euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

The Basque American Dream (Euskal amets amerikarra), Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarraz egin duen bideoa

2020/11/12

Dokumentala ekoitzi du Estatu Batuetako La Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarrari buruz Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere ...

Gehiago irakurri...


Maradonaren 60. urtebetetzean, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian bere 'Mendeko gol' famatua euskaratu dute: ikus bideoa

2020/11/12

Euskaltzaleak-eko Julieta Gaztañaga ikasleak ahotsa ipini dio bideoan Diego A. Maradonaren 1986ko Mundu Txapelketako gol famatuari Argentinan eta munduan zehar, futbolzaleen eta hain zaleak ez direnen artean ere, Diego Armando Maradona beti dago guztion ahotan. Urriaren 30ean, Argentinako eta nazioarteko komunikabideek ‘10’ zenbakiarekin planeta osoan ezaguna egin zen futbolariaren 60. urtebetetzearen berri eman zuten. Eta egun hauetan, prentsak gertu-gertutik jarraitzen ditu Maradonaren osasun gorabeherak, buruaren ...

Gehiago irakurri...


Veterans Day: deia AEBetako euskaldunei "Fighting Basques" ikerketa proiektuan parte hartzen segi dezaten

2020/11/11

Proiektuan lagun dezakezu, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen zure familiako edo ezagunen baten izena eta datuak emanez Gaur 'Veterans Day' da Estatu Batuetan eta 'Memoria Bizia'k eta Bigarren Mundu Gerran Ipar Ameriketako euskaldunek ekimen militar hartan izandako parte-hartzea ikertzen ari den "Fighting Basques" proiektuak egunarekin bat egin eta dei berezia egin diote euskal komunitateari orain arteko ahalegina indartu eta lankide izaten segi dezaten Estatu Batuetako euskal ...

Gehiago irakurri...


Manuel Hidalgok, Regina Rodriguezek eta Jesus Martinek irabazi dute Madrilgo Euskal Etxeko 2020 Argazki Lehiaketa

2020/11/11

Madrilgo Euskal Etxearen 2020ko Argazki Lehiaketako lehenengo saria, "Donostia", Manuel Hidalgo Mayor egile Agindu eta oinarrietan ezarri bezala, Madrilgo Euskal Etxeak zintzo demonio plazaratu ditu sare sozialetan erakundeak antolatutako 2020ko Argazki Lehiaketak eman dituen argazkiak eta argazkilari irabazleen izenak. Gogoratu, hiru lehenengo sari hautatu dituztela, eta horrez gain lehiaketara aurkeztutako hamabi lan onenak Euskal Etxearen 2021eko egutegiko parte bilakatuko direla.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Unai Telleria Jauregialzo ekonomilari oñatiarra izendatu du Euskadiren Ordezkari berria Estatu Batuetan

2020/11/10

Unai Telleria Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte New Yorken Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatu du gaur goizean astearteetako bere ohiko bileran. Telleria Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte eta 2018ko ekainetik Ordezkari zen Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, honek aldi berean ordura arteko Ander ...

Gehiago irakurri...


Argentina: ‘Ekitatea’ erakundeko Paula Basalduak Garapen Ministerioaren Genero Kabinetea koordinatuko du

2020/11/10

Paula Basaldua Oñatin, 2016. urtean Paula  Basaldua soziologoak Argentinako Garapen Ministerioaren Genero Kabineteko koordinatzailea izendatu dutejoan den astean. "Genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen” Ekitatea erakundeko erreferentea den adituak adierazi dio EuskalKultura.eus-i ekainean hasi zela Ministerioan aholkularitza lanetan, eta kabinetea sortzea erabaki zutenean, Matias Kulfas ministroak ...

Gehiago irakurri...


Sarean ezarri du Eusko Jaurlaritzak 2020ko Euskal Diasporaren Egun Birtualeko ekitaldien bilgarri den bideoa

2020/11/09

Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu gaur goizean, 2020ko Euskal Diasporaren Eguneko bideoaren aurkezpenean Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskara menperatzen duzuia? Paueko Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil bertako Gau Eskolan jarduteko

2020/11/09

Michel Lagan da 2017tik Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeko lehendakaria Aurtengo ikasturtea bitxia ari da suertatzen, baina baldintza, oztopo eta zailtasun guztien gainetik ektibitateek eta bizitzak aurrera egin behar dute, eta halaxe ari dira Pauen, hiriko Lagunt etsa Maita Euskal Etxekoak. Euskara irakasle baten bila ari direla helarazi digute mezua, elkarteko Gau Eskolan aritzeko. Lan ordaindua da eta, baldintza zehatzak adosteke, klaseak astelehen iluntzetan emateko izango ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Etxeak online bertso tailerra eskainiko du aste honetan eta Ekairen dokumentala datorrenean

2020/11/09

Ostegun honetan, bertso tailerra online, Oihana Iguaranen eskutik; datorrenean, Ekairen dokumentala. Online da, parte har dezakezu Aurrera doa London Basque Society Euskal Elkartearen online programazioa: ostegun honetan, azaroaren 12an, bertsolaritza tailerra Oihana Iguaran bertsolariaren eskutik. Eta datorrenean, azaroaren 20an, ostirala, Transgeneroen Oroimenaren Egunarekin (Transgender Day of Remembrance) bat eginez, “Mi Pequeño Gran Samurai” (2019) filmaren emanaldi eta debatea, Liverpoolgo Unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


Gaur azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxean 2020ko "Sagardotegi eta Txakolin Egun"ean izena emateko

2020/11/06

Datorren asteko igandean egingo da Sagardotegi eta Txakolin Eguna San Frantziskon, eserlekuak, irudikoekin alderatuta, murriztuta Adi Kalifornian San Frantzisko aldeko euskaldunak, gaur baita azken eguna datorren asteko igandean, azaroaren 15ean, Gure Euskal Etxean egitekoa den "Sagardotegi eta Txakolin Egun"erako izena emateko. Euskal Etxeak zaharberritu berria du kantxa eta bertan egingo da, eserlekuak, osasun neurriak direla-eta, 100 pertsonara murriztuta. Baina bi tanda eginen dira, 13:00etan eta 17:00etan. Eta kasu, EZ BAITA ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia