2020/12/28

Ekimena Euzko Etxeko erreferenteetako bat den Maria Fernanda Astigarraga eta bere alaba Maitena Etcheverryren eskutik dator. ‘Haritza’ izenarekin ama-alabek euskal marrazkidun kamisetak sortzen dituzte, “eskuz margotuak, adin guztietako jendearentzat, ume zein heldu, maitasun handiz eginak”. EuskalKultura-eus-i azaldu diotenez, “helburua euskal kultura zabaltzea da, ...
Gehiago irakurri...
2020/12/25

Beste urtebete pasa da --eta zer nolakoa!-- eta Eguberri sasoian jarri gara berriz ere. Covid-19aren etorrerarekin, urtea zaila izan da, eta harek ekarritako egoera "lagun" izango dugu hastear daukagun urtean ere. Ez dugu ezkutatuko bizi izan ditugula bolada hobeak, baina baita askoz ere txarragoak ere. Eta zailtasun guztien gainetik, Euskal Herriko eta munduko euskaldunok aurrera egin dugu. Baita ...
Gehiago irakurri...
2020/12/24

Eguberriaren karietara, agiantza edo desio onenak hedatu eta helarazi ditu Kaliforniatik Estatu Batuetako euskaldunen kapelau edo omonier den aita Antton Egiguren bidaniarrak. Igandero eta urteko data nagusiro bezala, bihar Eguberria ere meza elebiduna emango du euskaraz eta ingelesez Facebookez Kaliforniako Merced-eko Our Lady of Mercy parrokiatik. Kaliforniako goizeko 8:15ak inguru da bere ...
Gehiago irakurri...
2020/12/24

Chubut probintziako Trelew hirian dagoen Euskal Etxeak bi asmo bete ditu urteko bere azken ekitaldi hionetan: batetik Axel Diaz eta Martina Mezzetti artista trelewdarrek egindako euskal murala inauguratzea; bestetik, De los Trabajadores etorbideko 833 zenbakian dagoen egoitza berriro martxan jartzea. Inaugurazio ekitaldian Salvador Bonachea Euskal Etxeko lehendakariak desestali zuen murala eta esker oneko hitzetan ...
Gehiago irakurri...
2020/12/23

Pandemia eta itxialdia protagonista nagusi izan dituen urte honek modalitate birtualera egokitzera behartu ditu aurrera egin nahi izan duten munduko euskal etxe guztiak. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna ez da fenomeno honetatik kanpo geratu eta online ekintzak antolatzeari ekin zion, eduki berriak sortu zituen sareetara igotzeko eta lan handia eta etengabea egin du bere bazkide eta lagunekiko harremana ...
Gehiago irakurri...
2020/12/22

Euskadiko Orkestrak espazioa partekatzen du Katia Buniatishvili, Lang Lang, Berlingo Filarmonikoa edo Vienako Filarmonikoa bezalako interprete eta orkestra garrantzitsuekin 'Stage Access' arte streaming zerbitzu berrian. Harpidetza bidezko plataforma digital berri honek kontzertuak, opera, dantza eta antzerkia eskaintzen ditu. Eta orain, ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ...
Gehiago irakurri...
2020/12/22

Urtero bezala, Eguberri Mezua zabaldu die Lehendakariak munduan barreiatutako euskaldunei eta euskal gizataldeei. Aurtengoan, COVID-19ak ekarritako erronkari dagokionez, desafioa onartu eta guztien lankidetza lagun, nonahi gaudela, gainditu eta bentzutuko dugula baitetsiz egin du, kanpoan diren euskal gizataldeek egoerari aurre egiteko dagoeneko erabili dituzten elkartasuna, ekimena eta ...
Gehiago irakurri...
2020/12/22

Nafarroako ‘Mugarik Gabeko Txuntxuneroak’ elkarteak mundu osoko txistulariak gonbidatu nahi izan ditu bere deialdi berrian parte hartzera. Helburua da adin eta jatorri ugaritako musikariek ‘San Sebastian Martxa' grabatzea bideo kolektibo gisa. Egin behar den lan prozesua oso ondo taxutu eta azalduta dago (ikus hemen) eta parte hartzeko behar direnak hauexek dira: mp3-tresna, ...
Gehiago irakurri...
2020/12/21

EuskalKultura.eus-en blogen sailean noizbehinka sinatzen duen testuetako beste batez datorkigu Jose Felix Azurmendi kazetaria, oraingo honetan Eneko Las Heras Leizaola marrazki-kronikari eta biñetista euskal-venezuelarra aipatzen duen zutabe batekin. Eneko Las Heras Público egunkari espainiarrean ari da momentu honetan argitaratzen bere lanak.
Gehiago irakurri...
2020/12/21

Abenduan tokatzen zaigu normalean urtarrileko ekintzak iragartzea eta hala egiten dugu urtero Necocheako Euzko Etxearen San Sebastian jaiekin. Festok jardunbide luzea daramate elkartean –1957an hasi zuten ospatzen– eta oso jendetsuak izateaz gain programa zabala eskaintzen dute: janari tipikoak Donostiako Konstituzio Plaza gisa itxuratutako aretoan, alkatearen hautaketa, erromeriak, txikiteoa eta ...
Gehiago irakurri...