurten ere egingo da, proposamen luzeago batean eta lagun gehiagorengana ...
Gehiago irakurri...
2020/10/26

Vatikanoak atzo jakinarazi zuenez, Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós Braco (Artaitz, Nafarroa, 1945) hautatu du Txileko hurrengo Kardinala izateko. Orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena azaroaren 28an bilakatuko da kardinal Vatikanoan egingo den ekitaldi batean. Celestino Aos kaputxinoa da eta graduduna sikologian. 1968an apeztu zuen Pingliang-eko apezpiku Ignacio Larrañagak. Bere ...
Gehiago irakurri...
2020/10/23

John Ochandorena --jende askorentzat Johnny O (ioni ou ahoskatua)-- Harley motorzale euskal-kaliforniar bat da. Eta harleyzale on guztiak bezala, gorputza tatuajez beterik dauka; bere kasuan, berezitasunetako bat, tatuaje handi eta koloretsu horiek Euskal Herriari eta euskal gauzei lotuak izatea da. Bere burua "Basque" gisa definitzen duen John aurkeztu egin da Dream Chopper-en, saria berarentzat ...
Gehiago irakurri...
2020/10/23

Asteazkenean elkartu birtualki elkartu dira Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxaga eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, lan-bilera telematiko batean. Elkarretaratzean, besteak beste, venezuelar hiriburuko euskal etxea prestatzen ari den proposamenez eta martxotik hona garatzen ari den zenbait proiekturi buruz hitz egin zuten
Gehiago irakurri...
2020/10/22

Bere 113. zenbakira iritsi da Txileko 'Berriketari' buletina eta bere zuzendari Ignacio Bastarricak --aldi berean Euzko Etxeko lehendakari denak-- eta honen emazte María Angélica Carrasco Verak, buletineko editore legez, azken bi hilabeteotan euren euskal komunitatean agitu diren gertaera eta ekitaldien laburpena dakargute. Besteak beste, aipatzen dute Covid-19ari dagokionez ...
Gehiago irakurri...
2020/10/22

‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanala Andeetako San Juan probintzia argentinarraren gobernu proiektu baten barruan sortu zuen San Juango Eusko Etxeko erreferente den Eduardo Ochoak. Kanalak "etxeko bideoak" biltzen ditu eta helburua Cuyo eskualdean oso ezagunak ez diren paisaiak eta ibilbideak ezagutaraztea da.
Gehiago irakurri...
2020/10/21

'Gaucho Basko' filmak bidaia bat kontatzen du: Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Argentinara bere familiaren arrastoen bila egindakoa. Dokumentala datorren astelehenean, urriaren 26an, gaueko 23:25etan estreinatuko du telebistan France 3 Nouvelle Aquitaine kateak. Frantsesezko bertsioa hau hilabete osoan ikusi ahal izango da kate horren. Iparraldeko Kanaldude euskal kanaletik, ...
Gehiago irakurri...