euskal diaspora eta kultura
2020/11/03
Egoera normal batean, egun hauetan, azaroaren 16tik 23ra Macachínen egitekoa zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren behin betiko programa argitaratuko genukeen. Pandemiaren ondorioz, ordea, ez dugu ez programarik ezta jairik ere izango; ez behintzat normalean izaten den bezala. Izan ere, jaia 2021era pasatu ondoren, alternatiba bat ari da prestatzen festaren antolatzailea izango zen Euzko ...2020/11/02
Sancho de Beurko Elkarteak Bigarren Mundu Gerran (BGM) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan militar aritu zen Euskal Herrian jaiotako lehenengo emakumearen izena jakinarazi du. Bere ikerketen ondorio lortu ahal izan duen emaitza da: Cecilia Corcuera Berasategui Arabako Araia-Maeztun jaio zen 1916an.2020/11/02
Rosarioko Gizataldeen Topaketaren 36. edizioa datorren ostiralean abiatuko da hiri santafatarrean, eta azaroaren 6tik 8ra eta 13tik 15era gauzatuko da eta izaera hibridoa izango du, esan nahi baita programa ofizialeko ekitaldi batzuk aurrez aurre garatuko ditu eta beste batzuk sare sozialetan. Nafar Etxeak bietan hartuko du parte.2020/11/02
Osasun egoerak larria segitzen badu ere, hurbil dagoen udari begira neurri batzuk irekitzen ari da Parana hiriko gobernua. Baldintza berri hauetan, egoitza irekitzeko aukera ikusten ari dira Urrundik Euskal Elkarteko lagunak ekintza jakin batzuekin –dantza eta antzerki tailerrak– hasteko. “Beti ere ezinbesteko ziurtasun protokoloa zorrotz jarraituz” azpimarratu digute ...2020/10/30
Etxepare Euskal Institutuak deialdia plazaratu du komunikazio teknikari laguntzaile bila. Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatuko da eta sei hilabeteko praktiketako lan-kontratua eskaintzen da, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin. Komunikazio unibertsitateko gradua eskatzen da eta euskara eta gaztelania menperatzea, baita ingeleseko maila altua ere, sare sozialetan eroso mugitzeko ...2020/10/30
Juana Maria Perea Plata, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian 1945an izan zuen lehenengo delegatu Andres Perea Gallagaren biloba zen eta ingurumen arloko buruzagi ziharduen, Ekoturismo hotel bat eta turismo iraunkor ekimenak sustatzen zituen Termales-en (Nuqui-n, Chocó departamentuan) eta Tribugako portua eraikitzearen kontrako borrokan nabarmendu izan zen. Buruzagi sozial eta ...2020/10/29
Euskal etxe panpatarrak proiektu berri bati ekin dio ekainean. Euskal jatorrizko jendearen informazioa biltzeko helburua duen ‘Euskal Sustraiak: En busca de raíces vascas’ ekimenak bi pauso ditu. Alde batetik Macachinera eta bere ingurura (Alpachiri, Rolón, Anchorena, Miguel Riglos eta Doblas herrietara) iritsi ziren Euskal Herriko immigrante guztien datuak biltzea Artxibo Historiko bat ...2020/10/28
Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren Poems the Wind Blew in ('Haizeak eramandako poemak', jatorrizkoan Versos que el viento arrastra) haurrentzako olerki-liburuaren ingeleseko itzulpenak, 'Highly Commended Award' irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere, Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez. ...2020/10/28
“Euskal sagardoaren historia” izenburuko hitzordu birtualera gonbidatu du Etxepare Euskal Institutuak La Platako UNLP unibertsitatean kudeatzen duen Euskara eta Euskal Kultur Irakurletzak. Euskal Herriko eta Argentinako euskal ekoizle bana bilduko dituen solasaldia bihar izango da, urriaren 29an, gaztelaniaz. Elkarretaratzea Zoom plataforman egingo da eta Facebookez ere transmitituko ...2020/10/27
"Hemen sartzen denak, badaki zer babesten ari den", esan dio Argia astekariari Donibane Lohizuneko tren geltoki aurreko Martxuka ostatu eta artisau-lanen saltokiko sortzaile den Adelaide Darraspek. Berez urruñarra, sorterrian bertan hasi zuen proiektu hau Adelaidek. Eta lehenago Quebec-en bizi izan zen, Montrealeko Euskal Etxeko lehendakari ere izan zelarik. Aurten, Eugéne Green-en 'Atarrabi eta Mikelats' filman aktore ere ikusi dugu, Mari jainkosa gisa. Diasporan dituen lagun ugariek berari buruz jakin nahi izango dutelakoan, hona Aitziber Zapirainek Argian egin dion elkarrizketa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus