euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Animazio handia Bahia Blancan 2024ko Euskal Aste Nazionalean, bertako Unión Vascaren 125 urteurrena ospatuz

2024/11/18

Igande eguerdiko agur bazkarian, oholtza gainean Union Vascako lehendakari Iñaki Ederra eta Bahia Blancako alkate Federico Susbielles Animazio handiz bukatu zen atzo Bahia Blancan 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Ohiko dantzarien alardeak eta euskal dantzen plaza erakustaldiak, goizez; eta eguerdi-arratsaldez azken agur bazkariak eta azkeneko kalejirek ipini zioten amaiera, ofizialki azaroaren 16an hasitako Euskal Asteari, baina urtero bezala ostegunetik igandera arteko hondarreko hiru egunak hauek ekitaldi eta hitzordu ...

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria 2025 Tourra' Argentinatik abiatuta iragartzen du Mariana Dominek ekainean: asteazkenean, bilera online

2024/11/18

Euskal Herria 2024 Tourra egin duten bidaiariak Pasaiako portu gipuzkoarrean Arrecifeseko Euskal Etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyen talde-bidaia berria ari da antolatzen 2025eko uda europarrerako. Tourra ekainaren 10ean aterako da Ezeizatik eta Buenos Aires-Madril-Bilbo bidea egingo du. Euskal Herrian, hamazazpi egunez ibiliko dira Hego eta Iparraldeko hainbat txoko ezagutzen. Izan ere, aurtengo proposamenaren berritasunetako bat egonaldiko bi gau Baionan ...

Gehiago irakurri...


Online egin ahal izango den Mintzodromoa gaur Bahia Blancan, 2024ko Euskal Aste Nazionaleko asteburuari ekinez

2024/11/15

Azken hilabeteetan, eta are finkoago azkeneko aste eta egun hauetan iragartzen, aurreratzen eta aletzen joan gara orrialde hauetan Bahia Blancan, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 125 urte bete dituela-eta antolatu duten Euskal Argentinar Aste Nazionalaz. Gaurkoan, ordea, iritsi dela, Euskal Astea hemen dagoela behar dugu esan. Gaur ostiral goizean hasi dira iristen Argentina osoko delegazio gehienak, ...

Gehiago irakurri...


111 urte ospatuko ditu igandean New Yorkeko Euzko Etxeak, dantza tailerra, alkartasun bazkaria eta Mus Txapelketa batez

2024/11/15

New Yorkeko Euskal Etxearen 111. urteurren jaia azaroaren 17an izango da Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrenak 111 urte beteko ditu eta asteburu honetan ospatuko du, elkartearen "iraganari, orainari eta etorkizunari aitortza eginez", ospatu ere igandean, azaroaren 17an, Euzko Etxearen Ecford Streeteko egoitzan. Mende bat pasatxo darama Etxeorratzen Hirian Euzko Etxeak bertara batera edo bestera iristen diren euskaldunen biltoki, eta euskal kulturaren suaren ...

Gehiago irakurri...


Patxi Bisquerten azaroaren 30ean estreinatuko du Zizurkilen ‘Ombuaren Itzala’, eta abenduaren 12an Hika Txakolindegian

2024/11/15

'Ombuaren Itzala' dokumentala abenduaren 12an emango dute Hika Txakolindegian, leku mugatuak, deitu lehenbailehen Patxi Bisquert aktore eta zuzendari gipuzkoarrak 'Ombuaren itzala' dokumentalaren estreinaldia iragarri du. Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakontzen duen filma azaroaren 30ean estreinatuko da Zizulkilgo elizan 18:30etan, gonbidapenez, proiektuan laguntzaile eta sostengu-emaile izan diren lagun, agintari eta jendearentzako emanaldian. Ondoren, abenduaren ...

Gehiago irakurri...


Segi streaming bidez ostiral honetan Atxagaren 'Etiopia'ren edizio berriaren aurkezpena, Atxaga bera eta lagunak hizlari

2024/11/14

Etiopiaren edizio berritu honen aurkezpena aurrez aurre eta online segitu ahal izango da ostiral honetan Ostiral honetan, azaroaren 15ean, Erein argitaletxeak Bernardo Atxagaren Etiopia poema-liburu haustaile eta ikonikoa aurkeztuko du, edizio berri batean, Jon Arangurenen ilustrazioekin hornitua, Iñaki Aldekoaren hitzaurrearekin eta Anariren kontrazalez. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan, Santa Teresa komentuan egingo da goizeko bertako 11:30ean (Argentinako 07:30ean, Estatu Batuko ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra arrakastaz partaide Immigrante Jaian; bere hautagai Catalina Gil, Printzesa Kulturala koroatua

2024/11/14

 Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, arrakasta handiz hartu zuen parte Immigrantearen 31. Jai Probintzialean Hiru hilabete dira Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, luzaz bere egoitza izana zena utzi behar izan zuela. Zaildu egin zaizkie geroztik euren lana euskal kulturarekin daukaten konpromisoari eustearren. Asko nabaritzen dute planifikatzeko eta elkarren ondoan lan egiteko gune komun baten falta eta honek, batzuetan, adoregabetu egiten ditu. Agian horregatik, halako bultzada behar ...

Gehiago irakurri...


AEBn bizi zara eta hiru astez euskal kulturan murgildu nahi duzu Euskal Herrian, doan? Epea azaroaren 18an itxiko

2024/11/14

2024ko Ateak Ireki programaren parte hartzaileak Lazkaoko Plazan Aurreko bi edizio arrakastatsuen ostean, Ateak Ireki programa abian da berriro 2025. urteari begira. Estatu Batuetako 16 eta 25 urte arteko gazteei luzatutako proposamen hau zinez ederra da: hiru asteko egonaldia Goierri gipuzkoarrean zinez murgilduta euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan. Ateak Ireki-ren 2025eko edizioan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 18an bukatuko ...

Gehiago irakurri...


Sydneyko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil: EEko lanetan laguntzea bertako gela batean lo egitea eskainiz

2024/11/13

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kantxako irudia bazkaltzen, Euskal Australiar Alkarteak eginiko bisitan Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil. Asteko ekitaldietan lagundu beharko luke eta akordioko parte Euskal Etxean bizi ahal izatea eskaintzen zaio. Tratua sei hilabeteko epe minimoa izan dezan legoke pentsatuta, baina Euskal Etxekoak proposamenak entzuteko prest daude. Argitzen dute, hori bai, tratu honek ez duela baitaratzen edo ez dakarrela Australian lan egiteko ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak lehen haritzak kokatu ditu Euskaldunen Pasealekua izango den tokian, La Movediza muino magalean

2024/11/13

Gure Etxeako adin guztietako kide talde handi batek parte hartu zuen etorkizuneko Euskaldunen Pasealekuko haritzen eta bertako beste espezie batzuen lehen landaketan Tandilgo Gure Etxea haritz kimuak landatzen hasi da La Movediza muinoaren azpian dagoen Parke Litikoko sektore batean, Paseo de los Vascos izena hartuko duen pasealekua eraikiko den tokian. Joan den larunbatean, azaroaren 9an, Euskal Etxeko kide talde batek, Udaleko Parke eta Pasealekuetako langileek ikuskatuta, lehenengo 10 aleak landatu zituen. Gure Etxearen aurrean dagoen Martin Rodriguez plazan hazten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia