euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ISFT 135ko chef eskolako sukaldarigaiek euskal kutixi afaria zerbitzatu zuten Saladilloko Itxaropen-en 26. urteurrenean

2024/07/16

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko Urteurren Afaria prestatu zuten sukaldaritza ikasleek mahaikideen txalo beroa jaso zuten Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak 26 urte bete ditu hilabete honetan eta, zergatik ez, desberdin ospatzera animatu da. Izan ere bere etxeko ateak ez ezik, bihotza ere irekitzea erabaki eta bere sukaldea, chef izateko ikasketak egiten ari diren gazteei zabaldu die, hasteko joan den ostiralean, uztailaren 12an. Akordio bat medio, elkartearen Urteurreneko Afaria Saladilloko Goi Mailako Heziketa Teknikoko 135. ...

Gehiago irakurri...


'Te cuento', saio kuttuna Lapridako Euskal Etxean: ipuinak, zuzeneko musika, pastelak... eta Kantuz-en debuta

2024/07/15

Uztailaren 7ko “Te Cuento” ekitaldiaren antolatzaileak, “Kantuz” taldeko partaideak eta Lagunen Etxeko Zuzendaritzakoak Uztailaren 7koa Lapridan, neguko arratsalde hotz tipiko horietako bat izan zen, etxean geratzeko modukoa. Hala ere, Lagunen Etxearen proposamenak jendeak, etxeko goxotasuna utzi eta Euskal Etxera abiatzeko adinako erakarmena izan zuen. Berrogeita hamar lagunetik gora bildu zituen “Te Cuento” ekitaldiak, eserlekuak bateak, zuzeneko musika, abesti eta ipuinak osagai izan zituen ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea distiraz partaide gastronomia eta dantzan hiriko 2024ko Aitzindarien Gauan

2024/07/15

40 dantzari baino gehiago izan ziren Aitzindarien Gaueko oholtzan, Comodoro Rivadavia hiri australean Comodoro Rivadaviak immigranteen gizatalde aktibo ugari ditu, batzuk aspaldi, hiria herrixka bat besterik ez zenean eratuak, eta askoz berriagoak diren beste batzuk. Guztiak bizikide dira 365 egunez bere 180 mila biztanleekin Patagonia Australeko hiri handiena den honetan. Urte osoan zehar haiekin gozatzea proposatzen du, izan ere,  "Aitzindarien eta munduko zapore eta dantzen gaua" ekitaldiak, ...

Gehiago irakurri...


Hitzordu gastronomiko aparta eta San Ferminen omenezko elkarretaratzea San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile

2024/07/12

Sukaldariek eta lehendakari Ana Erausquinek, mikrofonoa eskuan duela, Urteko afarira bertaratutakoei eskerrak ematen dizkiote Menu erakargarria lagun eta euskal egoitzako aretoa jendez beteta, San Nicolasen neguko ekitaldirik esperoenetako bat burutu zen pasa den larunbatean, uztailaren 6an. EEko "Peña Truco Mus" azpibatzordeak antolatutako Urteroko Afariak ospe handia dauka herrian. Elkarteko sukaldarien taldeak prestatutako gastronomia-topaketa. ohi bezala Euzkal Etxearen Belgrano kaleko ...

Gehiago irakurri...


Sanfermin giroa nagusi baita ere munduko hainbat euskal etxetan: irudiak Australia, Mexiko, Peru, eta Uruguaitik

2024/07/12

San Fermin Jaia Townsvilleko Euskal Etxean Sanferminetako giroaz blai gaude Iruñean joan den larunbatetik, uztailaren 6tik, datorren iganderaino, uztailak 14, aurten gainera (Pariseko Joko Olinpikoengatik datak aurreratuta) egunetan bat eginez Baionako Bestekin —asteazken honetan hasi dira eta hauek ere iganderaino luzatuko— eta beste hainbat bestarekin ere, kostaldeko hainbat herritan esaterako Karmen jaiekin, baita baita jai ...

Gehiago irakurri...


Patagonia: General Rocako Gure Etxeak inguruko euskal etxeekin arrakastatsu antolatutako lagunarteko topaketa

2024/07/11

Patagoniako "Gure Etxea" elkarteak antolatu zuen topaketan diasporako 60 lagun bildu ziren Topaketa arrakastatsua egin zuten Patagoniako Rio Negro probintziako General Rocan ekainaren 29an, larunbatez. Bertako Gure Etxea Euskal Etxea, Neuqén, Cipolletti, Rio Colorado, Villa La Angostura, Macachíngo eta General Roca bertako euskal komunitateetako lagunen anfitrioi izan zen, hirurogei bat kide orotara. Asmoa, jardunaldi bat partekatzea, harremanak estutu eta sendotuz, San Pedro eta San ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 14 beka deitu ditu Kanpo Harremanen arloan, oinarriak Gasteiz, Brusela, Paris, NY, Santiago eta Bogotán

2024/07/11

Kanpo Harremanen arloko beka hauetarako epea uztailaren 12an hasiko da eta irailaren 12an bukatuko Kanpo Harremanen arloan gazteen formakuntzarako 14 beka deitu ditu Eusko Jaurlaritzak, EHAA buletin ofizialaren ostegun honetako edizioan, uztailaren 11koan, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren uztailaren 3ko Ebazpenean argitaratuak. Bekak 2024-2025 aldirako dira eta hiru modalitate dauzkate: sei beka Europar Batasunerako, lau Kanpoan den Euskal Komunitaterako, eta beste lau Kanpo ...

Gehiago irakurri...


Zukan Hirukotearen eskutik, Euskal Herriko musika eta dantzak Montrealeko ‘Centre des Musiciens du Monde’n

2024/07/11

Zukan Hirukoteak Montrealeko Lahaie Parkean emandako kontzertua (argazkia Juanma Lobaton) Montrealeko ‘Centre des Musiciens du Monde’ erakundeak antolatutako udako ‘Musika zuhaitz azpian’ zikloan hartu du parte Zukan euskal hirukoteak Quebec-era egin duen bigarren bidaian. Emanaldia uztailaren 2an izan zen, Centre des Musiciens du Monde-ren aurrean dagoen Lahaie Parkean, eta jende asko bildu zuen, tartean Euskaldunak Quebec euskal etxeko lagunak. Kontzertua, Zukanek ...

Gehiago irakurri...


Epea zabalik euskal dantza tradizionala ikasgai izango duen 2024ko Gaztemundurako: irailaren 15etik 29ra egingo da

2024/07/10

EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2024 deialdia plazaratu du gaur uztailaren 10ean, asteazkena, argitaratuz 2024ko uztailaren 3ko Ebazpena Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia eginez. Proposatzen den ekitaldia munduko Euskal Etxeetako gazteei egiten zaie eta 2024ko irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu honetan ...

Gehiago irakurri...


Udako Pintxo-potearekin amaitu du New Yorkeko Euzko Etxeak 2023-24 ikasturtea; hurrengo hitzorduak, urrian

2024/07/10

Ekaineko pintxo potearen argazki batzuk Ehun bat lagun bildu zituen New Yorkeko Euskal Etxeak 2023-24 ikasturteko ekitaldiei azken agurra emateko saioan, udako oporren aurretik. "Udako Pintxo-potea" ekainaren 22an egin zen eta Brooklyneko Eckford kaleko egoitzara berturatu ziren lagunek, EEko kideek prestatutako pintxo ederrak eta txakolin zarauztarra dastatzeko aukera paregabea izan zuten, New Yorkeko euskal hitzordu bateko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia