2021/01/08

Gaurkoan, azkeneko sarrera Olentzerok munduko euskal etxe eta komunitateetara 2020ko Eguberrietan egindako bisiten bideoekin. Australiako Sydneyz mintzatu ginen aurreko batean, baina oraingoan bideoarekin gatoz. Eta Mexiko Hiriaren kasuan, bertako Olentzerok egindako bideoa da ekarri duguna, baina adieraziz aurten pandemiak urteroko bilera galerazi duela eta beraz, biltzea ezinezkoa izan bada ere, gogoak eta ...
Gehiago irakurri...
2021/01/08

Liburuak "Cultura vasca y Uruguay: Bertsos, poesías y poetas" (Euskal kultura eta Uruguai: bertsoak, olerkariak eta eta olerkiak) du izenburu eta idazle euskaldun eta ez euskaldunen antologia poetiko bat da, Asier Barandiaran (EH) eta Alberto Irigoyenen (Uruguai) eskutik bildua. Irizpide zabalez, euren obretan Uruguai aipatzen duten Euskal Herriko egile eta obrak biltzen ...
Gehiago irakurri...
2021/01/07

Bizi dugun pandemia tenore berezi honetan, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak, urtero urtarrilaren amaieran egiten duen Batzarra moldatzea erabaki du eta agintariak berritzea eta kontu ekonomikoak berrestea postaz egitea. Horretarako, finantza txostenak eta bozkatzeko txartelak hasi zaizkie bidaltzen bazkideei. Zuzendaritza Batzordeak onartzen du ez dela hau gustukoen ...
Gehiago irakurri...
2021/01/07

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak bisita egin dute gaur goizean Bilbon Euskadiko Artxibo Historikora, hain zuzen ere duela bi urtedanik honen barruan garatzen ari den Euskal Diasporaren Artxibora. Bisitako parte izan da baita ere Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta Ondare ...
Gehiago irakurri...
2021/01/07

Ez dira garai errazak, baina munduko euskal etxeak abiatuak dira irudimenez eta ahalegin bereziz aurrerabide bila. Bruselan BEE Bruselako Euskal Etxeak, urtero sasoi honetan bazkide berriak erakartzeko plazaratu ohi duen kanpaina plazaratu du aurten ere, oraingoan deialdi berezia eginez Bruselako eta Belgikako euskaldun eta euskaltzale guztiei --edota hiriburu europarra bisitatzeko asmoa ...
Gehiago irakurri...
2021/01/05

Bere blogaren sarrera berria plazaratu du aste honetan Pedro J Oiarzabal ikertzaile eta diasporan aditu den irakasle bilbotarrak, eta galderak eta gogoeta eginez idatzi du, Euskal Herriko eta Diasporako gazteei hain zuzen. Blogean bertan irakur daiteke Euskal Herriko galdetu dien Euskal Herriko gazteek eman dioten erantzuna. Baina horrez gain, Diasporako euskal gazteei ere zuzendu zaie, eta hauei ere katramila duen ...
Gehiago irakurri...
2021/01/05

Zortzigarren urtea daramatza Estatu Batuetan argitaratzen 'Boga' euskal urtekari akademikoak Basque Studies Consortium-en (Euskal Ikasketa Partzuergoa) eskutik. John Ysursa Historian doktorea editore nagusi, Boga-k lekukoa eta segida hartu zion2013an joan den mendeko 80. hamarkada hasieratik argitaratu zen Journal of Basque Studies in America urtekariari, SBSA (Society of Basque Studies in America) ...
Gehiago irakurri...
2021/01/04

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center erakundeak kanpaina abiarazi zuen duela hogei bat egun dirua biltzeko Covid-19ek eragindako pandemia egoerak ekarri dizkion galera ekonomikoetan lagungarri. "Support the San Francisco Basque Cultural Center" (Lagundu San Frantziskoko Gure Euskal Etxea) izenpean, ekimenak 4.124 dolar bilduak zituen informazio hau idazteko ...
Gehiago irakurri...
2021/01/04

Buenos Airesen probintziako 25 de Mayo herrian jaioa, 34 urteko jokalari argentinarrak bigarren denboraldia du euskal taldean, eta 2020 urtearen amaierarekin batera iragarri du Aviron Bayonnaisek kontratua beste urtebetez luzatuko diola., Bigarren lerro gisa jokatzen duen jokalariak sustraiak dauzka Euskal Herrian, belaunalditan atzera, Irunen hain zuzen. Galazak adierazi du "oso pozik" ...
Gehiago irakurri...
2021/01/01

Urte Berri On, irakurle! Har itzazu gure agiantza eta desio onenak, bereziki 2020 urte malapartatu hau atzean utzi dugularik eta pandemiak eragindako egoera hobera egiten joango denaren esperantzan. Aurrera egite eta normaltze horretan bidelagun izaten saiatuko gara, gure lokarri eta zabalkunde lanak ahal eta hobekin betez, gure hizkuntza eta kulturaren eta Euskal Herriko eta bere diasporako herrikideen zerbitzuan. ...
Gehiago irakurri...